Algara, edo ez gara
Hasiera » Soziolinguistika
Eka07 3

Euskara Twitterren UMAPen datuen argitan

Posted in Hedabideak, Soziolinguistika

Jaso berria dugu UMAPek euskal tuiterlaritzaren inguruan bidali digun azken txostena. Bertan, maiatzeko datuak biltzen dira, labur eta argi. Lehen begiratuan, datuei erreparatu diet, baina iruditzen zait, datuok eskuartean izateak berak merezi duela hausnarketa. Hizkuntza gaietan adituak diren guztiek aitortzen dute, hizkuntza bat XXII. mendera iritsiko bada,  nahi eta nahi ez, babes ofiziala beharko duela, transmisioa familietan eta irakaskuntzan bermatu, eta presentzia normalizatua izan...

Read More
Eka02 0

Mihiluzeren ondarea (3): Tribuaren Berbak

Posted in Hedabideak, Soziolinguistika

Proba honen oinarrian, euskarazko Argotari buruzko hausnarketa bat dago, Asisko Urmenetak Mendebalde Alkartearen VII. Jardunaldietan “Kolokiala = koloniala(?)” esaldian laburtu zuena. Zazpiak Batmanen hitzaldietan argot pieza ugari bildu genuen han-hemenka: biraoak, sexuari buruzko hitzak, parranda-giroko metaforak… Gehienak oso lokalak edo giro jakinetan sortuak ziren. Bestalde, Asiskok kaleratu berria zuen Mantxut lokuzio-bilduma. Eta hauxe zen gure kezka: nola ezagutarazi eta zabaldu...

Read More
Mai12 2

“Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak” Ikastaroa

Posted in Hedabideak, Soziolinguistika

Euskal Herriko Unibertsitateak Miramar Jauregian antolatzen dituen XXXII. Uda Ikastaroen barruan, eta Ekainaren 18an eta 19an, “Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak” Ikastaroa antolatu dugu sektoreko zenbait eragileren artean. Ikastaroak gaiaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi du. Izan ere, Euskalgintza eta euskarazko komunikabideak bidegurutze batean baitaude. Fase politiko-sozial berri batean gaude, Euskararen Legea onartu edo EITB sortu zirela 30 urte...

Read More
Api24 10

Quebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua

Posted in Nazioartea, Soziolinguistika

Quebec erreferentzia garrantzitsua izan da eta da, euskararen aldeko lan eta ekimenetan ari garen guztiontzat. Gaur egun Euskal Herrian abian den hainbat esperientziak eta egitasmok Quebecen du jatorria: lan-munduan euskara sustatzeko egitasmoak, terminologia eta hiztegigintzako projektuak edo administrazioa euskalduntzeko plangintzak, batzuk aipatzearren. Quebecen aplikatzen ari diren hizkuntza politikaren oinarrian dagoen legea, Frantses Hizkuntzaren Karta da, “101 Legea” bezala ezagutzen...

Read More
Api15 0

8000 lagun katalanaren aldeko “Potonejada”n Perpinyàn

Posted in Nazioartea, Soziolinguistika

Euskal Herrian, izerdi bidez erakutsi ohi dugu askotan euskararekiko atxikimendua: Kilometroetan edo Ibilaldietan, Oinez, urratsez Urrats edo Korrika… Iparraldeko katalanek, aldiz, era original batean erakutsi zuten joan den larunbatean Perpinyàn beren hizkuntzaren aldeko maitasuna: elkarri musu emanez. “2 d’Abril” kolektiboak urtero oroitarazi eta salatzen du 1700. urteko apirilaren 2an, Luis XIV. Erregeak, Espainiar monarkiak Frantziari emandako lurraldeetan katalanaren...

Read More
Api07 0

Alsaziari buruzko oharrak, erreferendumaren aitzakian

Posted in Hezkuntza, Nazioartea, Soziolinguistika

  Gaur Alsazian lurralde egitura erabakitzeko erreferenduma aitzakia egokia iruditu zait, iazko udan bertan igaro genuen oporretako astean zehar jasotako hainbat inpresio blogeratzeko. Leku ederra izan eta oso ardo eta jaki onak eskaintzeaz gain, interes berezia nuen bertatik bertara ezagutzeko alsaziar kulturaren egoera. Kasualitateak gainera, Milhüsa/Mulhouse herrira eraman gintuen! “Miluzera goaz” esaten nien lagunei. Herri sarrerako kartelean, Mulhouse frantsesez, Milhüsa...

Read More
Api05 0

Dabid Anauten “Hizkuntzaren barrurako atea” liburuaz

Posted in Soziolinguistika

Norbaitek esango baligu “hizkuntzari buruzko liburu bat” irakurri duela, zer pentsatuko genuke? Normalean, euskararen gramatikari edo euskalkiei buruzko liburu bat irakurri duela. Edo euskararen jatorriaren ingurukoa. Agian, buruak beste esparru batera eramango gintuzke eta euskararen egoeraren inguruko libururen bat irudikatuko genuke, hitz potoloekin esanda, soziolinguistikari buruzko bat, alegia. Dabid Anautek, ordea, beste bide bat jorratu du, euskaraz nahikoa gutxi landu den alor bat....

Read More
Mar18 0

Elkarri eta ahora eman

Posted in Soziolinguistika

(2013-03-15ean BERRIAn argitaratutako artikulua 18. KORRIKA dela eta) Korrikaren lehen kilometroak egin genituen atzo Tolosaldean, Kilometroak korrika batean prestatzen ari garen urte berean, hain zuzen ere. Eman euskara elkarri dio Korrikak eta Ahora! Kilometroek. Helburu bera bietan: euskararen erabilpena sustatzea. Azken hamarkadetan euskarak Tolosaldean, eta bereziki erdaldunagoa zen Tolosan, aurrerapen nabarmena egin badu ere, erabilpenari begira lan handia dugu oraindik ere...

Read More
Ots22 2

Iparraldeko euskararen erabileraz, erabileraren neurketaren argitan

Posted in Soziolinguistika

Kaleratu berria da BAT Soziolinguistika aldizkariaren 84. alea. Gaia, 2011ko hizkuntzen kale-erabileraren neurketaren emaitzak. Iparraldeari dagokionez, emaitzek, euskararen berreskurapenaren aldeko norabide aldaketa baten hastapena irudikatzen dute. Lehen datua: Euskal Herrian, kalean, euskararen erabilera %13,3koa da. Honek esan nahi du, une honetan Euskal Herrian gertatzen ari diren elkarrizketa guztiak entzungo bagenitu, %13 euskaraz izango liratekeela; erdaraz (gaztelaniaz edo frantsesez)...

Read More
Ots18 0

“Nafar euskaldun gazteen ahozko diskurtsoa” liburuaz: Gazteen euskara, gero eta eklektikoagoa da!

Posted in Hezkuntza, Soziolinguistika

Orreaga Ibarra, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren irakasleak, 15-27 urte bitarteko Iruñerriko gazte euskaldunen ahozko hizkera aztertzen du liburu honetan. Sarreran dioenez, araurik gabeko euskara nolakoa den jakin nahi du; lagunartean gaudela nola hitz egiten dugun, alegia. Azterketaren abiapuntuan baieztapen bat dago: euskararen egoera nabarmen hobetu bada ere, hainbat ahultasun ere nabarmenak dira: jakintza eta erabileraren arteko aldea, euskararen egoera funtzional erabat desorekatua...

Read More
2 / 3«Aurrekoa123Hurrengoa»

Kike Amonarriz

Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.

Azken bidalketak

  • Hizkuntzak maite dituen jendea
  • “PENSAR EN VERS” Mediterràniako bertsolaritzaz
  • “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua
  • ‘Maisu-maistrak eta ministroak’ eta beste hamairu txiste
  • Gerra hotsak komikietan

Iruzkin berriak

  • Kike Amonarriz: “Euskararen normalizazioan aukera historiko baten aurrean gaude eta ezin dugu alferrik galtzen utzi”(e)k “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua bidalketan
  • Egonean egoteak balio ez duenean(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • Adriano(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • patxi lurra(e)k Atsegin ditudan 10 abesti katalan “Diada” egunerako bidalketan
  • Kike(e)k Gerra hotsak komikietan bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Komikiak
  • Kultura
  • Nazioartea
  • Sailkatugabeak
  • Soziolinguistika
  • Txisteak
  • Umorea
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA