Zaldiarraina
Zaldiarraina Arraina da, bai. Zaldi itxura badu ere. Isatsa kiribilduz heltzen die itsas-belarrei. Forma eta kolorea alda ditzake, beharraren arabera. Bitxia benetan izaki honen izaera. Zaldiarrain arrak izaten ditu kumeak, bai, arrak, haren poltsan arrautzak jartzen baititu emeak eta ondoren arrak ernaldu. Umealdiak aste bi edo irauten du eta hortik jaiotzen dira hamarka zalditxo. Haragijalea da: izkirak, krustazeo txikiak, ornogabe batzuk… jaten ditu. Tamaina askotarikoak daude...
Read MoreUrria, urria: urrea eta aurria
Urria, urria: urrea eta aurria Handik eta hemendik heltzen zaizkigun bizi-hariak bilduz egiten ahal ditugu gogoetak. Edo gogoeta ezak. Bizi-hari horietatik sortzen zaigu gogoa edo gogorik eza. Batera daude, gugan, bizitzaren urrea eta aurria. Aurretik eguzki goxoa atzetik hamaiketako kanpaiak zigarro purutik errautsa, lurrera. Une hau! bAst Zertarako behar dut denbora? Urria, urria J.L....
Read MoreFilosofo huskaldunaren ekheia: Egiategiren egiak
Filosofo huskaldunaren ekheia: Egiategiren egiak Irakurketa heavy bat aditu ez garenontzat Hemezortzigarren mendeko liburu bat dugu aipagai gaurkoan. Zubereraz eta filosofiari buruz. Uffff. Erraz-erraza ez da, baina tira, aipatzea merezi du. Mendizaleen artean beti egon ohi baita eskalatzaileren bat edo bertze. Lehen filosofia liburua, euskaraz dio hitzaurrean Txomin Peillen adituak. Duela hamazazpi urte (1983an idatzia), pariseko Bibliotheque Nationale delakoan euskal esku-idazkien...
Read MoreAyaam Hirsi & Maya Angelou
Bi idazle, bata bizi da, bertzea joana zaigu. Ayaam eta Maya. Hona hemen bi idazle horien berri pixka bat. Adanek hamabi urte ditu eta migrari marokoarren semea da. Amsterdameko auzorik txiroenetako batean bizi da, baina lortzen du hirian entzuterik handienetakoa duen eskolara sartzea. Han ezagutuko du bera bezain lekuz kanpo sentitzen den norbait: Eva, familia aberatseko neska judutar bat. Nahi duen guztia dauka Evak. Guztia, ama baten maitasuna izan ezik. Hasieran elkarrekiko uzkur izan...
Read MoreMeteoro: euripeko kantak
Meteoro (hiztegi batua) 1 iz. Astron. Partikula bat Lurraren atmosferan sartzean gertatzen den argi-fenomenoa. Ik. izar iheskor; meteorito. Gaur gauean 80-120 meteoro inguru ikusi ahal izango da orduko. 2 iz. Meteorol. Atmosferan gertatzen den fenomenoa. Euria, elurra, ostadarra eta tximista meteoroak dira. ARTISTARI BURUZ webgunetik Oscar Pereira Garcia-ren POP proiektua da Meteoro, euskal musika erradikalaren osteko garaiko artistarena. Orain urte asko Zumarragako, Gipuzkoako, talde...
Read MoreIragana ere gaur da: euskal mitoaz Aurkenerena
Iragana ere gaur da: euskal mitoaz Aurkenerena Iragana ere gaur da: Euskal mitoari buruzko hainbat tradizio eta gogoeta izeneko lana argitaratua du Joseba Aurkenerena idazleak. Nabari da irakasle aritua dena. Modu ulergarrian eta hitz egokiz ematen ditu burubideak. Aditu eta adierazi, biak. Aitzin-solasa Ttiki-ttikitandik topo egin nuen euskal mitoarekin. Amaren aldeko familia ataundarra nuen eta Amona Anttonik, gauero, euskal mitoarekin loturiko ipuinak kontatzen zizkigun. Horrela...
Read MoreDolores Redondoren noir* batekin zeinek daki zer gerta dakizukeen, bihotza… [Koldo Goitiaren artikulua]
Dolores Redondoren noir* batekin zeinek daki zer gerta dakizukeen, bihotza… [Koldo Goitiaren artikulua] noir: literatura-espektro osoa xurgatzen duen genero ilun, modako, charmant-ena. Bai, ene adiskidetxo maitagarriok, horrela izaten dira gauzak: aukera onak behin bakarrik jartzen dira pare-parean (eta potro-ukitzaileak uneoro). Zeinek esan behar zuen Lazzaretto Vecchioko kolaboratzaile xume, apal eta xelebre honek berebiziko okasioa izango zuela Brexitak eta Koronabirusak hutsik utzi...
Read More
Iruzkin berriak