ATZERA BEGIRA
Askotan horrela igarotzen dugu gure bizitza, burua biratu eta atzean utzi dugun ibilbidea erreparatuz, aurrean duguna hobea izango ote den edo okerrera joango denaren kezka sortaraziz, orain eta hemen bizitzen ari garena pentsatzeko txokoan bazterturik. Atzera begira jartzen ari naizen horretan ni neu ohartzen naiz baditudala ibilbidean nirekin jarraitzen duten gauzatxoak, askatzea kostatzen zaizkiten horiek, barne gatazkak edo nire motxilaren zama bilakatu direnak, korapiloak. Bere lotura...
Read MoreNAHITAEZINA
Nahia nahikoa ez gailentzean ezina, (ekinez egina) datorkigu ausart, adorez. Nahia VS ezina, non kokatu bien arteko orekaren lerro fina? Lotuta ezinaren kateez jabetzen da nahia aldaketez. Zer egin ezina bilakatzeko egina? hautsi inposatu diguten doktrina eta ekinez egin ezina! Nahia bilakatuz gaindiezina, ezinari esanez ez, errailak askatuz, indarrez, eta ohartuz ez dagoela ezinik nahirik gabe! Nahia VS ezina, non kokatu bien arteko orekaren lerro...
Read MoreGu geu gara bidea, ez dezagun ahaztu.
Nire pentsamenduaren barnean murgiltzen naizen bakoitzean ohartzen naiz gizarteak esleitutako jarrera “egoki edo moralak” direla heldutasunarekin lotzen ditugunak, hau da, nire adina duen norbait ezkonduta badago, lan iraunkor batekin eta etxe batean emantzipatuta, bere bizitza bidaiatzen igarotzea erabaki duen nire adineko beste persona bat baino helduagoa da, adibidez. Besteen akatsak epaitzeko orduan ere oso helduak sentitzen gara zenbaitetan, aurretik guk geuk egindakoak edota egiteko...
Read More
Iruzkin berriak