Motxilaren zama.
Bizitzaren jomuga zoriontasuna izateak, ez du esan nahi bizitza berak ezartzen dizkigun oztopoen aurrean beti irribarretsu azaldu behar garenik. Zer moduz zaude? Galdetzen diguten unean, “ondo” edo “ondo esan beharko” erantzuna izaten dugu maiz gure ahoetan, “gaizki, triste, baju” bezalako emozioak adieraztea galdetzen duena deseroso sentiaraztea dela erakutsi izan digutelako. Errazagoa da, irribarre egin eta azalpenik ez ematea, benetan nola sentitzen garen esatea baino. Galdera...
Read MoreZoriontasuna jomuga.
Egunak joan egunak etorri, ohartzen naiz zeinen garrantzitsua den gure burua maitatzea. Zenbaitetan, ez dugu gure burua behar bezala epaitzen. Alderdi negatiboei begiratzen diegu (gehietan fisikoa jarriz hizpide), edota bizitzak bere horretan jarraitzea ahalbidetzen dugu, nahi dugun hori garen edo ez ahaztuz. Ez da erraza izaten barne gogoeta bat egin eta guretzako beharrezkoak diren aldaketak egitea, askotan gure beldur eta bizipenak azaleratzea suposatzen duelako. Honek “arazoak” alde...
Read MoreIzatearen askatasuna
“Neska naiz eta zakilarekin jaio naiz, Sartzen dira nerekin maiz, Eta nahi dut honekin amaitu garaiz, Ez nazazu epaitu zuk apaiz” Izatea azalerazteko beharra, ez da gauza makala, ezberdin jaio naizelako naiz “anormala” ohartu gabe beraiek direla direnak ez “normalak”. Mendekotasun, sexu edo gizentasun, edozein gara gizaki biharamun, eta aldarrikatzen dugu askatasun, aniztasun, hitz handiez idatziz HEZKIDETASUN. Amestuz askatu eta askatuz amestu, utopia errealitatez biluztu eta...
Read MoreBarne indarra
Bizitza etapa ezberdinen pilaketa dela esatea iritsi naiteke. Bat amaitu ostean beste berri bat hasten delarik, maitasun, ikasketa, lan eta alor ezberdinetan. Zenbaitetan zerbaitekin amaitu eta beste zerbaitekin hastea kostatu egiten da, geure barnean aurkitzen diren beldur oihuengatik, baina ate bat ixtean leiho bat irekitzen dela esaten omen dute. Aurrera egiteko mugak anitzak izan daitezke, beldurra, lotsa… baina gehienbat geure barne indarrak mugatzen gaituela esan dezaket, azken finean...
Read MoreKolore bat, pauso bat.
Etorkizuna irakurtzen dugunean kolore biziz janzten dugu, Euskal Herria herri aske gisa irudikatuz. Garbi dagoena da, gaur egun kolore grisarekin amaitzeko herritarrok ematen dugun pauso bakoitza erabakigarria bilakatzen dela, baina ez da nahikoa banako gisa borrokatzea, elkartasun zein elkarlanak ezinbesteko papera jokatzen dute. Neure buruarekin solasten jarraituz, galdera hau luzatzen diot: nola eman elkarlan eta elkartasuna zenbaitetan...
Read MoreNIRE PREZIOA EZ DA DOAKOA
“Ezkutatzen naiz, nire etxeko lau pareten artean. Ezin dut, ezin dut gehiago. Gaur ere jipoitu nau, gaur ere nire burua saldua dut. Jada ez dut nire aurpegia ezagutzen, damu naiz, baina ezin dut ezer egin, hilko nau. Tristura dut arnas, baita bizitzeko nahia ere. Zulo honetatik atera nahi dut, nahiz eta argi ttipi bat urrunean ikusi, oztopoen gainetik iritsiko naiz, argi ttipia erraldoi bihurtu arte” Ameslaria dirudi, lau pareta horiek sutan ikusi eta bera aske sentitzen denean, irudimena...
Read More
Iruzkin berriak