Sareedunak eta sareegabeak
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: ekaina, 2013
Eka25 0

Saridunak eta sarigabeak

Posted by Mari Artano in Emakumeak

Indian monzoiekin gutxitzen dira ezkontzak, ekaina aldera. Euri sasoiari ez diot agurrik esan Euskal Herrira etorrita, ezta bodorrio sasoiari ere: Hurrengo astean dut bat Zumaian; eta duela hilabete joan nintzen lehenengoz ezkontza indiar batera. Ezkontza horretako argazkiekin joango da oporretara Sareedunak eta sareegabeak bloga. Udako etenaldia izango da. Bodorriyua indiar erara Yogeshek eta Prajaktak ezkondu aurretik behin bakarrik ikusi zuten elkar, hitz emateko zeremonian, ezkontzeko...

Read More
Eka17 2

Currytik pintxopotera

Posted by Mari Artano in Emakumeak

  Taarika bizi berri baten atarian elkarrizketu nuen, Pune (India) utzi baino egun bat lehenago, apirilean. Motoan hara eta hona ibili ginen azken enkarguak egin behar zituelako, «Gasteizen ezingo dut hau egin Mari» esan zidan motoan eta kaskorik gabe eguzkitan gindoazela. «Dena errazagoa da Indian, arauak saihestea badago eta horrek askatasuna ematen du». Ilusioa eta bedurra nahasten zitzaizkion orduan «etapa berri bat hasteak asko erakartzen nau, baina nire bizitza guztia hemen uzteak...

Read More
Eka10 0

Pertsonen eta gauzen konpontzailea

Posted by Mari Artano in Emakumeak

Unibertsoko energia sendabelar bezala erabiltzen duen emakume harrigarria gaurkoan: Dipti, reiki osatzailea. Diptik magia egiten du meditazio, bisualizazio eta energiaren bidez, jendea sendatzen du. Baina ez zaio gustatzen sorgina dela esatea, reikia «gutxi aztertutako zientzia» dela dio, eta edonork ikasi dezakeela. Eszeptikoek facebook-era alde egin aurretik, hona hemen bere hitzak.  Zer da reikia? Energia bidez sendatzeko teknika japoniarra da, antzinatik erabiltzen dena. Maila...

Read More
Eka03 3

Indiarra Frantzian, Frantsesa Indian

Posted by Mari Artano in Emakumeak

Atearen alde batean edo bestean jaiotzeak, horrek sortu du aldea anai arreben artean. Sushila barruan jaio zen. «Nire ama umezurztegira sartu zen nitaz erditzera, eta han utzi ninduen. Berak eman ezin zidana lortuko nuen esperantzan. Nire anaiaren amak haurra umezurztegi kanpoan laga zuen. Mojek hartu, jaiotza data kalkulatu, eta hil zorian zegoen umea salbatu zuten». Bi haurrak Frantziako bikote batek adoptatu zituen geroago. Mutila lehendabizi, neska bi urte geroago. Orduan bihurtu ziren...

Read More

Mari Artano

Laino guztien azpitik, sasi arteko istorioak eta sorginak bilatzea gustatzen zait. 'Emakume euskaldun bat Indian' naiz orain eta blogean emakumeak elkarrizketatu eta kooperaziorako ideiak emango dizkizuet. Ea nik elkarrizketak egiten bezain ondo pasatzen duzuen blogarekin.

Azken bidalketak

  • Behi indiar baten memoriak
  • Askatasuna paretean
  • Jinaten azken laneguna
  • Palak Paneer… edo espinakak espinaka zapore gabe
  • Beltzezko jostunen bilera

Iruzkin berriak

  • martano(e)k RAQUEL (II) bidalketan
  • Naiara(e)k RAQUEL (II) bidalketan
  • martano(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan
  • Maialen(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan
  • martano(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan

Artxiboak

  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila

Kategoriak

  • Emakumeak
  • kooperazioa
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA