Euskaldunak aktibatzen: “Egia Euskaraz estiloa” hedatzen ari da
Euskaldunak pizteko donostiarren egitasmoak arrakasta izan duela dirudi. Donostiako Piratek eta añorgarrek kopiatu zuten, eta udazken honetan antzeko ekimenak izango dira Hernanin, Lasarte-Orian, Agurainen eta Astigarragan. “Euskara ari du” Hernanin Abenduaren 3a, Euskararen Eguna, hartu dute aitzakiatzat hernaniarrek. Alabaina, ez da izango egun bateko aldarrikapena. Hari begira bi hilabeteko erronka prestatu dute, urrian eta azaroan beteko dena. Helburua ahalik eta herritar eta...
Read MoreSuediako akademiak izenorde neutroa sartuko du hiztegian
Mugimendu feministak 1960ko hamarkadan proposatu zuen hen izenorde neutroa. Azken urteotan erabilera asko zabaldu da eta Suediako hizkuntza akademiak hiztegian jasotzea erabaki du. Suedieraz, han (bera maskulinoa) eta hon (bera femeninoa) izenordeak erabiltzen dituzte eta duela ia 60 urte mugimendu feministak hen neutroa proposatu zuen. Gizon eta emakumeez arituta ere, ohikoa zen han izenordea erabiltzea, maskulinoa alegia. Horri aurre egiteko proposatu zuten hen. Egoera bat baino gehiagotan...
Read More“10 ingobernables” liburua: normaltasun eredutik haragoko bizitzak
June Fernandezek gobernaezinak diren pertsonen hamar historia kontatu ditu liburuan, “hemen eta han bizia zailtzea nahiago dutenak normaltasun eredu absurduan eta estuan ito baino”. June Fernandez Pikara Magazineko zuzendari eta ARGIAko kolaboratzaileak argitaratu berri du liburua Los Libros del K.O. argitaletxearen eskutik. Egileak bere liburua aurkezteko idatzitako testuaren pasarte batean honela dio: “Emakumea izan eta kokospekoa depilatu ez? A ze gogoa bizia zailtzekoa. Armairutik 40...
Read MoreEta Katalina Erausok gizon izan nahi bazuen?
Gogoeta piztu didate bi kontuk: ARGIAko erreportajea irakurri duen ginekologoaren hipotesiak (hau da, Erauso gizon sentitzen zela) eta Pikara Magazinek Amelia-Amelio koronel zapatistaz argitaratu duen artikuluak. Historialariek jakingo dute honetaz zerbait. Zein zaila izan behar duen aspaldi lur azpian den pertsonaren profila egitea, haren bizitzako erabakiak, jarrerak, pentsaerak, deskribatzea eta azaltzea. Zergatik joan zen Katalina Erauso Amerikara? Zergatik erabaki zuen gizon itxura hartu...
Read More“Seme-alabak maite ditut, baina ez dut ama izan nahi”
Israelgo 23 amarekin egindako ikerketa da. Ama izateaz damutzen dira. Erabakitzeko aukerarik gabe seme-alabak ekarri dituztela iritzi diote. Orna Donathen “Regretting motherhood: sociopolitical analysis” lanak hautsak harrotu zituen iaz sare sozialetan. Orna Donath israeldarrak 23 herrikide elkarrizketatu zituen 2008an. Ama damutuak ziren denak, 26 eta 73 urte artekoak, klase sozial guztietakoak. 2015ean ondorioak argitaratu zituen eta Alemaniako sare sozialetan eztabaida sutsua sortu...
Read MoreHistoria Playmobileko 60 gizon-figuren bidez kontatuta
Planeta De Agostini argitaletxeak 60 liburutan kontatu du Historia. Liburu bakoitzari Playmobileko figura bat lotu dio. Denak dira gizonezkoak. Argitaletxearen kanpaina bi partikularrek salatu dute eta Valentziako Gobernuko Berdintasun Sailak idatzia bidali dio Playmobili. (Azken orduko albistea, irailak 2, 12:00: Argitaletxeak esan du prentsa ohar baten bidez emakumezko figurak sartuko dituela. Dirudienez, Emakumeen Erakundearen kexak eta sare sozialetan sortu den mugimenduak eragina izan du...
Read More
Iruzkin berriak