Kazetari feministen sareak, elkar adoretzeko (II)
Lan egiten duen erredakzioan kazetaritza feminista gauzatzea zaila edo ia ezinezkoa izan daiteke kazetariarentzat. Edo agian, zortea izan du eta borroka horretan sinesten duen erredakzioan ari da lanean. Bietariko egoeratan dauden kazetari dezentek bilatu du kazetari feministak elkartzeko fororen bat. Kazetaritza feministari buruzko I. kongresuaren bigarren mahai-inguruan kazetari feministen hiru sare aurkeztu dituzte: Gaztela eta Leongoa, nazioartekoa, eta Euskal Herriko Eragingune...
Read More“Feminizidioa 2010-2015”: Hego Euskal Herriko 33 erailketen erradiografia xehetua
Administrazio publikoek ez dauzkate erakusteko erailketa matxisten datuak. Hala, feminicidio.net-ek eta Mugarik Gabek “erakunde publikoak lotsagorritzeko” ikerketa mardula egin dute. 174 orrialdeko ikerketa lana da. 33 erailketetako kasu bakoitza sistematikoki aztertu dute, 18 sententzien irakurketa zehatza egin dute eta hedabideetako 369 artikulu (279 gaztelaniaz eta 90 euskaraz, tartean ARGIAkoak) aztertu dituzte. Zergatik bildu behar dituzte herri ekimeneko elkarteek gizonek eraildako...
Read MoreEuskal hedabideek ituna lortzeko bidea ireki dute
“Euskal hedabideak, itun bila” jardunaldietan sektoreak aitortza eta egonkortasuna eskatu ditu, eta administrazioarekin adostu nahi duen kontzertazio ereduaz gogoeta egin du. Jardunaldiak Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatu zituzten otsailaren 22an, Bilbon. Zergatik ituna? Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariak “Esparru berria garai berrirako” hitz-hartzea egin zuen eta euskal hedabideen eta administrazioaren arteko itun bidezko finantzazio eredua mahai...
Read MoreOlinpiar Jokoetan hedabideek emandako hamar izenburu matxistenak
Eskubaloiko atezaina gizena dago, Chourraut ama da, Belmontek bikotekide olinpikoa dauka, ipurdi ederra dauka boleiboleko jokalariak. Horrelako gaiak jorratu dituzte Espainiako hedabide batzuek emakume kirolariez ari direla. Umorez, hamar izenburu onenak eskaini dizkigute Locas del coño blogean. Locas del coño blogekoek bazekiten zer zetorren Brasilgo Olinpiar Jokoetan eta lana hartu dute hainbat hedabidetako kirol artikuluen izenburuak irakurri eta izenburu matxistenen zerrenda egiteko....
Read MoreHedabideen bultzada LGBT mugimenduari azken 20 urteotan
Duela urte batzuk baino askoz toki gehiago du mugimenduak hedabideetan, eta lekua izateaz gain, errealitatetik gertuago dauden irudiak eskaintzen dira. Jesus Estomba, Berdinduko (Sexu-eta genero-aniztasunari buruzko zerbitzua, Eusko Jaurlaritza) Gipuzkoako koordinatzailea da eta EHUko Udako Ikastaroetan LGBT mugimenduak hedabideetan izan duen eta duen lekua azaldu zuen. Balantze positiboa egin zuen, nahiz eta esan hutsuneak badirela oraindik. Azpimarratzeko beltzunea: lesbianen ikusgarritasun...
Read MoreValentziako irrati-telebista publikoaren itxiera eta bertako PPren proiektua
Valentziako Gobernuak bertako irrati-telebista publikoak ixtea erabaki izana ezusteko handia izan da Vicent Partal Vilawebeko zuzendariarentzat. Partalen ustez, Radiotelevisió Valenciana RTVV itxita, Fabra presidentea Balearetako Bauzáren PPren ondoan eseri da, eta lelo bera elkarbanatzen dute: estandar espainiarrean sartzen ez den guztia arriskutsua da. Partalek gaurko editorealean idatzi du irrati-telebista publikoaren itxieraren inguruan eta pasarte hau aukeratu dugu: “Fabrak egindako...
Read MoreEspainiako Estatuak 45.000 euroko isuna jarri dio EAri ETB ikusteko hedagailua paratzeagatik
Eusko Alkartasunak 2012ko urtarrilean paratu zuen hedagailua ETB1 eta ETB2 Lurreko Telebista Digitalaren bidez ikusi ahal izateko, ordura arte analogikoan baino ezin baitziren ikusi. Horren ondorioa da Espainiako Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren isuna. 45.000 euro EAri eta 15.000 euro hedagailua jartzen lan egin zuen Ingest enpresari. Maiorga Ramirez EAko Nafarroako idazkari nagusiak adierazi duenez, Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza gezurretan dabiltza, arrazoi ekonomikoak...
Read MoreTV3 legalizatu dute Ipar Katalunian
Ipar Katalunian ikusi ikusten zuten telebista katalanez, Frantziako Estatuak onartu egin izan duelako, baina ez legezkoa zelako. Orain bai, orain Frantziako Ikus-entzunezkoen Kontseilu Gorenak eta Frekuentzien Agentzia Nazionalak TVCren telebista kateak 37. katean kokatu ditu. Horrek esan nahi du Ipar Kataluniako biztanleek Kataluniako TV3, 33, 3/24 eta Super 3 telebista kateak ikusten segi ahalko dutela orain arte bezala, baina hemendik aurrera emisioak legalak izango dira. Ez da Frantzia...
Read MoreArdo botilak saltzen Valentziako Gobernuaren isuna ordaintzeko
800.000 eurori aurre egin beharrean dago Acció Cultural del País Valencià. Erakunde horrek egindako eskaerari erantzunez, 2010ean Mugarik gabeko telebista izeneko sinadura bilketa egin zen Euskal Herrian. Madrilgo Gorteetan 500.000 sinadura aurkeztu nahi ziren, Espainiako Estatuko telebista autonomikoen seinalea euren muga administratiboetatik kanpo ikusi ahal izateko. Alegia, Nafarroan ETB ikusteko, Valentzian TV3 eta Asturias-Leonen TVG. Aise gainditu zen sinadura kopurua eta Diputatuen...
Read MoreRadio Televisio de Mallorcak jada ez du emititzen
Abenduaren 9an ateak itxi zituen katalan hutsez emititzen zuen Mallorcako hedabide publiko bakarrak. Urtean 10 milioi euroko aurrekontua zuen eta 115 langile. Denak kaleratu dituzte. PPk gehiengoa duen Gobernuak adierazi du austeritate eta ardura planaren barruan sartu dela irrati-telebistak bertan behera uztea. Itxieraren berri Aritz Galarragari irakurri diogu Berrian. Mallorcan hasi dira du izenburua haren artikuluak eta ohartarazi du PPk katalanarekiko duen jokaera ikusita, IB3 edo Canal...
Read More
Iruzkin berriak