Ruben Sanchez Bakaikoa
Ruben Sánchez Bakaikoa naiz, alde egiten ausartu ez zen arlotea. "Ez itzuli! Ez gurekin gogoratu gehiago! Ez idatzi! Ez hots egin! [...] Egiten duzun edozein gauza, maita ezazu, Paradisuko kabina maite zenuen bezala".
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- ni(e)k Covid ostia hau bidalketan
- Si no sabes euskera, aprende! • ZUZEU(e)k Si no sabes euskera, aprende! bidalketan
- Hori bizitza guztia hemen eta ez du euskara ikasi | Paradisutik(e)k The walking belarrimotz bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
Maroto efektua
Atalak: herri mugimenduak, Sailkatugabeak
Gasteiztar gehienon ahotan zapore garratza utzi dute igandeko hauteskundeek. Kalera atera gara ezezagunei zehar-begiratuak botatzen, non daude? Hau izango ote da? Aja! Irrifar txikia duen horrek seguru eman diola botoa Marotori. Izan ere, Gasteizen beti gertatu izan da gauza bitxi bat: PPri inork ez dio botoa ematen eta gero… zaska! 9 zinegotzi! Tori Maroto efektua! Boto emaileak ikustezin bihurtzen dituzte, -Rajoyren “gehiengo ixil” hori-, eta jakina ezin dituzu kalean identifikatu eta elkarrizketa demokratiko bat izan haiekin, demagun “iruditzen zatzaikidazu pixka bat arrazista”.
Orain serio. Non ostia daude? 30.000 perretxiko omen daude gure green jardin honetan eta nik ez dut bakarra ere batu inguruan!
Baina egiatan beti egon dira, euria gora euria behera ateratzen dira eta Marotok aurten ureztatzeaz gain, ugalketa produktu debekatuak ere bota dizkie. Emaitza nabarmena izan da: PP leku guztietan jaitsi da Gasteizen izan ezik, eta Gasteizen bertan aldundirako PPri eman ez dion 5000 lagun daude Marotori eman diotenak. Efektua deitzen zaio horri.
Dena den, hartu dezagun perspektiba pixka bat.
1. Europa osoa dago tamalez arrazakeriak usteldurik, eta orain arte arrazakeriaren karta jokatu duten alderdi guztiek Europa osoan gora egin dute, areago beraiek gora egin eta gainera aldamanekoen diskurtsoak ere kutsatu dituzte. Joan gaitezke Europako ia edozein herrialdera, joan gaitezke Badalonara edo Sestaora (hemen bide batez PNVko alkate arrazistak nabarmen gora egin du, Marotok baino areago).
2. Marotok polarizatu du hiria, bere efektuaren bidez, -produktu toxiko horiek erabiliz-, lortu ditu PPkoak zirenak eta 5000 boto gehiago. Horrek, ordea, kontrako irakurketa ere badakar: Marotori botoa eman ez diogun guztiok (eta abstentzio pasibo/aktiboa egin dutenak) ez gara Marotozale, antimaroto baizik.
3. Hauteskundeak zenbat eta gertuago egon, Marotok gehiago bilatu du bere isolamendu politiko hori, polarizazio horrek botorik kendu ez eta gehiago emango ziola jakitun. Beste aldean kokatu da hiriaren gehiengoa: gainerako alderdiak eta hiria astindu duen “Gora Gasteiz” mugimendua.
4. Beraz, orain ezinbestekoa da gehiengo horrek bere tresnak erabiltzea Marotoren gutxiengoa agerian uzteko. Batetik udalean alderdiek marra gorria markatu behar diote Marotori harlauza bat ere aldatu nahi badu “adostasunez”, lehenik konpromiso bat hartzera behartuz: kanpaina xenofoboari amaiera jartzea. Eta bestetik herritarrok eta herri mugimenduek ezin diogu markajeari utzi, areago estutu baizik. Ez da soka lasatzeko ordua.
5. Izan ere, izugarrizko lana egin da, harro egoteko moduko Gasteiz bat dugu, hauteskundeen emaitzak ez gaitzala itsutu. Lortu dugu milaka herritarren aktibazioa arrazakeriaren kontra eta hiri koloretsu baten alde eta jakin dugu geure arteko desadostasunak eta ezberdintasunak alde batera uzten, batzen gaituen arazo handi baten kontra aurre egiteko: Marotoren kanpaina xenofoboa.
6. Ulertzen dut alderdi batzuk kezkatuta eta haserre egotea emaitza hauekin: Marotok kanpaina honekin botoak irabazi dituen neurrian, beraiek galdu baitituzte. Baina aurrena Maroto kanpaina hori uztera behartu behar dugu, eta gero bakoitzak joka ditzala bere kartak.
Gasteiztar gehienok espero dugu Marotori marra gorriak jarriko dizkiozuela udaletxean, guk kalean egingo dugun bezala.
Gora Gasteiz!