Zirrikituak ireki
Emunek antolatutako
jardunaldietan Iñaki
Eizmendik tailer bat dinamizatu zuen. Erdaldunak nola erakarri euskarara
izan zen bere tailerraren izenburua. Oso interesgarri eta berritzailea iruditu
izan zait berak esandako hainbat gauza.
Zirrikituak
irekitzearen ideia oso sinplea da: errazagoa da zerbaitekin lotura txiki bat
duen pertsona lotura handiagoak hartzera animatzea, zuzenean lotura handietara
jotzea baino. Lotura txikien bidez lotura handi batera iritsi gaitezke. Hau
euskararen kasura eramanda horrela adierazi daiteke: norbait euskarara erakarri
nahi badugu, lehenik eta behin horretarako bide bat aurkitu behar dugu. Pauso txikiak
emateko bideak aurkitzea da gure proposamena. Behin pauso txiki bat eman duenak
pauso handiagoak ematea errazagoa baita. Hau da, zirrikituak ireki behar
ditugu.
Baina, nondik hasi
zirrikituak bilatzen edo irekitzen? Bide emozionalak lantzea izan daiteke
eraginkorrena. Gero eta gehiagok azpimarratzen duten gaia da hori, gainera.
Iñakik berba egiten du eurek antolatzen duten hitzaldi baten
haritik tiraka. Adibideak eta kasu zehatzak aipatzen ditu, gainera.
Jardunaldi horietarako egindako ponentzia
eta aurkezpena
ikusgai daude. Irakurri eta gozatu.
Oso polita ideia. Baina egun, euskara hizkuntza praktiko bilakatzen ez baldin badugu, galduak gara. Puntu honetan, kataluniarren eredua aintzat hartu beharko genuke. HIZKUNTZA PRAKTIKO. Eta honetarako instituzioen erradikaltasuna beharrezkoa dugu. Edo instituzioak aldatu? Izan dezagun present erdaldunentzat euskara txinoa bezalakoa dela. Hau da, balizko asoziaziorik gabeko hizkuntza hertsia, guztiz berria beraien garunentzat, eta gainera inor gutxiri axola ez zaiona. Ez duzu euskaldun askorik aurkituko mundutik, eta aurkitzeak gozamen ero baten probetxua baino ez dizu emango, mundu zakar honetan beharrezkorik ezer ere ez. Bakarrik gaude geure borrokan, eta gutxi gara, harrotasun gehiegi ukan arren.
Instituzioen erradikaltasunak pertsonen arteko harremanetan eragina duela uste al duzu, anonimo hori? Ni oso eszeptikoa naiz. Instituzioak eta instituzioak aipatzen ditugu, baina gero gure arteko kontuetan erdaraz, administrazioak zerikusirik ez duen kontuetan. Eta sarritan administrazioari eskatzen dioten berberek erdaraz. Bide hau eraginkorragoa iruditzen zait. Iritziak iritzi.
Zerk bultzatzen gaitu ba geure harteko kontuetan erdaraz egitera(gaztelera dela frantsesa dela)? Ez baldin baden estatuen eragina nik ez dakit zer izan beharko den… Nire ustez, oso ongi dago proposatzen den tailer hau, eta ez naiz ni izango honen aurka jartzen dena baina… nik gauza bakar bat utzi nahi nuen argiturik. Arazoei partxeak imintzeak ez du inolaz ere arazoa konpontzen… eta nire ikuspuntua hobeki uler dezazun adibide argi bat jarriko dizut: “Muerto el perro se acabo la rabia.” Zergatik ez ote dut nik ezagutzen atzen honen baliokidea euskaraz? Hiztegi berezi baten beharrik gabe? Zerbaitengatik izango da… baina geroago bilatuko dut 😉
Ba horixe bera da nire ustea: Muerto el perro se acabo la rabia.
Errotik ebaki behar dira prolemak. Errotik. Baina horretarako berba gutxiago eta gehiago mugitu behar du norberak. Edo esaten den bezala… “Denak apur bat emanez, gutxi batzuk dena eman behar ez dezaten”
Hori nire ikuspuntua. Horrela libratuko dugu euskara. GURE askatasuna lorturik, ez beste inola. Argi izan.
Muerto el perro barik kuadrillakoekin berba egin ahal dut perfektamente. Eta estatuen inposizio barik. Baina tira zuk inposizio ikusten baduzu ….
Oso ondo. Baina askatasuna lortu bitartean, zer? Eta lortu ondoren, zer? Irlandako mamua hor dago ………