Eralan kronika
Soziolinguistika Klusterrekoek bidali didate Eralan jardunaldiaren kronika blogean argitaratzeko eta, zelan ez, ni esku zabalik.
Lan
munduan nola eragin erabileran?
Galdera honi erantzun nahi izan zaio azaroaren 13an Zamudioko Parke
Teknologikoan antolatu den topaketan. Soziolinguistika Klusterrak
koordinatutako EraLan ikerketa-proiektua horri erantzuteko
metodologia garatu eta aplikatzen aritu da 2 urtetan zehar eta
topaketa honen bidez eman nahi izan ditu ezagutzera bertan garatutako
puntu garrantzitsuenak. Proiektua sakontasun gehiagorekin aztertu
ahal izateko, argitalpen bana eman zaie topaketara etorritako 80
gonbidatuei.
Pilar
Kaltzada, Innobasqueko komunikazio zuzendariak. Berrikuntza eta
hizkuntzen kudeaketari buruzko hausnarketa egin du bere hitzaldian,
eta EraLan-ek ikuspegi honetatik egiten duen ekarpena azaldu;
EraLan-en metodologiak ematen duen ikuspegi orokorra da azpimarratu
duena.
Gizartea
oso azkar ari da mugitzen eta aldaketa hori gure planetara ere ekarri
behar dela esan du. Hizkuntzek, gainera, zer esan handia dute egoera
berri hauetan erakundeek garatu behar dituzten baloreetan: Aniztasuna
eta kohesioa. Hain zuzen ere, etorkizunean gizarte edo lurralde
berritzaile izan nahi duen erakundeak, inguruari lotutako baloreak
indartuko dituela iragarri du. Testuinguru honetan, euskararen
erabilera lehenetsiko duten lan-esparruak sustatzea izango da helburu
erakunde berritzaileentzat.
Hitzaldi
honen ondotik, EraLan ikerketa-proiektuaren mamia azaldu dutenek
hartu dute hitza: Batetik, J. Inazio Markok, EraLan-en zuzendari izan
denak (UPV-EHUko Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi-Metodoen
Saila) eta bestetik, EraLan-en metodologia garatu eta praktikan jarri
duten erakundeetako ordezkariek: Jon Ajuria eta Fermin Perez
(Bizkaiko Foru Aldundia), Juanjo Ruiz (Emun Koop. E.), Joxean
Amundarain (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Aitziber Madrazo (LAB
Sindikatua).
J.
Inazio Markok EraLan-en kokapena egin eta garatutako EPEsA
metodologia azaldu du (Euskara Planetarako Esku-hartze Analitikorako
metodologia). Honekin batera, proiektuaren izaera esperimentala
azpimarratu du eta 1.0 bertsioa den hau probatzera eta ekarpenak
egitera animatu du jendea. Metodoa aplikazioa erakundeetako langileek
egiten dutenez, hurrengo aldietarako parte hartzaileak beraiek egotea
bere lekuan proposatu du.
Aurtengoan,
erakundeetako langileak ez, baina erakundeetan interbentzioak
gauzatzeko arduradun izan direnek hartu dute hitza. Guztiek baloratu
dute positiboki egindako lana eta gauzatutako interbentzioaren berri
eman dute, goiz bateko jardunaldiak eskaintz
en
duen denbora mugatuan. Azpimarratutakoen artean, lortutako emaitzak,
jendearen inplikazioa eta esperimentazioa izan dira.
EraLan-en
orain arteko jardunak mamia duela erakutsi du. Horregatik, aurrera
begira jarri da Soziolinguistika Klusterra. Egindakoa abiapuntu
hartuta, etorkizunerako egitasmoa prestatzen ari da eta horren berri
eman dute Nekane Goikoetxeak, EraLan-eko 2. fasearen zuzendariak, eta
Oihana Lujanbiok, EraLan-en koordinatzaileak, Soziolinguistika
Klusterraren izenean. Zehazki, “lidergoa” aldagaian zentratuko da
ondorengo bi urtetako lanketa.
Eguna
borobiltzeko, Europara jo dugu. Durk Gorterrek, Ikerbasqueko ikerlari
frisiarrak, Europan zehar hizkuntza gutxituek duten egoera ekarri
digu. Irakurketa orokor baten ondotik, galesaren eta frisieraren
arteko konparaketa egin du. Laburtuz, lan munduan (sektore pribatuan,
zehazki) ematen zaion lehentasunarekin lotu du galesaren egoera
soziolinguistiko hobea eta frisieraren egoera txarragoa.
Topaketaren
hasieran, ordezkari instituzionalek hartu dute hitza. Aizpea Otaegik,
Soziolinguistika Klusterreko lehendakariak, proiektua garatu duten
eragileei eskerrak ematean, EraLan-ek aurrera eraman duen elkarlana
azpimarratu du.
Ondoren,
Miren Dobaranek, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari
nagusiak, EraLan-en metodologia goraipatzearekin batera, beren
erakundean praktikan berriz ere jarriko dutela adierazi du.
Estibalitz
Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara
zuzendari orokorraren txanda etorri da ondoren: EraLan-en
aitzindaritza berrikuntzaren ikuspegitik izan da berak
azpimarratutako ideia.
Hizkuntza
Politika Sailburuordetzako ordezkari gisa, Erramun Osak hemendik
aurrerako lankidetzarako prestutasuna adierazi du. Ezagutza igo
arren, erabileran eragitea baita erronka eta EraLan bezalako
ikerketa-proiektuek horretan lagun dezakete.
Azalpen
hauen guztien aurkezpenak, argazkiak eta EraLan argitalpena bera
Soziolinguistika Klusterraren webgunean zintzilikatuko dira azaroaren
27an.
SOZIOLINGUISTIKA
KLUSTERRA
Agindu legez, ponentziak igo egin dituzte euren webgunera.
Ponentziak, hemen.