Aurreiritzi-saltsa
Irakurri berri dut Hausnartu saria irabazi duen lana: Gazteak, musika eta euskara, Luis Azpiazurena. Lanean Arrasateko gazteek musikarekin eta euskarazko musikarekin duten harremana aztertzen da.
Eta … benetan harrituta utzi naute. Gazteek esaten dutena ikaragarria da. Aurreiritziak bata bestearen atzetik. Euskarak ez duela balio drogei buruz kantatzeko, euskarak ez duela balio iraintzeko, ez duela balio punk musika egiteko, gaztelania gogorragoa dela, zuzenagoa dela, bortitzagoa, eta abar. Eta euskal musika zer eta Benito Lertxundi, Laboa, trikitixa eta Ken 7. Hori non eta Arrasaten!!
Nola aldatzen diren gauzak, kamarada. Hori kantatzen zuten Hertzainak taldekoek orain dela ia 30 urte: eta drogak nahi ditut AEKn, eta abar. Baina gaur egun antza ezin da.
Arrazoi duzu,Txerra. Harritzeko eta kezkatzeko modukoa da. Egiten dugun (eskolan, familietan, aisialdian, hedabideetan…) kultur transmisioaren inguruan hausnartu beharko genuke. Adibide gisa iaz Debako institutuan keezkatuta utzi ninduen beste “anekdota” bat. DBH-ko bigarren mailako hiru taldetan (60 gazte) Xabier Silveirak prestatutako “MC Txirrita” DVD-a jarri nien. Bertan, euskarazko raparen errepaso bat egiten da bertsolaritzarekin lotuz. Une batean, euskarazko rapa eta bertsolaritza lotu zuen lehen taldea agertzen da: Negu Gorriak. DVD-a gelditu nuen eta gazteei taldearen izenaz galdetu nien. Inork ez zuen taldea ezagutzen. Kontutan hartuta Negu Gorriak erreferentziazko taldea izan dela Euskal Herrian eta nazioartean, ez al da euskal kultur transmisioaren inguruan hausnartzeko datu esanguratsua?.
Ba bai, Jaime hala da. Eta ez gara kezkatuta gauden bakarrak. Gainetik bada ere, Euskal Kulturgintzaren Transmisiorako gradu-ondokoa segitzen ari naiz sarean eta behin eta berriro agertu den kezka da. Pentsatu beharko da zelan egin zuten eta zelan egiten ari garen geu trasmisioa.
Negu gorrietan jaio ginenok, dut eta naiz aditzak ezberdintzen ikasi
dugunok, deabruak ere etxe gainetan ibiltzen direla dakigunok, artoaren
izen zientifikoa ikasi dugunok, berri onak barik txarrak maite
ditugunok, adorea eta kemena Iparraldean zer den ikusi dugunok,
babarrunak eta aza popularrak jaten ditugunok, gauzak ozenki esan eta
metatzen ditugunok, bizarra daukagunok, loreak zaraman topatu
ditugunok, amari sei eta eskaleei zazpi eskatzen dizkiegunok, anestesia
baldin bada danba eta danba egiten dugunok, emeak maite dugunok ….
hori dana transmititzen ez badugu jakin, nork egin behar du?????
Eskolak???? Aisialdi talde antolatuek???? Inork leitzen ez dituen
hedabideak???? Inork ikusi edo entzuten ez dituen hedabideak???? Gure
auzo eta herrietako tabernek????
Eskola, tabernak, hedabideak, asiaildi taldeak… ez dira ente abstraktuak. Zure hasierako hitzak ulertu ditugunok eskoletan, familietan, hedabideetan, aisialdiko elkarteetan, tabernetan, alderdi politikoetan, instituzioetan…gaude. Eta zuk diozun moduan, ziur aski, guk daukagu arlo guzti hauetan kultur transmisio egoki baten alde lan egiteko ardura nagusiena. Hori zen aurreko erantzunan azaldu nahi nuena: “Egiten dugun (eskolan, familietan, aisialdian, hedabideetan…) kultur transmisioaren inguruan hausnartu beharko genuke”.