Azatzak 35: EiTB nahieran
2012ko Sareko Argia saria irabazi du EiTB nahieran-ek. Eta orain bigarren “saria” jasoko du: 35. azatz izatea. 2011n jarri dute martxan eta dagoeneko arrakasta dezente lortu du EiTB nahieran webguneak. Euskaraz sarean dagoen ikus-entzunezko biltegirik handiena da inolako zalantza barik. Telebista eta irrati publikoetan euskaraz egindako hainbat eta hainbat programa, emanaldi, erreportaje, telesail eta abar biltzen ditu. Eta oraindik hasieran baino ez dagoelakoan nago. Bere ahalmen guztiak...
Read MoreHizkuntza ekologia: hurbiltze saio bat
Bat aldizkariaren 81. zenbakia hizkuntza ekologiaren inguruko monografikoa da. Zinez interesgarria da, goitik behera irakurtzea merezi du. Oraingo honetan den-dena iruzkindu beharrean, aldizkaritik hartutako zenbait aipu jaso ditut: “Hizkuntza-ekologia hizkuntza orok bere ingurunearekin dituen elkar eraginen azterketa da” (Einar Haugen) “Hizkuntza bat salbatzeko, ez da hizkuntza bera salbatu behar, baizik eta haren habitata; hau da, haren garapen-eremua, existentziaren testuingurua.”...
Read MoreMotibazioa sustatzeko taldea
Beste gauza baten nenbilela honako webgune hau aurkitu nuen aurrekoan. Proiektu horren helburua ikasleen euskararekiko motibazio baikorra lantzea da. Horretarako, gai horrekin kezkatuta gauden hainbat pertsona elkartu eta gure ideiak konpartituz baliabide sorta eskaini nahi izan dute. DBHko ikasleak dira jomuga. Egileak ikusita, produktua merezi du (baita produktua gainetik aztertuta ere). Baliabideak hiru multzotan sailkatu dituzte:– Hizkuntza ekologia: erruleta (aurreiritziei aurre...
Read MorePulamentu gutxi
Bat aldizkariaren 81. zenbakia irakurtzen ari naiz: hizkuntza-ekologiari buruzko monografikoa da. Baina gaurkoak ez du zerikusirik hizkuntza ekologiarekin. Bi aipu dira: “Uste dut azken hamarkada hauetan hizkuntzaren gaia kudeatzeko fundamentu eskas xamarra ibili dugula gure herrian, oro har” (Jon Sarasua) “Kataluniak hanka-sartze historikoak eta egi handiak eman zituen, eta horiek kendu ezinik gabiltza, biak, asmatzeak eta hanka sartzeak ere bai” Zer pentsatua eman didate biek ala...
Read MoreAzatzak 34: Berri Txarrak
Negu Gorriak taldeak urratu zuen bidea aspalditxo: nazioarteko arrakasta lortu euskaraz. Horren gainean entseguak eta guzti egin izan dira. Ordutik hona bidea urratu dute euskal taldeek nazioartean, gutxiago ala gehiago. Baina ia 20 urte pasa dira Negu Gorriak-en moduko fenomenoa izateko gurean (desberdintasunak desberdintasun, jakina). Berri Txarrak da taldea. Berri Txarrak da fenomeno berria. Euskaraz mundura irekirik. Euskaraz kantatzearen inguruan mila aldiz erantzun behar izan duten...
Read MoreBadakigu … baina gutxi egiten dugu
Pasa den astean Deustun Fredi Paia eta Uxue Alberdi izan ziren berbetan. Badakigu … baina gutxi egiten dugu. Bakoitzak euskararekiko bere bizipenak kontatu zituen, bizipenak, emozioak, kontraesanak, … Merezi du benetan eurek...
Read MoreGoierri orain dela 20 urte
Egiten ari naizen lan baterako irakurri behar izan dut “Hizkuntz ordezkapenaren nondik-norakoak Goierrin” liburua, orain dela 20 urteko liburua. Joxe Manuel Odriozolak egindako galdetegi baten gainean Goierriko hainbat herriren hizkuntza diagnostikoa egiten dute hainbat egilek. Eta gauza askotan oraindik orain diagnostiko horrek balio du. Argazkia: Atauri Adibidez, hedabide erdaldunen kontsumoa, alfabetatzearen beharra, gazteen hizkuntza ohiturak, … Beste kontu askotan, ordea,...
Read MoreBasqueness
Edo euskaltasuna. Fishman zale askok honen inguruan berba gutxi egiten badute ere, Fishmanek berak ere sarritan aipatua (ethnicity moduan aipatu ere). Gurean indar gehiago izan du, hala ere, amaren sua metaforak (Jon Sarasuak asmatu bide zuen). Eta zer da basqueness? Zer euskaltasuna? Zer amaren sua? Zerk definitzen ditu hiru hauek? Zerk? Hizkuntzak? Euskarak? Edo beste zerbaitek? Basqueness hori garrantzitsua al da euskararen garabiderako? Euskaldunon biziberritzerako? Erantzuna baiezkoa...
Read MoreKeniako “bretoiak”
Ekologia mila bider maseatu dut blog honetan. Eta gehiagotan egingo diot zirri, nik uste. Gaurkoan ere aipatuko dut, bitxi aipatu ere. Ekologiaren arabera, landare bat mehatxatuta egonez gero, beste nonbaiten landatu behar da bere biziraupena bermatzeko. Horren ostean, jatorrizko lurraldean sartu behar da berriro lurra emankor dagoenean. Horixe bera pentsatu eta egin du Béatrice Oumak. Roazhon-en ikasi zuen (Bretainia), baita bretoiera ikasi ere. Keniara itzuli zenean bertako umeei...
Read More
Iruzkin berriak