Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Fishman Auñamendietan
Api15 0

Fishman Auñamendietan

Atalak: Sailkatu gabea

Auñamendi entziklopedia berria orain dela egun batzuk aurkeztu zuten. Eta soziolinguistikari buruz atal indartsua dauka, Klusterrak eginda. Artikulu horien guztien artean Fishmanek famatu zituen zortzi eskailerak daude, eta hori da nik nabarmendu nahi izan dudana, hona ekarrita. Lantzean behin gogoratzea larregizkoa ez delako.

Fishmanen zortzi mailak, larrienetik hasita.

  • 8. maila. Hizkuntza berreraikitzea azken mohikanoen artean. Geratzen
    diren hiztunak zaharrak dira eta ez dute harremanik beste hiztunekin,
    ez dago hiztun komunitaterik edo sarerik. Horrelako egoera batean egin
    litekeena da adituek hizkuntza berreraiki eta ikasi nahi duten heldu
    batzuei irakatsi. Behin egoera honetara iritsiz gero oso zaila da
    egoerari buelta ematea. Maila hau gertatu zen Nafarroako edo Arabako
    zenbait herritan azken euskalduna isolatuta gelditu zenean.
  • 7. maila. Zaharrek bakarrik hitz egiten dute. Badago hiztun sare
    bat, baina hiztun gehienei seme-alabak izateko garaia pasa zaie eta
    ondorengoek ez dakite hizkuntza horretan hitz egiten. Gazteei hizkuntza
    irakasteko eta eurekin X-erazko harreman sareak sortzeko erabil litezke
    X-dun zaharrak. Helburua da seme-alabak izan ditzakeen belaunaldia
    X-eraz jakin eta egingo duena eta hurrengoei hizkuntza horretan egingo
    diona. Adibidez, Zeelanda Berrian haur eskola maorietan aitona-amonak
    erabili dituzte haurrek hizkuntza ikasi eta erabili dezaten (Benton eta
    Benton, 2001). Eskalaren maila hau Iparraldeko herri askotan gertatzen
    ari da gaur egun.
  • 6. maila. Belaunaldi arteko ahozkotasun informala, kontzentrazio
    demografikoa eta sustapen instituzionala lortzea. Egoera honetan
    belaunaldi guztietako jendeak daki X-eraz, baina gero eta sarriago
    egiten dute beste hizkuntzan euren artean, baita ingurunerik
    intimoenetan ere. Fishmanen ustez ezinbestekoa da hizkuntzari bizirik
    eustea etxe barruan eta lagun artean. Egoera honi aurre egiteko bi puntu
    ikusten ditu: gazteek X-eraz egitea lortu behar da eta demografikoki
    kontzentratua eta belaunaldien arteko etenik gabeko guneak sustatu behar
    dira. Gure kasuan gazteek arazorik gabe leku guztietan euskaraz egingo
    duten guneak dira horiek, batez ere euskaraz biziko diren guneak.
    Ezinbestekoa da hizkuntzarentzat arnasguneak izatea. Horrelako gunerik
    sortu ezin denerako, beste proposamen batzuk egiten ditu: ahal diren
    bide guztiak erabiltzea X-dunek elkarrekin harremana izan dezaten
    internet bidez, telefonoz, elkarrekin egiteko ekintzak antolatuta…
    komunitate sentimendua indartzeko eta horrekin batera familia barruko
    ekintzak eratzea X-eraz ez dakiten kideak hizkuntzara ahalik eta gehien
    hurbiltzeko. Seigarren maila hau funtsezkoa da, hori gainditu ezean ez
    dagoelako zereginik. Maila honetako egoera gaur egun Euskal Herriko toki
    askotan gertatzen da.
  • 5. maila. X-dunak euren hizkuntzan alfabetatzea. Horri heltzeko,
    kontuan hartu behar da seigarren maila gaindituta egon behar dela.
    Alfabetatzeak beste hizkuntzarekiko menpekotasunetik askatzen lagunduko
    die hizkuntza gutxituko hiztunei eta elkarrengandik hurbilago egoten.
    Azken hamarkadetan lan handia egin da alor honetan Euskal Herrian.
    Hemen
    bukatzen da eskalako multzo bat eta beste bat hasten da. Hemendik
    aurrera ezinbestekoa da agintarien parte hartzea, baina honainoko lau
    mailetan batez ere hiztun komunitateak egin behar du lan eta izan behar
    du protagonista ezinbestean.
  • 4. maila. Lehen mailako derrigorrezko hezkuntza X-eraz. Bi motatakoa
    izan liteke maila hau: 4a) X-dunen kontrolpean eta X-dun irakasleekin
    dauden eskolak edo 4b) Y-dunen kontrolpean dauden eskolak X-era sartu
    dutenak. Fishmanentzat argi dago 4a motako eskolek aukera gehiago dutela
    hizkuntza indarberritzen laguntzeko. Maila honetan ere lan handia egin
    da Euskal Herrian.
  • 3. maila. Hizkuntza lanean erabiltzea. Lagungarri da hau hiztunei
    oinarri ekonomikoa ematen dielako. Bi motako enpresak bereizten dira:
    X-dunen esku daudenak eta Y-dunen esku daudenak nahiz eta X-dun
    langileak eduki. Dena den, arriskutsua ere izan daitekeela dio
    Fishmanek; izan ere, ekonomikoki arrakastatsua suertatzen bada
    komunitatearen lurraldea, baliteke Y-dun etorkinak iristea lan bila eta
    X-eraren egoera artean ere zailagoa bihurtzea. Berriro ere
    praktikotasunerako deia egiten du Fishmanek eta egingarritasunari arreta
    berezia jartzeko eskatzen du: hizkuntzaren arnasguneetan edo hortik
    hurbil daudenetatik ekiteko eta gogoan izateko familia eta lagunarte
    hurbila dela garrantzitsuena hizkuntzaren indarberritzean. Maila honetan
    azken urteetan egin da lan batez ere Gipuzkoa eta Bizkaian, baina
    oraindik ere enpresa gehienetara ez da iritsi.
  • 2. maila. Hizkuntza administrazio publikoan eta tokiko
    komunikabideetan erabiltzea. X-dunentzako lanpostuak sortzen dira eta
    horrek X-dun izatearen bideragarritasun ekonomikoa handitzen du. Eremu
    honetan ere egingarrienetik ekiteko gomendatzen du, hain zuzen ere
    hizkuntzaren arnasguneetan daudenetatik. Honek arrisku bat duela esaten
    du, hain zuzen ere gorago egiteko Y-erazko lanpostuetara igaro behar
    izatea.
  • 1. maila. Hizkuntza goi mailako hezkuntzan, lan munduan,
    komunikabideetan eta administrazio publikoan. Hau da maila gorena
    hizkuntza indarberritzean, baina arriskua ez da desagertzen; izan ere,
    hizkuntza ordezkapena gertatzeko arriskua ez da sekula desagertzen eta
    komunitateak erne egon beharko du.

Hizkuntza indarberritzea lortzeko, helburu errealistak jarri behar
dituzte hizkuntza politikako eragileek, duten boterearen, bitartekoen
eta baldintzen arabera, hizkuntza ordezkapenaren muina zein den ahaztu
gabe, hain zuzen ere belaunaldien arteko transmisioa. Ahaleginak modu
egokian sekuentziatu behar dira alferlanik ez egiteko.

Prozesuari buelta emateko oinarria hiztunen eta hizkuntzaren
defendatzaileen autoantolamendua izan behar da; ezin da prozesua utzi
hizkuntzaren biziberritzean interesik ez dutenen esku, Fishmanen ustez,
oso garrantzitsua iruditzen baitzaio hizkuntza komunitatearen zeregina.
Plangintzaren eragin eremuei dagokionez, garrantzi handia ematen dio
familiari, norberaren hurbileko komunitateari (Gemeinschaft
deritzon horri) eta identitateari; hain zuzen ere botereari eta kanpoko
gizarteari (Gesellschaft deritzon horri) baino garrantzi
handiagoa. Hizkuntza berarekin batera doan kultura osoarekin ulertu
behar da. Etengabe gertatzen da kultur aldaketa gizarte batean, baina
gizarteak aldaketa hori gidatzeko ahalmena behar du, autoerregulatzeko,
horrela X-erazko arnasguneak eta harreman sarea eraiki ahal izateko.
Hizkuntza galtzen duen gizarteak, besteak beste, autoerregulatzeko
gaitasuna ere galtzen du.

Hizkuntza politika asko nazio mailan bakarrik eztabaidatzen dira eta
hori ez da maiz mailarik egokiena Fishmanen ustez; izan ere, makro
mailako politikak baino mikro mailakoak beharko ditu oso egoera larrian
dagoen hizkuntzak eta familietatik hasi beharko da, edo ahozkotik
idatzizkotik baino lehentasun handiagoarekin, edo lehen mailako
eskoletatik goi mailakoetatik baino. Lehentasunak argi edukitzeari oso
garrantzitsua deritzo Fishmanek hizkuntza indarberritzeari ekiteko
orduan.

Fishmanek behin eta berriz dio ezerk ez duela ordezkatzen hizkuntza
eguneroko bizitza informalean presente egotea, ezinbestekoa baita hori
hizkuntzak bizirik iraun dezan. Dena den, arlo hori oso zaila da lantzen
eta aurrerapenak ez dira errazak lortzen zenbait arrazoi direla medio:
alde batetik, plangintzarako aukera handirik ez du ematen eremu
informalak eta, beste aldetik, hizkuntza indarberritzearen aldekoek
Y-dunak nagusi diren gizarte eremuetatik aldentzea eskatzen du eta
horien ordez X-eraz funtzionatuko duten sareak sortzea.

Gainera, RLSk askoz ere eragin handiagoa eta zabalagoa izan dezake
gizateriaren arazo nagusiak konpontzen laguntzeko potentziala baitu.
Izan ere, hizkuntzak ordezkatzeko prozesuak asko azkartu dira bizimodu
modernoaren alderdi negatiboen ondorioz (aldaketa sozialeko eta botere
teknikoko desberdintasun handiengatik) eta horren beste ondorio batzuk
anomia eta alienazioa dira. Beraz, RLSrekin hizkuntzaren gaiari heltzeaz
gain, modernotasunaren dislokazio soziokulturala gainditzeko bidea
irekitzen da

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula
  • Aipugintza
  • “Hiztun” osoak

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA