Garaigoikoa
Hasiera » Sutondoko kontuak » Nork motibatuko du motibatzailea
Urt29 2

Nork motibatuko du motibatzailea

Atalak: Sutondoko kontuak

Motibazioa sustatzeko baliabideak blogerako Rosa Ramosek artikulua eskatu (mila esker) eta hauxe idatzi dut:

Gazteak motibatu behar ditugu (dituzue), antza. Euskara gehiago egin dezaten, jakina. Erraza da esaten, egiten ez dakit nik. Izan ere, lehenik eta behin, ados jarri beharko ginateke motibazio hori zertan datzan. Baina artikulu honen luzera zeharo gainditzen du kontu horrek.

Motibatzeaz ari ginen. Nik ez daukat erantzuna, bestela ez nuke hemen botako hain arin. Azkar joango nintzateke patentatu eta aberastera. Baina pista batzuk baditut, han-hemen entzun eta egindakoetatik abiatuta.

focalaforja_CCmarimbajlamesa_txiki

Lehenik eta behin, gazteak ez “kriminalizatu”. Aski da. “Egin euskaraz” bezalako errieta-erreguek ez dute balio. Euskaldun agertzea gaur eta hemen joera nagusiaren kontra igeri egitea da. Helduontzako erraza ez bada, pentsa gaztetxoentzako.

Bigarrenik, entzun. Gazteek asko dute esateko. Euren sentimendu, bizipen, kezka, interes, beldur eta abarrak oso garrantzitsuak dira. Ezagutu behar ditugu horiek guztiak, aldaketarik eragin nahi badugu.

Hirugarrenik, tresnak eman. Gramatika tresnak beharrezkoak dira, jakina. Baina… hizkuntzen kontaktuen dinamikak garrantzitsuagoak dira. Fisikari buruzko teoria dezente ezagutuko dute, baina euren egunerokoan hizkuntzekin duten harremanaz zer dakite? Dinamika psikologikoez ari naiz, soziologikoez ari naiz, ez Txepetxen edo Fishmanen teoriaz, ez diglosia zer den. Batzuok deitzen dugun soziolinguistika domestikoa dut buruan.

Eta, laugarrenik, lasai. Nik, adibidez, 15-16 urterekin ez nuen euskaraz egiten klasetik kanpo. Baina geroago egin nuen euskararen aldeko hautua; nik eta nire klaseko beste hainbatek. Eskolan ereindakoak izango al zuen eragina? Ez dakit, baina ez dut uste sobera egon zenik.

Ez dut aipatu, baina irakasleak eredu izatea ere oso garrantzitsua da. Funtsezkoa, esango nuke nik. Esaten duzuenari indarra ematen dio egiten duzuen horrek, ezta? Gainera, kasu batzuetan, euskarazko eredu gertukoena zuek zarete. Ez gara hasiko hemen erlijio irakasleei eskatzen zaien portaera arduratsua eskatzen, baina…

Txiri-txiri jarraitu behar dugu, beraz. Ez dugu beste erremediorik, ezta?

2 Iruzkin

  1. Fernando | 2014-02-05 at 9:39

    Ados nago erabat egindako irakurketarekin. Nik neuk ere 15-16 urterekin erdaraz egiten nuen, euskarari unibertsitate garaian heldu nion, baina ez al dugu arrisku handia gazteen erabileran kontu hau fosilizatzeko? Nerabezaroan euskaraz ez egitea normaltzat jotzea etorkizunari begira ere, porrota onartzea ez litzateke izango? Ez da lehenengo aldia kontu hau entzuten dudana, Martinez de Lunari eta beste pare aditu batzuei ere entzun diet. Onartzen dut nerabeen egoera, soziolinguistikoki justifikatuta ikusten dut baina askotan zalantzak sortzen zaizkit gai honen inguruan. 

    Reply
  2. txerra | 2014-02-05 at 10:41

    Porrota onartzea beste erremediorik ez dagoela ez dut nik esan. Baina, askotan, euskalgintzan gabiltzanok oso dramatiko jokatzen dugu horrelako kasuetan. Nerabeek ez dute erabiltzen eta denak hasten gara geure burua zigortzen: zer egin dugu txarto? zertan ez dugu asmatu? Edo hasten gara gazteak “kriminalizatzen”.

    Dramatismoa kentzeaz ari nintzen, batez ere. Ez porrota onartzeaz. Eta, horretarako, nire ustez artikuluan aipatzen diren beste guztiak aplikatu beharko lirateke. Porrota ez izateko bide horretan. Nahiz eta jakin horrek ez gaituela automatikoki erabilera indartzen lagundu.

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Nork motibatuko du motibatzailea? - […] Data: 2014/01/29, Garaigoikoa bloga […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA