Ama hizkuntza
Otsailean izaten da ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna. Niri betidanik belarrian min egin dit honako termino honek. Ander Bolibarrek, ordea, dokumentu bat helarazi zidan twitter bidez egunean bertan. Amets Arzallusena da, azken Korrikan (18an) irakurritakoa: Ama hizkuntza.
Hala ere, ez nau asetzen, ez nau betetzen. Eta, gainera, Paula Kasaresek bere doktore tesian honakoak esaten ditu ama-hizkuntzari buruz:
“Hiztunaren eta hizkuntzaren arteko harremana sortzez ezarririk ez badago, hiztunak mintzairarekin duen lotura egunerokoan eratzen eta berreratzen ahal badu eta bere mintzaira gaitasuna, atxikimendua, ideiak eta hautuak bizitza aurrera joan ahala motibazio, harreman sare, gizarte aukera nahiz bertze aldagairen baten aldaketarekin batera alda badaitezke, orduan ama hizkuntza kontzeptuak, euskal soziolinguistikaren harroinetako bat izan denak, zertarako balio digu?”.
Beraz, “Ama edo lehen hizkuntza izateak ez dakar per ser mintzaira hori hiztunaren bizitzan nagusia izatea, ez ohikoena edo usuena, ez eta maiteena edo nahiena ere edo hiztunak seme-alabekin solasteko haututako lukeena izatea. Ama hizkuntza ez da kontzeptu zehatza, ez eta eragingarria ere hiztunen bilakabidea aztertzeko”.
Metafora da ama hizkuntza, baina nire ustez gaur egun balio ez diguna. Eta balio ez badigu, zertarako erabili? Zergatik ez erabili besteren bat?
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks