Elkarrizketa berriak sortu nahi ditugu Derion
Originala Info7 irratian entzungai. Bestela hemen ere baduzu aukera: https://blogak.argia.eus/txerra-rodriguez/wp-content/uploads/sites/38/2017/11/1127_eginkontu_TxerraRodriguez.mp3 Oraintxe bertan ari gara azken ukituak ematen Derion. Azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitartean, lau egunez, derioztar euskaldunak aktibatu eta euskaraz egiteko aukerak biderkatu nahi ditugu. Bide onean doa kontua, antza, baina oraindik egunak ez dira heldu eta ikusteko dago itxura on hori errealite on bihurtzen...
Read MoreIrakurgaiak: El iceberg navarro
Beti esaten dut interesatzen zaidala etorkizuna iragana baino. Eta hala da. Kezka geroan dago, ez lehenaldian, baina … bakoitzak ditu bere perbertsioak. Eta nire perbertsio-obsesioetako bat euskararen historia soziala da. Eta Peio Monteanoaren lana nire ustez ikaragarria da. Nafarroako XVI. mendeko hizkuntza erradiografia bikaina marrazten du, datuz erabat hornitua. Icebergaren metafora erabiltzen du, egoki erabili ere. Jardun idatzia erabat gaztelaniaz izan bazen ere, jardun horrek azpitik...
Read MoreArgazki finkoak
Originala jakin.eus aldizkarian argitaratua. Aldaketa sozialaren ebaluazio fidakorra izateko, konparatzeko moduko neurketak ez ezik, ahalik eta kasu gehienetan errepikatzen diren neurketak ere behar ditugu. Hain zuzen ere, orain gutxi kaleratu diren Inkesta Soziolinguistikoaren eta Erabileraren Kale Neurketaren tankerakoak. Izan ere, bi horiek tarte finkoetan egindako argazki sozialak dira, unean uneko hizkuntza egoerari egindako erretratu sozialak. Hortaz, irakurketak gehiago izan beharko...
Read MoreIrakurgaiak: Falar galego: no veo por qué
Aspaldi samar irakurri nuen Ana Iglesiasen “Falar galego: no veo por qué” liburua. Liburuan Anak bere tesi doktorala laburbiltzen du: galiziera hiztunen imaginarioen gainean jarduten du luze eta zabal. Merezi duen liburua da eta, horregatik, aste honetan berriro apaletatik atera egin dut, batez ere, orain dela gutxi ezagutu nuelako egilea bera. Gaur, hortaz, beste esperimentu batekin nator blogera. Bere garaian irakurri nuen eta bazterretan hainbat ohar idatzi nituen. Horiek ekarriko ditut...
Read MoreAipuen plaza
“Ume eta gazte euskaldunak talka egiten ari dira kristalezko sabai bilakatu zaien gizarte heldu erdaldunarekin” Iker Salaberria “Futbolaren munduan esan ohi da hiritar bakoitza entrenatzaile bat dela. Euskalgintzan ere, denak gara soziolinguista, denok dakigu euskarak zer behar duen, euskara nola suspertu behar den, gizarte elebidun orekatua nola eta zein bideetatik erdietsi behar den” Juan Inazio Hartsuaga “Bai, sarri askotan Central Parken distirak eklipsatu egiten digu Derioko...
Read MoreAraba: mundu mailako biziberritzearen adibide?
Gai horren inguruan berbaldi bat enkargatu zidaten Vigoko unibertsitatekoek (aupa Henrique!). Gero, Santiagoko unibertsitatean ere gauza bera errepikatzeko. Eta hasi nintzen buruari bueltak ematen. Azkenean, galdera horri zuzenean erantzuna eman beharrean, 16 geltokiko bidaia proposatzen dut Araban barrena. Ea zuek zer diozuen!
Read MoreEuskarak behar du hip-hop
Pasa den larunbatean Gasteizen izan ginen, Jimmy Jazz aretoan, Gorka Suaia eta Glaukoma ikusten. Euskarak behar du reggae, euskarak behar du hip hop kantatzen dute One, two kanta gogoangarrian. Baina beste hainbat gauza ere esaten dute. Adibidez, “dakarkigun melodia aldaketena da”, “estilo berrien beldur haiz? Ni ez”, “erritmo bizkorren katarata”, … Eta baita kritikak jaurti ere gure panorama musikalari: “ultra guayismo super kutxakultureta”, “segi parrandan tributo eta...
Read More
Iruzkin berriak