“Top secret”, Sechu Sende
Abenduan gaude eta urteko azken poema soziolinguistikoa dakart gaurkoan. Oraingo honetan, berriro ere, Sechu Sende galiziarraren poema bat, Top secret izenekoa. Top secret by Sechu Sende Poema hau irakurtzen ari bazara, disimulatu. Hau mezu sekretua da: Zure egitekoa honetan datza, zure buru barruan erresistentzia antolatu behar duzu. Momentu honetatik aurrera mundua aldatzeko hitzak antolatzen ari diren milaka pertsonen parte zara. Disimulatu, ez altxatu begiak poematik, zu zelatatzen aritu...
Read MoreYeknemilis
Garabidek antolatu duen Aditu titulua amaitu berri da eta Eskoriatzan egin da ekitaldi horren agurra. Aurton inoiz baino parte hartze handiagoa izan dut, batez ere, Cuetzalandik Liz eta Mica etorri direlako. Lizekin hainbat batzar eta topagune izan ditut, Hazin, Eikan, Leintz-Gatzagan, Markinan, Bilbon edo Arrasaten. Gainera, Garabidek antolatutako mahai-inguru batean parte hartu dut, emakumeen ahalduntzea eta hizkuntzen biziberritzearen inguruko elkarguneak bilatzeko prozesuan. Baina ez hori...
Read MoreHumusa
90eko hamarkadaren hasieran eztandatxo bat gertatu zen euskal herrietan. Hainbat lekutan, han eta hemen, euskara elkarteak sortu ziren. Apurketa batzuk ekarri zituzten delako elkarte hauek: batetik, jardun ez alderdikoiari ekin zioten, hainbat ideologiatako euskaltzaleak batuz; bestetik, funtzioen berreskuratzeari ekin zioten, euskarazko praktikak zentroan jarriz (batez ere, ahozko erabilera, baina ez bakarrik), eta, gainera, txikitik abiatu ziren, ahal dugunetik. Ia 30 urte joan dira ordutik...
Read More“Hizkuntza proiektua ametsa da, beste amets batzuei gehitzen zaien ametsa, gure maseual burujabetzen defentsara gehitzen den amets berria”
Lizbeth Sanchez maseualari elkarrizketa egin nion Argia aldizkarirako, baina oraindik blogera ekarri barik neukan. Hona hemen: Lizbeth Sánchez Ortiz mexikarra da. Jatorriko herritarra da, nahuatl hiztuna, maseuala, Puebla estatuko mendilerroko biztanlea. Baina, hori baino gehiago ere bada. Sánchez apiriletik ari da lanean hizkuntza garatzeko aholkulari Tosepan mugimendu kooperatiboan, kooperatiba horretako hizkuntza biziberritzeko proiektu orokorra koordinatzen. Proiektuak, momentuz, lau...
Read More
Iruzkin berriak