Barritu
Doktore-tesia dela eta, mila gauza ari naiz irakurtzen eta irensten. Eta gogoratzen ez nituen gauza batzuekin oroitu naiz. Adibidez, AEKk bere sasoian euskara helduei irakasteko sortu zuen Ekintza bidezko ikaskuntza metodoa (edo kulturgintza metodoa). (Orain badirudi berriro ere bogan dagoela metodo honen tankerakoa). Ekintza bidezko metodotik ikastolek hasiera-hasieratik landu duten berrikuntza pedagogikora egin du bidaia nire buruak (ikusi adibidez, Idoia Fernandezen “Oroimenaren hitza”...
Read MoreIdentitatea salgai
Identitateak saltzen du? Bai, saltzen du, baina badirudi saltzen duen bakarra identitate fosilizatua dela, teatralizatua nahiago bada. Adibidetxo batzuk emango ditut. Bretainian, zoazen lekura zoazela, souvenir dendetan ez duzu aurkituko Frantziako banderarik, ez ikurrik. Denak bretoiak izango dira, zeltak (edo zelta-ustekoak). Hori bai, Kemperren bretoi musika eta literatura saltzen duen denda bakarrera sartuz gero, zu izango zara turista bakarra (gune turistikoan egon arren). Ipar Euskal...
Read MoreAipugintzan
“Helduok ez dugu dena euskaraz egiten: gaztelerazko liburu bat hartzen dugu gogoak ematen digulako, eta berdin telebistarekin, ulertzen digun jende batekin ere erdaraz egiten dugu… Beraz, hori egiten duen heldu batek umeari eskatu behar dio euskara hutsean aritzeko?” Ainhoa Lasa “Tradizioa aldatu tradizionalki, hau da, bere berezko eran, direna izaten jarrai dezaten, eurak urtu, txikitu, beste zerbait bihurtzeko presioak gorabehera” Gustavo Esteva “Arautu nahi dira izateko, egoteko,...
Read MoreTxmtx komunitatea (2)
Pasa den barikuan aurkeztu genuen Tximintx komunitatea. Eta aurreko post-ean esan nuen bezala, hilabete batzuk egin ditugu eztanda sortzaile batean. Eta eztanda horren emaitzetako bat izan da Tximintx komunitatearen liburuxka. On egin deizula!
Read MoreTxmtx komunitatea
Orain dela 16 urte, egin genuen amets txakolin lurrunetan itzarrik. Ordutik, jardun dugu amets hori gauzatu guran eta 16 urtetan gauza asko egin dugu, elkarrekin, elkar hartuta, elkarri babesa emanez. Derion, Tximintxen, tximintxekook. Baina … etorri da erlojuaren orratzak aurreratzeko momentua. Eta horretan aritu gara hilabete luzez derioztar batzuk. Eztanda sortzaile bat izan dugu, ideien polena, eta zizta eta zizta hurrengo urteetarako ametsen planarekin hasi gara. Elkartearen kortseak...
Read More
Iruzkin berriak