Putzutik plazara
Podcast-ak modan daude antza eta, zorionez, euskaraz ere ale batzuk badaude. Adibidez, gazteek egiten duten Klak, Txatxilipurdikoek egiten dutena eta, zelan ez, zuzeu-koek egiten dituztenak. Gaur Putzutik plazara podcast-ak ekarri nahiko nituzke blogera.
Putzutik plazara. Mondragon Unibertsitateko ikasleek egiten dute eta euskarari lotutako gaiak jorratzen dituzte. Saio bakoitzean kanta batetik abiatzen dira eta horren inguruan jarduten dute, hainbat elkarrizketaturekin. Bi sasoi egin dituzte dagoeneko, lehenengoan 12 saio eta bigarrenean beste horrenbeste. Honako hauek dira bi sasoietako podcast-ak:
1.2: Egiozu euskaraz
1.3: Bai euskarari
1.4: Ahotik naziora
1.5: Agua da ura
1.6: Erdeuskara
1.7: Zaharrak berri eta klika korrika
1.8: Nazi de fresa eta euskal postureoa
1.9: Euskara jalgi hadi sarera
1.10: Euskal kantagintzaren krisia
1.11: Euskararen sutondoan
1.12: Euskara da borroka, borroka da euskara
2.1: Frankismoaren museoa
2.2: Pausoka euskaraz
2.3: Euskararen kioskoa
2.5: Euskaraz jolasten
2.6: Ongi etorri lagun
2.8: Benetako euskalduna
2.9: Aizkolariak
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks