Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Postdata bi: bizitza “ospatzen” euskaraz
Ira27 0

Postdata bi: bizitza “ospatzen” euskaraz

Atalak: Sailkatu gabea

Bizitza euskaraz “ospatzen” duten 50 proiektu ekarri nituen plazara. Horren ostean beste 30 ekarri nituen. Eta gaur azken 20 proiektu ekarri ditut, 100 osatu arte. Eta hau, momentuz, hemen amaitzen da. Eta, gainera, konturatu behar dugu euskararekin egiten ari garen biziberritze ariketa kolektibo erraldoi honek balio dezakeela beste gai sozial zaurgarrietarako. Lorea Agirrek dioen modura, bizitza bizigarriagoak, justoagoak, berdinzaleagoak lortzeko aldaketen multzoa da eraldaketa soziala. Eta eraldaketa sozial hori euskaraz behar da izan, hemen.

  1. Bai euskarari: alor sozioekonomikoan eragiteko elkartea, izen bereko ziurtagiria kudeatzen duena. Horrez gain, Lansarean euskarazko lan eskaintzak kudeatzen dituen ataria ere kudeatzen dute. Baita Euskaragileak sarea ere (enpresen euskalduntzean aurreratuta dabiltzan eta euskararen erabilera normalizatua duten Euskal Herriko zenbait enpresek osatzen dute Euskaragileak enpresen batzordea). Baita enpresarean ere (euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta profesionalen arteko harremana eta elkarlana sustatu nahi duen sarea).
  2. Artisten bilgune batzuk: gero eta gehiago dira artistek eurek kudeatutako espazioak. Horietako batzuetan euskararen presentzia handia da: adibidez, Bilbon Okela, Uztaritzen Ttok, Gasteizen Artgia, Oiartzunen Ehuntze, Oreretan Mikelazulo, …
  3. Oihaneder euskararen etxea: behin baino gehiagotan aldarrikatu dut emakumeen etxeen tankerakoak egin beharko genituzkeela euskaltzaleok herririk herri. Aldarrikapena hor da, baina hortik gertuen dagoen proiekturik bada, Oihaneder da, Gasteizeko bihotzean. Ikastaroak, erakusketak, kultur ekitaldiak eta abar, eta abar.
  4. Badalab: euskalgintzak eta erakundeek batera sortutako ikerketa eta esku-hartze laborategia da. Sortu berria da eta ikusi beharko da zer dakarren. Berrian albistea laborategiari buruz.
  5. Uema: herri euskaldunen mankomunitatea da Uema, ezagutza %70etik gora duten herrien bilgunea. Bere helburua da lurgune euskalduna biziaraztea, iraunaraztea eta euskararen garapenean aitzindari izan gura du, etorkizuneko Euskal Herri euskaldun baten alde lanean ari den erakunde publikoa den heinean.
  6. Euskal irratiak: Ipar Euskal Herrian dauden euskarazko irratien federazioa da, Antxeta, Gure Irratia, Irulegiko irratia eta Xiberoko Botza batzen dituena. Euskarazko irratigintzan erreferente erabatekoak, guztiak eta batuta, zer esan.
  7. Euskomanga: Japoniar edukiak euskaratzen dituen taldea da Euskomanga, boluntarioz osatutakoa. Filmak, telesailak eta abar euskaratu eta batu dituzte webgune batean.
  8. Azpititulatuak kanala telegramen: euskaraz azpitulatutako hainbat film eta telesail daude, klandestinoak eta boluntarioek egindakoak horietako asko. Orain horiek errazago jendearen eskura jartzeko telegram kanala ireki da.
  9. Arbonako okupazioa: orain dela hilabete batzuk hasi zuten Arbonan etxalde baten okupazioa, lurrak hasieran eta etxea geroxeago. Lurzaindiak eta ELBk bultzatutako okupazioa da eta helburu du lur horiek laborantza lur izaten jarrai dezaten. Okupazio horretan ohar guztiak euskaraz daude eta ez dakitenentzako hiztegi txikiak ere badira. Eta ez ahaztu: elikagai burujabetzeak balio du elekagai burujabetzarako.
  10. Arrapitz federazioa: Ipar Euskal Herriko lurretatik jarraitzen dugu. Arrapitz federazioak laborantzaren garapenerako 19 elkarte biltzen ditu, Euskal Herriko laborariek plantan eman dituztenak, Euskal Herriko laborarien onerako. Berriki 30 urte egin ditu eta Argiaren erreportaje honek ederki laburbiltzen du sarearen funtsa.
  11. Kaixo maitia: euskaldunak harremanetan jartzeko webgunea da. Harremanetan jarri harremanak izateko, jakina, hau da, han eta hemen dauden ligatzeko beste zerbitzu bat, baina euskaratik eta euskaraz. Baina ez hori bakarrik: blogean kontakizun erotiko batzuk biltzen ditu adibidez.
  12. Euskal Herria kirola: edozein estatutan kirol nazionala arautzen eta antolatzen duen instituzioaren baliokide izan gura du. Euskal Herria Kirola erakundearen jardun-eremua Euskal Herriko 7 lurralde historikoetara zabaltzen da, eta horrela, erakunde honek egungo hutsunea betetzen du.
  13. ITA: Artean egin berri da Iraultza Txikien Akanpada. Herri mugimenduen bilgune eta borroken biderkatzaile izan gura du. Eta euskara oso presente egon da. Argiak argitaratu duen kronika oso esanguratsua da.
  14. Arropak ere nortasuna ematen digu, modu batera edo bestera. Euskal herrietan badira hainbat arropa marka ehun organikoak eta euskara uztartzen dutenak. Esate baterako, Ez kexa karrikastyle, edo Puntutan (bertsomoda), edo Atxandigaina, edo Zergatik, edo Amarenak edo Erabili eta han edo hor dauden eta ezagutzen ez ditudan beste hainbat.
  15. Eraldaketa feministak edo LGTBI prozesuak gidatzen dituzten hainbat kooperatiba eta ekimentxo daude. Haietako batzuk nabarmendu gurako nituzke, Eihera eta Hiruki larroxa, Sorginlore eta Parean, euskaraz eta euskaratik.

96.  Erabil kolektiboa: euskaldunak ahalduntzeko lanean ari den elkarte irekia da, Ipar Euskal Herrian. Profesionalez eta herritarrez osatutako elkartea da eta haren helburua da euskararen biziberritzean ekarpen landu eta zehatza egitea. Tailerrak egiten dituzte, euskarri pedagogikoak eta abar.

  1. Helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko eskola eta barnetegi asko daude. Horietatik batzuk kooperatiba dira (AEK, IKA, Gabriel Aresti edo Bilbo Zaharra, kasurako).
  2. Hiritik at: tokiko garapen komunitarioa lantzen duen enpresa kooperatiboa da: analisia, ikerketa, formazioa, parte hartzea eta gauzatzea. Arkitektura garapen komunitarioaren zerbitzura, euskaraz.
  3. Gureak egin: Iruñerriko gazteentzako kultur laborategia izango da (urrian jarriko dute martxan). Ikasturtean zehar, kultur erreferentzia batetik abiatu eta sorkuntza prozesu txikiak aktibatzeko ibilbideak eginen dituzte. Horrela, adierazpide, molde eta diziplina ezberdinetatik saltoka ibiliko dira (oso interesgarria da Aritz Ibañezi egindako elkarrizketa hau). Itxura benetan ederra du proiektuak. Ea!
  4. Batura: eta azkena, Batura. Euskal herrietako ekonomia sozial eraldatzailearen mapa da. Soziala, bizitza erdigunean jartzen duten eta lurraldearen arazoei irtenbideak eskaintzen dizkioten ekimenen mapa delako. Eraldatzailea, merkatu eta kapitalaren menpe dagoen mundu honen aurrean alternatiba sendo bat delako. Eta haien baloreen artean, euskara ere badago. Eta garrantzitsuagoa dena, webgunea euskara hutsezkoa dute.
  5. Marrazkeraz: Gorka Belaskok tw-n egindako ekarpena. Marrazkilari euskaldunen topagunea.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA