Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Postdata: bizitza euskaraz ospatzen
Uzt22 0

Postdata: bizitza euskaraz ospatzen

Atalak: Sailkatu gabea

Astelehenean argitaratu nuen Bizitza euskaraz “ospatzen” duten 50 proiektu izeneko artikulua blogean. Sare sozialetan kolaborazioa eskatu nuen eta etorri da. Hortaz, beste 30 proiektu gehitu ditut zerrendara. Animatzen zaituztet horiek ere begiratzera eta erabiltzera.

  1. Egiako Teila fabrika: balore eraldatzaileetan garatzen diren ekintzaile, elkarte, enpresa txiki zein kooperatiben teilatupea da, Egia auzoan. Hango memoria sozial eta historikoarekin bat egiten du fabrikak eta, esate baterako, webgunea euskara hutsean du.
  2. podcastak.eus: euskarazko podcastak biltzen dituen webgunea da. Euskarazko eduki interesgarri askoren aterpea hau ere bai.
  3. Deabruaren eskola: euren berbetan, testu ederrak irakurtzeko lekua da, online eta euskaraz. Irati Jimenezek eta Mikel Sotok abiatu zuten eskola orain gutxi.
  4. Plaza hutsa: euren berbetan, plaza hutsa ekimen ireki bat da. Euskal Herriak arnasaldi berri bat behar duela uste duen edozeinena, herri gisa pentsatu eta bizitzeko urgentzia partekatzen dugunona. Begirada asko nahasi nahi dituena, herrigintza aro berri bat pentsatu eta gorpuzteko ahaleginari ekarpena egin nahi diona.
  5. Pantailak euskaraz: Pantailak Euskaraz ikus-entzunezkoen mundu pantaila-anitzean euskarak duen presentzia eskasarekin arduraturik dauden hainbat herri ekimen eta eragilek sortu duten mugimendua da. Indarrak batuz, egoera hau irauli eta euskarazko etorkizun bat lortzeko helburua du.
  6. Hamaika telebista: euskarazko ikus-entzunezkoak sortu eta garatzen dituen telebista da. telebista eredu gazte, garaikide, bizi, hiriko eta parte hartzailea plazaratzea du helburu.
  7. Marabilli sormen festibala (Ondarru): marabilli sormen festibala Aitzol Aramaio zenaren indarrarekin jaiotako egitasmo bat da eta helburua da hainbat artista Ondarroan biltzea, idazleak, musikariak, zinegileak, antzerkilariak, artista plastikoak, diseinatzaileak… Eta dena bere betiko lagunek antolatua.
  8. Elhuyar fundazioa eta hari lotutakoak: hiztegia, zientzia dibulgazioa, adimen artifiziala eta hizkuntza teknologiak, euskara planak eta abar.
  9. Booktegi: euskarazko hainbat liburu duen webgunea da booktegi, denak modu digitalean eta doan. Argitaratzeko eta liburuak irakurtzeko modu ezberdin bat.
  10. Emagin: pentsamendu kritiko feminista sustatzen duen elkartea da. Jendarte eraldaketaren alde lan egiten dute eta horretarako prozedura feministak erabiltzen dituzte euren oinarrizko lan esparruetan: formakuntza, ikerketa, ekoizpena eta dokumentazioa.
  11. Gastibeltza filmak: euskal zinema ekoitzi eta banatzeko sortu den enpresa da, Ipar Euskal Herritik lurralde osoa kontuan hartuta.  
  12. Dantzan: herriz herri euskaraz aritzeko aukera eskaintzen duten espazioak baitira dantza taldeak, eta @dantzan elkartea dantzazaleen komunitate euskalduna baita finean. https://dantzan.eus/kidea
  13. Euskal hedabideen Behategia: antena bat da, Antena bat hedabideen mundura zuzendua; eta antena bat euskal hedabideei begira dagoena, euskaraz diharduten hedabideen eragin kuantitatiboa eta kualitatiboa neurtzeko. 
  14. Ikerbiltza programa: Euskal Herriko unibertsitateetan sortzen den ezagutza eta jakintza herrien garapenerako mesedetan jartzeko asmoa duen proiektua da Ikerbiltza.
  15. Martin Ugalde Kultur Parkea: euskal kultura sustatzeko gunea da, gune nagusienetakoa. Martin Ugalde zenaren izena darama eta bertan daude euskaraz bizitza “ospatzen” duten hainbat eta hainbat ekimen: Berria egunkaria, Soziolinguistika Klusterra, Emun, Irrien Lagunak, Kontseilua eta abar.
  16. Koop 57: zerbitzu finantzario eta etikoak eskaintzen dituen kooperatiba da. Katalunian sortua, orain dela urte batzutatik Euskal Herrira ere hedatu da.
  17. Bizibaratzea: Jakoba Errekondo paisajistaren lan guztiak batzen ditu webgune honek. Landareen eta agroekologiaren inguruko jakintza eskuratzeko eta praktikara eramateko ezinbesteko erreferentzia da hau.
  18. Loraldia: 2014an sortu zen, Bilbon. Festibala da Loraldia, kultur diziplina guztiak batzeko asmoa duena, euskal kultura garaikidearen babespean.  
  19. H28: aldizkari saretirikoa da, euskaraz, komiki bidezkoa. Euskarazko hainbat marrazkilari, komikilari batzen zituen eta ditu, eta merezi du sare sozialetan jarraitzea (edo ez).
  20. Ereindajan: Arrasaten eta Bergaran daude denda bi hauek. Hurbilekoak eta sozialki justuak diren kontsumo-ereduak bultzatu nahi ditu. Antzeko ekimenak daude beste leku batzuetan: Labore (Oarsoaldea, Bilbo eta Txingudi), Elikagunea (Azpeiti), Lakari (Zarautz), Bidazi (Bidasoaldea), Marisatsa (Durangaldea), Landare (Iruñerria), Bioalai (Gasteiz) eta askotariko kontsumo-taldeak eta ekoizleak.
  1. Gartxot ekimena: Itzaltzuko gazteek sortutako ekimena da, Gartxot bardoaren kondaira zabaltzeko asmoarekin. Xune eta euskara erdigunean jarrita, mitoak berritu eta eguneratzeko lanean ari dira. Batez ere, Gartxot eguna izan ohi da jai nagusia.
  2. Euskoa: Ipar Euskal Herriko tokiko moneta soziala da. Trantsizio ekologikoaren alde egiteaz gain, euskararen alde ere egiten du. Euskoaren sarean sartzen den profesional orok euskararen aldeko erronka bat hartu behar du derrigorrez. Adibidez, 250 saltegik jarri duten seinaletika bi hizkuntzatan.
  3. Joxemi Zumalabe Fundazioa: Euskal Herrian bestelako jendarte-eredu baten alde lanean ari diren Herri Mugimenduak laguntzea da fundazio honen helburua. Fundazioaren bokazioa Herri Mugimenduekin, Herri Mugimenduetatik eta Herri Mugimenduentzako lan egitea da. Sinergia eta ahalduntze prozesuak bilatuz, Euskal Herrietako Herri Mugimenduek dituzten gogoeta, dinamizazio eta formazio prozesuetan laguntzea, hain zuzen ere.
  4. 111 akademia: Euskal Herriko literaturazaleen bilgunea da 111 Akademia. Ia 200 irakurlek parte hartzen dute egitasmoan: liburuak irakurri, iruzkinak bidali eta urtero 111 Akademiaren Saria ematen dute.
  5. Hitzen uberan: euskarazko literatura modu sakon aztertu nahi duen kazetaritza-proiektua da uberan hau. Digitalki egiten dute lan hau eta euskarazko literatur lanean gaineko hainbat elkarrizketa, gogoeta eta abar aurkituko dituzu bertan.
  6. Tropela: 2005ean sortu zen. Txirrindularitza du ardatz webgune honek eta porrak antolatzen ditu, besteak beste, txirrindularitza proba nagusietan. Euskara hutsez sortu arren, gaur egun beste hizkuntza batzuetara itzulita dago, galiziera, katalana eta asturiera euren artean.
  7. Behatokia: hizkuntza eskubideen defentsan aritzen da Behatokia, euskararen lurralde guztietan (EAEn Elebide ere badago). Kexak ez ezik, txaloak ere emateko baliatu dezakegun proiektua da.
  8. Gamerauntsia: Game Erauntsia 2014an sortu zen euskarazko bideo-jokoen kopuru eta hauei lotutako edukien eskaintza urriari aurre egiteko. Horregatik hasieratik oinarrizko helburua bideo-jokoak eta euskara uztartzea izan da. Bi bide nagusitik: batetik, euskara eta bideo-jokoak lotzen dituzten ekintza orotarikoak bideratu: gamer gelak, txapelketak, argitalpenak, streamingak, hitzaldiak, tailerrak… eta, bestetik, bideo-jokozale euskaldunak elkartzeko espazioak sortu.
  9. Egunean behin: tribial estiloko mugikor bidezko jokoa da hau. Itzelezko arrakasta lortu du; esate baterako, 2021eko finalean 20.000 pertsona batera aritu ziren jokoan.
  10. Ega-Higa: hizkuntza gutxituetako gazteen topaketa da Higa (azken urtean pandemiagatik digitalki garatu da eta Ega izena hartu du). Mundu mailako mota honetako topaketa bakarra da, Gasteizen egiten dena eta sinergia politak sortu eta sorrarazi dituena dagoeneko.

 

Eta seguru nago, arakatuz gero, beste hainbat plazaratzeko modua izan nezake, baina hori, izatekotan, aurreraxeago izango da.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Euskara teknikarien feminizazioa
  • Deskodetzea
  • Maiatzak 17
  • Lasarte-Oriako gazteak
  • Euskararen historialariak

Iruzkin berriak

  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan
  • Barbarizazioa - Garaigoikoa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA