Kulturaren eragina biziberritzean
Iñigo Beitiak izenburu honekin artikulu bat argitaratu du Bat aldizkariaren 122 eta 123. alean. Zer eragina izan du kulturak hizkuntzaren biziberritzean? Galdera hori abiapuntu izanik, hipotesi batzuk marrazten ditu: Euskararen biziberritze prozesuan bi momentu klabe egon dira: Euskal Pizkundea eta 60ko hamarkadan hasitako mugimendua. Bi momentu hauetan, hizkuntza kulturarekin batera biziberritu da. 80ko hamarkadan, ostera, instituzionalizazio prozesua hasi zen. Haren iritziz, 80ko hamarkadan...
Read MoreHai que defender o idioma como sexa, Manuel Maria
Gaurkoan Manuel Mariaren poema soziolinguistiko hau: Hai que defender o idioma como sexa. Hizkuntza defendatu behar da edozein modutara: amorruz, grinaz, metrailakada. Berbeta defendatu behar da borroka sendoan tankeekin, abioiekin eta ukabilekin. Gogorrak izan behar gara, liskarzale, burugogor jauntxo bokazioa dutenekin, zerri desertore higuingarriekin, ahuntzekin, kabroiekin eta antxumeekin. Borroka egin behar dugu arnegatuen kontra, gure hizkuntza ezabatu nahi dutenen kontra. Borroka egin...
Read MoreAipu (edo aupa)
“Euskal zinemaren erronkak, beraz, euskara-jendearen erronkak dira, neurri handi batean. Nola izan euskaldun, milurteko berrian? Frantzia bezalako erraldoiak ere urduritzen dituen globalizazio-aroan nola bizirik atera, subiranotasun kulturalik gabe?”. Josu Martinez “Badakigu egungo eta hemengo edertasun-kanonak diseinatuta daudela ezinezkoa izan dadin nahi bezain eder izatea, eta frustrazio horren eranginpean eros ditzagun mila produktu. Ezinezko edertasuna lortzen saiatzeak autogorrotoa...
Read MoreBalaztak
Gure soziolinguistikaren baratzea gero eta oparoagoa da, gero eta zehatzagoa, gero eta xeheagoa. Baina, nire ustez, asko kostatzen zaigu xehe eta zehaztasun horiek jendarteratzea, asko. Josune Zabalaren “Ahozko komunikazioa irakastea” liburu dibulgatibo zoragarria irakurtzen ari nintzela, ahozkotasunaren inguruan dauden 11 balazta jaso nituen (11 balazta edo 11 aurreiritzi), eta berriro ere, zer gutxi aurreratu dugun aurreiritzi oinarrizko batzuk deuseztatzen. Eta, ekarpen txiki bat egite...
Read More
Iruzkin berriak