Made in Galiza
Blog honen aspaldiko laguna da Sechu Sende galiziarra. Asteburu honetan interneten ostera batzuk eman ditut eta bere blogarekin topo egin dut. Made in Galiza du izena eta oso emankorra da, egunean bi post –edo argitaratzen ditu. Umoretsua da bloga eta hizkuntza kontuak aipatzeaz gain, bestelakoak ere aipatzen ditu Sechuk.
Ikusi eta berehala, harpidetu naiz bere blogera. Hona zenbait artikulu ekarri nahiko nituzke:
– Conflito lingüistico e literatura (1)
– Conflito lingüístico e literatura (2)
– MANIFESTO PUBLICITÁRIO DA LÍNGUA
Esta manhá
umha das minhas palavras preferidas
puxo-se gasolina
no centro da praça
diante das cámaras de tv
e ardeu
para chamar a atençom
por todas as palavras da minha língua.
Outras ameazam
com seguir o mesmo caminho
se nom garantimos
um futuro digno para o nosso idioma.
-Sechu Sende-
Gaur goizean
nire hitz kutunetako batek
gasolina bota du bere buru gainetik
plazaren erdian
telebista kameren aurrean.
Eta su hartu du
nire hizkuntzaren hitz guztien alde
deiadar egiteko.
Beste hitz batzuek
bide bera hartuko dutela diote,
gure hizkuntzarentzat
etorkizun duina bermatu ezean.
Ba bloga gustatu baldin bazaizu Galaxia editorialean dagoen izen bereko liburua gomendatzen dizut, hizkuntzaren egoeraren azterketa egiten du, ipuinen bidez… ikaragarri ona!
Agur! 😉
Bai, Sugoi, liburua ezagutzen dut eta irakurria dut dagoeneko. Oso liburu gomendagarria, bai horixe. Gainera, nahiz eta galizieraz izan, oso-oso-oso ondo ulertzen da.