Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Saltzen, saltzen …. (II)
Uzt16 6

Saltzen, saltzen …. (II)

Atalak: Sailkatu gabea

Beste kronika bi irakurri ditugu asteburu honetan Euskararen merkatu balioari buruzko jardunaldiei buruz. Hona hemen Berria egunkarikoa eta Gara egunkarikoa.

6 Iruzkin

  1. Iker | 2007-07-18 at 22:04

    Txerra notizia egarriz dagoela ikusita, eta egun batzuk pasa badira ere, zenbait apuntetxo bertan entzundakoei buruz (ez oso modu ordenatuan):
    – Jardunaldien tituluak probokazio puntu bat bazuen, baina agian nahasgarria ere izan zen eta hizlari bakoitzak modu ezberdin batean ulertu zuen (Iñigo Fernandez Ostolazak enpresa munduan euskararen erabilera handitzeko proposamena egin zuen, Joanmari Larrartek Berriaren merkatuaren inguruko hausnarketatxoa, Irune Ruiz-Ciarretak merkatu azterketak egiten dituztenean euskararen presentzia zein den kontau zuen, Xabi Larrañaga euskalgintzari egurra ematera dedikatu zen,…). Ikuspuntu ezberdinak agertzeko balio zuen, bai, baina kasuren batean lar urrundu ote ziren zalantza daukat.
    – Euskalgintza eta marketina nahiko urrun daudela/egon direla; hori iruditu zitzaidan zela antolatzaileen (edo behintzat, jardunaldia gidatu zutenen) tesi nagusia. Eta alde batetik ados nago, baina ez guztiz. Manu Castillak  (EITB) merkatuari galdetzearen garrantzia azpimarratu zuen behin eta berriro (hau apunteetan hartu behar dugula uste dut, askotan ez dugula behar beste galdetzen). Castillak egindako hitzaldia oso interesantea izan zen puntu askotan (Pili Kaltzada eta Iñigo Fernandezek ere eman zituzten klabe batzuk). Baina hortik euskalgintza eta marketina bi mutur ia-kontrajarrietan jartzera… asko esatea da. Intuizioz bada ere, marketinaren tresnetatik hain urrun ez dauden gauza asko egin dira eta hori aitortu egin beharra dago. Marketina kontzeptua asmatu aurretik ere marketina egiten zen (edo marketineko hainbat tresna aplikatu behintzat).
    – Beste ideia interesgarri batzuk: Pili Kaltzadak enpresen gizarte erantzukizuna izan zuen hizpide (enpresa munduan dauden joera berriak) eta euskalgintzak hori aprobetxatzen jakin beharra. Iñigo Fernandezek “euskara nola saldu” artikulutik tiraka ekarpen asko egin dezake oraindik (marketin kanpaina bat irudikatu zigun, nahiz eta artikuluan azaltzen dituen motibatzaile garrantzitsuenari ez zion heldu, gaiagatik).
    – Marketinetik ikastekorik eta aplikatzekorik badago, ikuspegiak uztartu beharra dago. Komunikazioaren mundutik datorren jendearen ekarpena eta euskalgintza barrutik ezagutzen dutenena bateratzea da gakoa.
    – Euskalgintzaren kritika egitea ona da (autokritikatik hasita), baina nola egiten den kontu izan behar da. Kritikak egiteko ezagutza izatea komeni izaten da eta alde horretatik jardunaldian mindu egin zen jendea egon zela esango nuke. Euskalgintza bi bloketan banatu zigun hizlari batek (instituzionala eta ezker-abertzalekoa) eta bi bloke horietatik kanpo urtetan lan egin duten erakundeak ahaztu egin zituen (ahaztu… edo bi bloke horietako batean kokatu… ez dakit zer den txarragoa). Hau entzunda bi sentipen izan nituen. Lehenik, hori entzuteak zer pentsatua eman behar ligukeela: erakunde batzuk ildo horietatik kanpo lan asko egin arren hainbat arlotan (erabileran, irakaskuntzan, enpresa planetan,…), euskalgintzatik kanpoko askok horrela ikusten gaituzte. Baina bigarrenik, jende askorentzako horrelako aipamenak ez dira justuak, lan asko egin baitu urtetan hortik kanpo, eta batez ere euskalgintzako jendeak parte hartzen duen jardunaldi batzuetan beste horiek aintzat hartu beharko lirateke (informazioa izan beharko litzateke).
    – Edonola, diskurtso aldaketak behar direla nahiko agerikoa da askorentzako eta horrekin geldituko nintzateke. Lan egiteko moduan gauza asko hobetu daitezke marketinaren ideia batzuk aplikatuta. Komunikazioaren “legeek” euskalgintzan ere izan behar dute zeresana. Ez dut uste jardunaldi hauek kasualitatea izan direnik, aspaldian sarri entzuten ditugun kezkak izan ziren bertan agertutakoak.

    Horiek eta beste hainbeste gauza pasa zitzaizkidan burutik Eibarren bi egunetan zehar. Gauza interesgarri asko entzun genituen eta eztabaida aberatsen bat edo beste ere izan genuen. Denbora apur bat pasata ideia batzuk garatu beharko ditugula deritzot eta bertan aipatutako askok badutela aurrerantzean nondik heldua. Apustu egingo nuke berriak ere etorriko direla!

    Reply
  2. Iker | 2007-07-18 at 22:08

    Barkatu lehengo txapa (idatzita ikusterakoan konturatu naiz).

    Reply
  3. txerra | 2007-07-19 at 11:06

    Eskerrik asko, Iker. Horrelako zeozer nahiago nuen, prentsan agertu zena baino. Inpresio pertsonalak. Jardunaldietan egondako beste baten bat animatzen bada, Ikerrek esandakoak osatzeko edo kritikatzeko, atea eta leihoak irekita ditu. Segi ba.

    Reply
  4. Xabi Larranaga | 2007-07-25 at 8:32

    Beraz, Iker, egurra ematera dedikatu nintzen, injustua naiz, ez dut beharko litzatekeen informaziorik, euskalgintzari buruzko gutxieneko ezagutzarik ere ez eta nire ezjakintasun itzelak jende asko mindu zuen. Eskerrak autokritika egitea ona den.

    Xabi Larranaga

    Reply
  5. Iker | 2007-07-25 at 20:17

    Aupa Xabi. Pozten
    naiz zure iritzia hemendik ikusita. Ez nau hainbeste pozten nire komentarioa
    guztiz ondo ulertu ez izanak (edo ikuspegietako bat bakarrik ikusteak). Gainera, uste
    dut Eibarren ere aipatu nituela guzti hauek (lehen galderak bota zizkizun hori
    naiz) eta beraz, ez dut uste ezer berririk idatzi dudanik Eibarren esandakoen
    ondoren.

    Bi alde aipatu
    dizkizut eta erantzunari begiratzen badiozu ikusiko dituzu izandako bi
    sentipenak
    .

    – Batetik,
    euskalgintzaren bueltan gabiltzan guztioi zuk esandakoak barrenak mugitu eta
    hausnarketa eragin behar digu: egindako lan guztia egin arren, batzuek oraindik
    uste duzue guztiok garela edo mundu instituzionalekoak (hau da, EAJkoak) edo
    Ezker Abertzalekoak. Beraz, zerbait oso txarto komunikatzen ari gara (ez baitut
    uste euskalgintza deitzen den horretan erakunde guztiak bi horietan sartu behar
    ditugunik). Autokritika egin beharra dago, noski! Eta hori ere idatzita dago.

    – Bestetik,  ez dut zalantzan jartzen euskalgintza
    ezagutzen duzunik, baina ezagutzen baldin baduzu, larria iruditzen zait
    euskalgintza guztiari “abizenak” jartzea, ondo ezagutuko dituzulako ekimenak
    eta atzean dauden pertsonak. Kritika egitea guztiz zilegia eta gomendagarria
    da, baina modua neurtu beharra dago. Kontua ez da xaboia ematea, baina batzuetan
    kritikak egindakoaren aitorpenarekin batera askoz eraikitzaileagoak izaten dira eta uste dut
    ukitu hori bai faltatu zela. Nire sentipena bai izan zen egurra ematera joan
    izanarena.

    Egun horretan hainbat
    entzule minduta sentitu zen (atsedenaldian nahiko komentatua izan zen, nire
    inguruan behintzat) eta ez dut uste bereziki sentibera den jendea denik.  

    Beste barik,
    eztabaida ona da eta ahalik eta foro gehienetan zabaltzea eskertzen da (nik behintzat
    eskertzen dizut.

    Besarkada bat

    Reply
  6. Xabi Larranaga | 2007-07-26 at 8:27

    Beno, ni ere pozten nau zure erantzunaren tonuak. Dena dela, lehengo bera pentsatzen dut, eta uste dut Eibarren ere hainbat aldiz azaldu edo argitu nuela: nik ez diot euskalgintzan mugitzen diren guztiak abertzale edo/eta administrazioko langileak direla. Nik nioen eta diot euskara saltzen gehien saiatu diren bi zutabe nagusiak administrazioa eta ideologia zehatz bat, alegia, abertzaletasuna izan direla, eta bertan ere azpimarratu nuen abertzaletasunak indar gutxi daukan lekuetan euskararen “salmenta” ia ez duela beste inork egiten (iparralde eta nafarroan, kasu). Horrek ere ez du esan nahi irakasle, euskaltzale eta….guztiak (ezker) abertzaleak direnik, jakina. Oraingoan ulertu ez bada, ez dakit zer gehitu.

    Dena dela, ni ez nintzen inor mintzera joan, eta iruditzen zait oraindik ere denbora eta indar gehiago eskaintzen diogula geure burua defendatzeari kritikak entzun, hausnartu eta onartzeari baino. Bertako batzuk minduko ziren, baina neu harritu eta batez ere tristetu ninduen gauza bat hauxe izan zen: inork ez zuela “bai, hori egia da” behin ere esan, bi orduko saioan sikiera gauza bat edo beste egiak, mingarriak izanik ere,  izango ziren, diot nik. Eta adibiderik errazena esango dizut: euskalgintza Korrika eta abarretan kartel eta afitxe batzuek egiten duten kalteaz oraindik jabetu ez bada, orduan bai planeta arraroa geurea: Yupiren mundua edo Corleonerena, aukeran.

     Eta inork ez zuen gaitasunik edo (ai, Don Bildur, Don Bildur…) ausardiarik hori jende aurrean onartzeko. Sentizen dut baina horrela jai daukagu eta batzuk, gero eta urrunago daude (edo gaude), ziuraski beste batzuen pozgarri. Dena dela, eskerrik asko zure orduko aportazioagatik eta oraingoagatik ere bai.  Zinez. Asi da gusto.

    Xabi

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula
  • Aipugintza
  • “Hiztun” osoak

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA