Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Mudak, mudantzak eta aldaketak
Ots26 0

Mudak, mudantzak eta aldaketak

Atalak: Sailkatu gabea

Bagabiltza orain dela urte batzuetatik hizkuntza ohituren gaineko ikerketak egiten han eta hemen. Gero eta gehiago dakigu fenomeno horri buruz (nahiz eta oraindik asko den falta zaiguna jakiteko). Bat aldizkariaren 104. zenbakian muda eta mudantza linguistikoen gaineko oso artikulu interesgarriak datoz.

Pujolar eta enparauek honela definitzen dute muda:

“Muda” kontzeptua izaki bizidunek euren itxuran edo ezaugarrietan, normalean bizi-ziklo zehatzetan, izan ohi dituzten aldaketekin lotzen da. Egon daitezke aldaketa oso esanguratsuak eta luzerakoak hizkuntzari eta identifikazioari dagokionez, baina, badaude une eta testuinguru zehatzei lotutako aldaketak ere. Hizkuntza aldatzea identitate sozialaren eguneroko kudeaketaren zati da.

Eta horri lotuta,

Muda linguistikoa deitzen diogu, funtsean, azken aldaketa mota horri: pertsona bat gizartean ordura arte erabiltzen ez zuen hizkuntza hitz egiten hasteari, edo jende ezagunarekin edo testuinguru jakinetan hizkuntza aldatzeari, edo ordura arte egoera jakinetan hizkuntza erabiltzeko aukeran eragiten zuten arauak aldatzeari.

Estibaliz Amorrortuk, Ane Ortegak eta Jone Goirigolzarrik, ostera, euren artikuluan mudantza egin duten eta egin ez duten hainbat hiztun mota identifikatzen dituzte. Batetik, baldintza mesedegarrietan muda egonkorra egin duten hiztunak leudeke:

Partaide horiek testuinguru mesedegarrian (euskaldunak %60 baino gehiago diren testuinguruan) bizi dira eta sare asko eta esanguratsuak dituzte, familia, lagunak, lankide/ikaskideak eta askotan bikotea eta seme-alabak barne.

Euskararekiko kontzientzia handia, konpromisoa eta jarrera proaktiboa erakutsi dute hartu dituzten erabakietan.

Bada ere baldintza oztopatzaileetan muda egonkorra egin duen hiztunik:

Baldintza mesedegarrietan euskararekiko atxikimendua eta jarrera proaktiboa beharrezko ikusi baditugu, testuinguru oztopatzailean bizi direnen artean ezinbestekoa da. Gure partaideek erakutsi digute bakarrik euskara-bidezko sare esanguratsuak eta jarrera proaktiboa, konpromisoa eta aparteko ahalegina eginda lortu daitekeela euskaldunekin topo egitea ohikoa ez den testuinguruetan muda egitea.

Testuinguru oztopatzailean (euskaldunak %30 baino gutxiago diren testuinguruan) umetan edo nerabea zela muda egin duen gazterik ez dugu aurkitu. Ostera, aurkitu dugu tarteko testuinguruan (euskaldunak %30-60 dira) muda egonkorra egin duenik eta testuinguru oztopatzailean bizi izanda muda erabatekoa ez baina lehen urratsak eman dituenik.

Kanpoko presioaren eraginez, muda egin duenik ere bada bazterrotan:

Orain arte aurkeztutako kasuetan garbi lotu da zeinen garrantzitsuak diren, muda egonkorra egon dadin, jarrera proaktiboa, kontzientzia eta barneko motibazioa. Hala ere, gure partaideen artean badago, baita, neurri baten, funtzio edo egoera batzuetan, euskara asko erabiltzen duenik, nahiz eta kontzientzia epela izan eta jarrera erreaktibo handia erakutsi. Kasu horretan kanpoko presioak eraginda eman dutela pausua ikusi dugu, edo testuinguru euskaldunari erantzuten diotelako, edo lana dela-eta behartuta, edo eraginda, sentitzen direlako. Zalantza dago partaide horiek behin betiko benetako muda egin duten eta beldur gara kanpoko presiorik gabe alderantzizko muda egingo ote luketen eta funtzio eta egoera horietan erdararako joera hartu berriro.

Muda egin nahiko lukeen hiztunik ere bada, nahiz eta horiek muda egitea lortu ez:

Ez dute lortu muda-prozesuan pausu argiren bat ematea ere, jarrera proaktiboa erakutsi arren.

Gutxiengoko euskararen erabilera bermatzen saiatu direla erakusten dute erabili dituzten estrategia batzuek. Baina momentu horiek oso puntualak dira, ez dute lortu sare esanguratsu baten ere euskarak lehentasuna izatea, eta, ondorioz, egunerokoan oso gutxi erabiltzen dute.

Argi daukate zeintzuk diren oztopoak: testuingurua eta gaztelaniaren presioa, erosotasunarekin lotzen dute gaztelaniaren erabilera. Beste alde batetik, haien euskara-gaitasunari ere leporatzen diote oztopoa izatea.

Hauek guztiak nik egindako azpimarrak baino ez dira, jakina. Hortaz, betiko legez, artikuluak osorik irakurtzeko gomendioa baino ez da post hau.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula
  • Aipugintza
  • “Hiztun” osoak

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA