Garaigoikoa
Hasiera » Etxealdia » Burujabetzak berreskuratu
Api12 0

Burujabetzak berreskuratu

Atalak: Etxealdia

Gaur ei da aberri eguna (ez dut asko maite nik egun hau, baina tira). Askoz maiteago dut burujabetza kontzeptua. Eta egun hau beste edozein bezain aproposa da burujabetza horiek berreskuratzeko lanean hasteko. Hortaz, konfinamenduan gaudela aprobetxatuta, eta Biziren ekimenean inspiratuta (gure bizitzaren jabetza berriz berreskuratzea esaten dute Bizikoek eta ni bat nator), tori 40 proposamen burujabetzak eskuratzen jarraitzeko, euskaraz eta euskaratik. Horra hor:

  1. Goiener. Energia kooperatiba da eta merkatuan liberalizatuta dauden bi eremutan jarduten du: merkaturatzean eta sorkuntzan. Zerbitzu osoa, jakina, euskaraz jaso dezakezu. Sasoi hauetan, gainera, ordaintzeko arazoak dituzten pertsonei erraztasunak ematen dizkiete.
  2. Izarkom. Telekomunikazio operadore kooperatiboa da, telefono mugikorreko eta interneteko zerbitzuak eskaintzen ditu. Euskaraz ari dira eta ez hori bakarrik: pertsonekin aritzen zara berbaz, ez makinekin. Gainera, sasoi hauetan interneteko konexiorik ez duten ikasleei ematen diete zerbitzua, SIM txartelak banatuz.
  3. Eusko Jaurlaritzak azokak debekatu ditu baimendu ditu berriro, baina badira alternatibak: herrietako kontsumo taldeak, baserriko plaza webgunea, Kidekoop Bilbon, Labore dendak han eta hemen, eta abar.
  4. Elikadura burujabetza berreskuratzeko bidean ezinbestekoak dira haziak. Eta gurean bada Hazien sarea, erabilgarria gure ortuak aberasteko.
  5. Euskara ikasi eta hobetzeko bidea ere egin dezakegu, burujabetzaren bidean. Adibidez, AEKn, IKAn edo beste hainbat euskaltegitan.
  6. Euskara praktikatzeko bideak ere badira: berbalagun taldeak (gaur horietako asko online ari dira) edo mintzanet-en (online urte osoan).
  7. Praktikaldi horretan, gainera, aurten Euskaraldia ari dira beratzen, entitateetan eta norbanakoengan eragiteko.
  8. Informazio burujabetza ere bada bide polita burujabetzak berreskuratzeko. Horretarako, hainbat baliabide dago, baina, lehenik eta behin, euskarazko tokiko komunikabideak aipatuko nituzke. Lizentzia libreko edukiak, gertutik eta euskaraz.
  9. Informazio burujabetzan, baina, badira beste hedabide batzuk: Argia (komunitatearen hedabidea) edo Berria (eguneroko nazionala). Biak ala biak, ahalegin itzela egiten ari dira egun hauetan informazioa zabaltzeko, modu duin eta, askotan, alternatiboan, bertatik bertara. Hauek ere lizentzia libreak erabiltzen dituzte.
  10. Informazioa, baina, ez dugu jasotzen bakarrik idatziz. Irrati bidez ere zabaldu egiten da informazioa eta gurean bada Arrosa sarea, irrati libre eta komunitarioen sarea, gehientsuena euskaraz.
  11. Telebista bidez ere zabaltzen dira edukiak, zabaltzen dira informazioak. Gurean badira bi proiektu, behetik sortutakoak biak: Hamaika telebista eta Kanaldude.
  12. Teknologia burujabetza ere beharrezkoa zaigu, are gehiago, teknologia hori euskaraz izatea gura badugu. Eta langintza horretan, itzelezko lana egiten dute librezaleko lagunek, hainbat eta hainbat tresna boluntarioki euskaratuz. Eta orain tokatzen zaigu guri horiek ere erabitzea.
  13. Alternatiben eraikuntza horretan, dirua ere beharrezkoa da. Eta guk ere badugu tresna bat, Koop 57, hainbat proiektu diruztatzeko. Zergatik ez gorde hor gure diruak ekonomia sozial eta solidarioko proiektuei bultzada emateko?
  14. Gure erosketetan egiten ditugun hautuak bozkatzea baino eraginkorragoak ei dira. Eta erabaki horiek ganoraz eta taxuz egiteko, Etxaldek badu app bat, jakiteko gure kontsumo erabakiek duten eragina.
  15. Zaborra bada gurean arazo. Eta komeniko litzaiguke burujabetzak berreskuratzeko zabor kopuru hori jaistea. Zero zaborrerako bidean badira hainbat aholku, horiek ere 0 kilometrokoak dira, gure hizkuntza bezala.
  16. Burujabetzen bidean, komunitatea indartzea izan daiteke estrategietako bat. Eta komunitatea indartzeko bidean, herri hezitzaileen praktikak eta teoriak berebiziko garrantzia dute (bide batez, zer ona den Kokoriko).
  17. Komunitatea indartzeko, herririk herri dauden euskara elkarteek ere badute funtzioa. Herrietan autoeratze formulak praktikatu dituzte, gune propioak sortu (kafe antzokiak edo Karrikiri denda, esate baterako) eta mota guztietako aisialdi ekintzak eratu, besteak beste.
  18. Herri eta auzoetako denda txikiek ere badute funtzioa eta zeregina komunitatearen egituratzean (adibidez, Araban 10etik 6k ulertzen dute euskara).
  19. Azken asteetan herriz herri ari dira sortzen elkartasun eta laguntza sareak. Horiek ere badira komunitatea egituratu eta erreproduzitzeko moduak. Kasu gehienetan sare horietan dabiltzanak euskaldunak dira eta euskaraz ari dira egiten komunikazioak (eta lanak).
  20. Egoera hauetan burua ere zaindu behar da. Eta, horretarako, garrantzitsua da kulturgintza. Euskaraz ere kulturgintza oparoa dugu eta horren adierazgarri da, esate baterako, Argiak duen ikus-entzunezkoen kanala: dokumentalak, elkarrizketak, bideo laburrak eta abar. Ikus-entzunezkoetan ere azpitituluak ekarriko nituzke orriotara.
  21. Badira beste bide batzuk kulturgintzan. Adibidez, liburuak. Eta, bide horretan, gureak diren argitaletxe askeak: Susa, Katakrak, Ikaselkar, Pasazaite eta abar.
  22. Liburutegi nazionalik ez dugu gaur-gaurkoz. Hala ere, Armiarma proiektua badugu eta hor klasikoen gordailua dugu, euskal literaturari buruzko aipamenak eta abar, euskarari ekarriak, euskal prentsaren lanak eta abar. Eta badira beste proiektu batzuk: Ahotsak, adibidez (Euskal Herriko hizkeren ahozko ondare librea) edo Bertsoa (bertsoaren plaza digitala).
  23. Musika ere izan daiteke adierazpide librea, musika ere izan daiteke burujabetzak berreskuratzeko bide. Eta hor ezinbestekoa da Badok atariak egiten duen funtzioa (eta bere garaian Entzun aldizkariak egiten zuena).
  24. Euskarazko kulturgintzak bide ezberdinak landu behar izan ditu. Esanguratsua da Bertsozale elkarteak egindakoa, egileak eta zaleak egitura berean sartuta. Teatroaren ingurukoek ere EHAZE sortu dute, egileak eta zaleak batuz. Horiek ere badira burujabetzak berreskuratzeko bideak.
  25. Baina kulturgintzak ere izan behar ditu zabalkunde bideak. Batzuk eraiki ditugu eta, agian, eraginkorrena Katalogoa da, Durangoko azoka eta Literaturia ahaztu barik (baita herri eta auzoetako liburu-dendak ere).
  26. Eduki zientifikoa bada burujabetzara heltzeko bidea, bada burujabetzak berreskuratzeko bidea. Eta hor, besteak beste, azpimarratu behar da UEUk egiten duen lan aparta komunitate zientifiko euskalduna trinkotzen.
  27. Zientzia ez da objektiboa, beste batzuek hala esaten badute ere. Eta zientzia dibulgatzea ere bada burujabetza berreskuratzeko bidea: Elhuyarrek ederto batean egiten duen lana, hain zuzen ere.
  28. Interneten ere jokatzen da gaur eta hemen burujabetzaren berreskuratzea. Hortaz, puntueus domeinuak badu zeregina. Gainera, egoera zail hauetan doako zerbitzua jarri dute enpresa txiki eta ertainak digitalizazioan laguntzeko.
  29. Wikipedia entziklopedia askea da, erabiltzaileek egindakoa. Euskarazkoa oso txukuna da eta etxealdiko egun hauetan astindu eder samarra ematen ari zaio, nahiz eta esfortzu hori jarraia izan beharko litzatekeen (edukien sorkuntzan eta edukien kontsultan, jakina).
  30. Euskarazko eduki gehiago behar ditugu sareetan (eta bestelako euskarrietan). Bide horretan badira itzultzaile neuronalak gaur egun, adibidez Batua edo Itzultzailea edo Eusko Jaurlaritzakoa. Adibidez, interesgarria izan daiteke Game Erauntsiak abiatu duen bidea bideo-jokoak eta abarrak euskaratzeko.
  31. Azken aste hauetan eduki mordoa sortzen ari gara sareetan (lagin bat hemen adibidez, edo hemen). Nik bereziki azpimarratuko nuke Jakindun eta gorputz heziketa lantzeko beste hau. Interneten ere badira komunitate indartsuak (Umap adibidez) eta horiek ere badira burujabetzak berreskuratzeko bide.
  32. Gure zilborrari begiratzea ondo dago, baina kanpora begira ere jardun genezake. Eta, bide horretan, Garabide elkartea Hegoaldeko hainbat herrialdetan egiten ari den lana hizkuntzak berreskuratzean ere aipagarria da. Izan ere, guk ere baditugu zorrak beste herrialde eta komunitate batzuekin eta horiek kitatzeko bide aparta da Garabidek proposatzen diguna.
  33. Elikadura burujabetza aipatu dut goragoko beste puntu batzuetan. Baina ez dut aipatu edariri buruzkorik. Orain gutxi Biba ardoak ekimena sortu da (Euskal Herriko mahastizain organikoen ekimena), kilometro zeroko garagardoak badira (Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan ere bai), sagardoa ere hor badugu, eta abar.
  34. Elikadura burujabetza eta euskara artez eta zuzen lotzen du proiektu batek: Errigora, hain zuzen ere. Uste dut proiektu honek ez duela behar aurkezpen handiegirik.
  35. Ekonomia soziala sustatzeko programak ere badira, eta horiek ere badira burujabetzak berreskuratzeko tresna. Garrantzitsuena Koopfabrika da.
  36. Gorputzen gaineko burujabetza ere bada berreskuratu beharrekoa. Eta horretan bide aparta egina du mugimendu feministak (eta euskarak hor ere badu pisua eta garrantzia) eta bidea egiten ari da ere Harro! plataforma.
  37. Ezker independentista bultzada ematen ari zaio burujabetzen berreskuratzeari, ikuspuntu teorikotik Plazahutsaren bidez.
  38. Kirol arloan ere eraiki beharko dira alternatibak. Batzuk badira (sokatira, errugbi edo surf arloan, seguru gehiago ere badirela, baina nik ez ditut ezagutzen), baina gehiago eraiki egin beharko ditugu han eta hemen.
  39. Gure imaginario propioak eraiki behar ditugu hainbat eta hainbat arlotan. Umeen arloan ere bai. Eta, bide horretan, zeharo aipatzeko modukoa da Irrien lagunak kluba egiten ari den lana edo Bizipoza elkartearena. Gora euskal irria!
  40. Ahaztu egin zitzaidan lehenengo aldian. Baina gure estatistikak ere behar ditugu: gure gizarte eta ekonomiaren nondik norakoak ezagutzeko eta horretan erabakiak hartu ahal izateko. Eta bide horretan Gaindegiak ikaragarrizko ekarpena egiten du.
  41. Eta, azkenik, zure hizkuntza ohiturak aldatu. Hori ere bada desobedientzia eta alternatibak eraikitzeko bidea.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula
  • Aipugintza
  • “Hiztun” osoak

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA