Zaurgarritasuna (Atik Zra)
Zaurgarriak gara, zeharo zaurgarriak. Gure egitura guztiak oso ahulak dira (ikusi adibidez, Ihintz Olideni egindako elkarrizketa), gure kulturgileak oso ahulak, gure kultura industria oso ahula, gure biziberritze tresna gehienak ere ahulak dira (gure tresna nagusia ere, D eredua, ez dabil guk nahiko genukeen moduan, inondik ere), gure komunikabideek ere ez dute behar besteko hedapenik (toki mailan ez bada), eta abar (ez naiz etorri hiztegitxo honetara negar egitera). Zaurgarriak bai, eta...
Read MoreUnibertsoa (Atik Zra)
Bakoitzak ikusten du unibertsoa ikuspegi batetik, posizio batetik, kokatuta dagoen lekutik (eta bere buruko eskema mentaletatik iragazia, jakina). Eta gauza bera gertatzen da hizkuntza biziberritzearen unibertsoarekin (edo pluribertsoarekin). Bakoitzak berea ikusten du, ikustekotan. Izan ere, zer ikusten dute erdaldunek (orokortzen ari naiz, badakit) gurean hizkuntza politika aipatzen denean? Nire ustez, gauza nagusi bi: eskoletako hizkuntza ereduak (A, B edo D) eta administrazioetako hizkuntza...
Read MoreTrinkotzea (Atik Zra)
Zer da hizkuntza komunitatea trinkotzea? Euskara elkarteek (eta ez eurek bakarrik, baina batez ere eurek) helburu hori jarri zioten euren buruei aspalditxo. Eta, horretarako, Txepetxen teorietatik abiatu ziren. Baina … elkarteek eta euren ingurukoek mila bider trinkotzea aipatu badute ere, ez dut nik ezagutzen horren inguruko definizio zehatz eta konpartiturik. Kontzeptua, hortaz, lausoa da, bakoitzak bere modura ulertzen du eta horrek errealitate antzekoen aurrean sekulako erantzun...
Read MoreSoziolinguistika kritikoa (Atik Zra)
Honela definitu zuten Arizmendi ikastolak soziolinguistika “Bazara” izeneko liburuan: Soziolinguistika medikuntza da, hizkuntzen egoera sozialaren diagnosirako eta tratamendurako oinarri teorikoak eta metodologia proposatzen duen zientzia. Egon daitezke definizio kanonikoagoak, egon daitezke definizio akademikoagoak, egon daitezke kaka berari beste bide batetik oratzen dionik, baina, funtsean, muinean, horixe da soziolinguistika (edo, behintzat, horixe da nire...
Read MorePantailak (Atik Zra)
Pantailak dira etsai berria edo pantailak dira salbaziorako aukera berria, nondik begiratzen den bata eta bestea, bata ala bestea. Egia da horrekin arazo larria eta larrigarria dugula, egia da askoz gehiago egin zitekeela, egia da hori guztia. Eta honek sortzen ditu elkarrizketetan, sare sozialetan eta abarretan, diskurtso eta eztabaida sutsuak. Eta, azken aldian, gainera, honi lotutako mugimendua egituratu zaigu, eta ez da gutxi, euskaltzaletasunak bizi duen apalaldia kontuan hartuta (bide...
Read MoreOrburuak (Atik Zra)
Ostia, pasatu zara, zerikusia al dute orburuek hizkuntzaren biziberritzearekin? Lausoa izan badaiteke ere, nire ustez badute. Izan ere, nik Errigora batez ere orburuekin erlazionatzen dut eta …. Baina ez naiz etorri Errigorari buruz berba egitera (iruditzen zait gure komunitatearen periferian eragiteko inoiz asmatu dugun tresnarik eraginkorrena, efikazena eta gozoena dela). Errigora hartu dut adibidetzat, batez ere, lurraldetu egiten duelako hizkuntza ekologia (besteak beste) eta bizitza...
Read MoreNekea (Atik Zra)
Aurreko letran mugimenduari buruz egiten nuen berba, eta oraingoan jarraituko dut mugimenduari erreferentzia eginez: N-rekin zer eta nekea! Euskararen aldeko mugimendu sozialak “nekea” du, bai. Azken urteotan zahartzen joan den mugimendua izan da (gazteak ez dira joan mugimendura eta, seguruenik, mugimenduak berak ez du jakin izan gazteei euren espazio propioa egiten). Eta horrek nekea dakar. Ez duzu indar eta gogo bera 20 urterekin edo 45 urterekin, hori hala da. Eta horrek nekea ez ezik,...
Read MoreMugimendua (Atik Zra)
Esaten nuen doktore-tesian eta errepikatuko dut: hizkuntza gutxituen aldeko esfortzu kolektiboek ez dute jaso mugimendu sozialen teorikoen aldetik orain arte arreta handirik. Baina hizkuntza baten biziberritzea mundua edo munduaren zati bat eraldatu nahi duen ekintza kolektiboaren modu bat dela uste dut. Nazioarte mailan, hala ere, hizkuntza aktibismoa bai aztertu da (nahiz eta hizkuntzen biziberritzearen inguruan kokatzen diren ikertzaile gehienak). Eta honela definitzen du, adibidez, Kai...
Read MoreLegitimitatea (Atik Zra)
Nork du legitimatea? Nork ez du? Maialen Sobrinoren ahotsean irakurri nuen hau: euskalduntasuna ez da duty free. Eta bertan agertzen dira Aurora eta Garazi batzuk, gurean diren Aurora eta Garazi askoren testigantza. Eta hori lotzen da lehenago aipatutako Grekin, Garbizalekeriarekin. Nork du legitimitatea? Nork ez du? Zelan lortzen da legitimitatea? Zelan eskuratzen da legitimitatea? Zerikusirik al du horrek euskalkiekin? Mila galdera eta erantzun gutxi, edo erantzunak bai, baina erantzutea...
Read More
Iruzkin berriak