Aipugintza
“Euskara, estatus ofiziala izan barik eta kultur kapital mugatua izanagatik, bilakatu zen mezu antikapitalista eta emantzipatorioak jendeari helerazteko bide. Kontsentsuzko demokraziaren markoak agerian utzi zituenez desberdintasun sistemiko eta sakonak, euskara bihurtu zen erresistentziazko hizkuntza neoliberalismoaren narratiba nagusietatik kanpora. Hau ez da gertatu kontsentsuzko hizkuntza ezin delako euskarara itzuli, ez. Bere gatazka kolektiboko historia eta balio sinbolikoekin hizkuntza...
Read More“Hiztun” osoak
Txepetxek hiztun komunitatearen erdigunean kokatzen zituen hiztun osoak (AB eta BA deitutakoak), funtzio informal eta formal desberdinak euskaraz egoki egiteko gai direnak. Ordutik ia 40 urte pasa dira eta gaur egun gutxi aipatzen da hiztun osoaren kontzeptua (ikastolek bai erabiltzen dute kontzeptua). Gutxi aipatzen bada ere, praktikan bai erabiltzen da kontzeptua. Azken finean, horren atzean dagoena lau gaitasunetan trebe den pertsona baita: ulertu, berba egin, irakurri eta idatzi (bide...
Read MoreBurua deskolonizatzen: Ngugi wa Thiongo
Orain dela gutxi irakurri nuen Urtzi Urrutikoetxeak Ngugi wa Thiongo idazle handiari buruz egindako erreportajea Gaur 8 aldizkarian. Horrek bultzatuta, berriro irakurri dut Ngugiren “Descolonizando a mente” liburua, bere portugesezko bertsioan (eskerrik asko Sechuri opariagatik). Gomendagarriak dira ere bere literatur lanak, bere saiakerak eta bere memoriak (euskaraturik dagoen “Gerra garaiko ametsak” zoragarria, kasurako). Ikusi dut blogean ez dudala inoiz berbarik egin Ngugiri buruz...
Read MoreHizkuntza autodeterminazioa
Genero autodeterminazioa da norberak erabakitzea zer den bat, edo emakumezkoa, edo gizonezkoa, edo ez bata ez bestea. Genero autodeterminazioa da izenordain maskulino, femenino edo neutroak erabiltzea zeure buruarekin. Nork bere larrua asmatzea, azken finean (eta, ahal dela, narratiba ofizialetik kanpora, emakume edo gizon izatearen narratiba horietatik aparte). Baina, horrez gain, norberaren erabakia ofizialtzeko lege aukera ere bada genero autodeterminazioa. Hau da, disforia gainditzeko bide...
Read MoreMitoaroa 11 galdera
Azken asteotan, agian ez da beste gairik zenbait forotan. Mitoaroa. Bai, eta Pello Reparaz. Eta bere egoa, eta euskarak behar duena, eta mitologia, eta kaskoak, eta San Mames beteko duela behin edo birritan, bere marka-irudia, eta abar. Gustatu ala ez, ausarta denik ezin uka. Gustatu ala ez, kalitatezkoa denik ezin uka. Gustatu ala ez, esperimentala denik ezin uka. Gustatu ala ez, zeharo profesionala eta detaile guztiak zainduta egin denik ezin uka. Gustatu ala ez, kapitalismoaren trikimailu...
Read MoreGalizia eta dekolonialismoa
Galizia eta dekolonialismoa izeneko liburua irakurri dut aurten. Zeharo liburu interesgarria da eta apunte batzuk (eta apunteei lotutako ideiak ere bai) konpartitu nahi ditut zuekin: Baga: liburua ikerketa baten berri dakar eta ikerketa zein liburua arte fundazio batek (Luis Seoane izenekoa) sustatu ditu. Honela definitzen ditu arte fundazio hori liburuak berak: esperimentazio gune, kuirtopiak eraikitzeko gune. Gurean ba al da horrelakorik bultzatzen duen arte fundaziorik? Biga: zapalkuntzak...
Read MoreEuskara teknikarien feminizazioa
Elhuyarrek (Eusko Jaurlaritzaren enkarguz) euskara teknikarien feminizazioari buruzko ikerketa egin du. Bertan, administrazio publikoan zenbat emakume eta zenbat gizon ari diren euskara zerbitzuetan lanean aztertzen da, baita horien adina, posizio hierarkikoa eta abar. Ondorioak begi bistakoak ziren: hau da, gure lanbide hau (eragile publiko zein pribatuetan, nahiz eta azken hori ez aztertu) feminizatuta dagoela ondorioztatzen da, bi heren emakumezkoak diren heinean. Jakina, beste hainbat datu...
Read MoreDeskodetzea
Badugu aukera Stuart Hall pentsalariaren testu batzuk euskaraz irakurtzeko. Argitaratutako liburu horretan, besteak beste, deskodetzea eta kodetzearen inguruko kapitulu interesgarria dator. Telebistari buruz ari da Stuart testu horretan, baina nago beste testuinguru batzuetara hedatzeko aukera ematen duela bere teorizazioak. Eta zer dio ba? Ba, labur zurrean eta orokorrean arituta honakoa hau dio: gauza bat da kodea eta beste gauza deskodetzea. Hau da, zuk kode bat helarazi zenezake jendartera...
Read MoreMaiatzak 17
Maiatzak 17. Letra galiziarren eguna. Euskaraldia bete-betean. Nire herriko jaiak. Hausnarketa arin batzuk. Letra galiziarren eguna, urtero legez, maiatzaren 17a da eta, azken urteotan, ohikoa denez, galizieraren aldeko manifestazio handia izango da Santiagoko karriketan (seguruenik, Europa mailako hizkuntza gutxitu baten aldeko manifestaziorik jendetsuenak dira Galiziakoak, Korrika eta abarrak manifestazio moduan hartzen ez badira). Lingua vital xa! Baina, aurton, nire ustez, letra galiziarren...
Read MoreLasarte-Oriako gazteak
Euskal soziolinguistikaren ikerketa askoren jomuga izan dira (eta dira) gazteak. Hainbat motatako ikerketak egin dira azken urteotan, etnografikoak, antropologikoak, soziologikoak, parte hartzaileak, … Denetarik ikertu da, kezka bat dagoelako edo etorkizuna aurreikusteko gogo bat dagoelako. Baina ikerketa horien guztien artean, nabarmendu behar da Lasarte-Oriakoa. 30 urteko ikerketa seriea egin dute, 1991tik 2021era. Beti puntako ikerlariekin, azkena Miren Artetxe Sarasola...
Read More

Iruzkin berriak