Afinitatea
Nire ustez, azken urteotan herri mugimenduetan badabil eztabaida bat, gehienetan ostendua, baina eztabaida azken finean. Eta eztabaida horrek afinitatea eta aniztasuna parez pare jartzen ditu. Azken urteotan, asko (gor)aipatzen da aniztasuna, denok horretara jo behar dugula ematen du, baina, era berean, herri mugimendu gehienak afinitatearen inguruan eraiki ditugu (eta eraikitzen ditugu). Eta horrek sortzen dit niri ezinegon puntu bat. Afinitatea beharrezko ikusten dudalako (eta ez nik...
Read MoreBirsortzen
Zergatik du bertsoak gure artean horrenbesteko arrakasta? Ba ez dakit, baina intuizio batzuk baditut. Jose Antonio Flores soziolinguista mexikarraren liburu batean honakoa irakurri dut: “identitate-jolasa praktikan” (bera ari da Mexikoko nawatek egiten duten igarkizunen jolas bati buruz). Eta iruditu zait hori dela bertsoa gutako askorentzat. Identitate-jolas praktiko eta atsegin bat. Alberto Irazuk “Rock puntua” liburu ezinbestekoan antzekoa dio: “Euskaraz mintzo direnen ariketa...
Read MoreTosepan 2.10
Azken orduak dastatzen ari gara Cuetzalanen. Gutxi barru abiatuko gara Euskal Herri aldera eta aurretik bidaia luzea daukagu. Baina, tira, azken egunekoak ere aletu beharko ditut, txiri-txiri. Atzo balantze eguna izan zen, bisitaren balantzea, egonaldiaren balantzea, planaren balantzea, eta, jakina, aurrera begira zelan sendotu, indartu, sustatu eta abar plana bera. Dena ideia eta amets baten bueltan. Ea. Agurren eguna ere izan zen. Hemen egindako lagun, ezagun eta abarren agurra. Alde, Liz,...
Read MoreBadon hamahiru!
13 urte pasa dira blog hau idazten hasi nintzenetik (garai haietan blogak.com plataforman eta azken urteotan Argiakoen komunitatean). 13 urte eta 1.100 artikulutik gora. Bada marka gero! Zeharo aldatu da blogintza urte hauetan. Eta gutxi batzuk gara blogetan jarraitzen dugunok (azken blogariak gaitun, biba gu!). Eta sarritan galdetzen diot neure buruari ea zergatik jarraitzen dudan idazten blogean, ea baten batek irakurtzen duen nik idazten dudana, ea zertarako balio duen honek. Sarritan...
Read MoreFrankotiratzaileak
Kulturgintzan azken urteotan (beti egon dira, baina tira) kalitate handiko produktuak plazaratzen ari dira frankotiratzaile zenbait. Esate baterako, Harriet argitaletxearen komikiak, edo Farmazia Beltza eta Zerocalcare, Booktegik autoediziorako eta bitxikerietarako ematen dituzten aukerak, Bidehuts-ek edo Taupakak notaz nota ematen dizkiguten belarri-gutiziak, Pasa zaiteren itzulpen zirraragarriak, Denon artean argitaletxearen poesia itzulpenak, Katihotsak eta bere zonbiak, Axut, Artedrama,...
Read MoreBiziberritzea
Soziolinguistikaren mundu akademikoan, gero eta garrantzi handiagoa du biziberritzeak (ingelesez revitalization). Argitarapenak biderkatzen ari dira han eta hemen, LPP etiketapean (Language Policy and Planning), hau da, Hizkuntza Politika eta Plangintza (HPP). Horren adibide, aurrekoan aipatu nuen The Routledge handbook of language revitalization. Hala ere, Amerika Erdialdeko eta Hegoko inguru akademikoetan ere bada presente gaia, maila apalagoan bada ere. Adibidez, Kolonbiako Universidad...
Read MoreErabilera plangintza
Orain dela gutxi, The Routledge handbook of language revitalization liburua izan dut esku artean (hobeto esanda, pantaila aurrean, baina tira). Bertan hainbat artikulu daude azpimarratzeko modukoak, tartean Joseph Lo Biancok idatzitakoa hizkuntza plangintzei buruz. Egileak sei hizkuntza plangintza ezberdintzen ditu: estatus, corpus (bi hauek dira zelanbait kanonikoak), eskuratze, erabilera, prestigio eta diskurtso plangintzak. Niri bereziki deigarria egin zait erabilera plangintza. Hortaz, apur...
Read MoreBide batez
Berariaz ala bide batez? Zein da eragiteko biderik eraginkorrena? (berba-jokoa dirudien arren, ez da). Batzuen ustez, berariaz, zuzen, artez, eginez. Beste batzuen ustez, bide batez, zeharka, eraginez. Inoren alde jartzeko koldarregia naizenez, nik biak ala biak derrigorrezkoak direla uste dut, zein baino zein, eta egoeraren arabera, eta testuinguruaren arabera. Azken aldion, eta batez ere Mikel Zalbideren eraginez (nire ustez), bide batezko euskalgintzak indarra hartu du (diskurtsiboki...
Read MoreHizkuntza plangintza zentralizatua
Bernard Spolsky soziolinguistikaren arloan gaur eta hemen dagoen aditu nagusienetako bat da. Ekarpen mamitsuak egin dizkie hizkuntza plangintzaren kontzeptuaren zoko-mokoei (eta, bide batez, Txepetxek ezarritako hiru ontzi ospetsuen ia ondorio berara heldu da). Baina, tira, gaur ez da hiru ontziei buruz berba egiteko une eta abagunea. Orain dela gutxi, irakurri dut bere artikulu bat eta hori gura nuen zelanbait iruzkindu (edo hona ekarri). Artikuluan mundu mailako hainbat hizkuntza plangintzari...
Read MoreJendartea aldatu
Zelan gauzatzen da aldaketa soziala? Mila teoria daude han eta hemen. Hala ere, asko gustatu zait Jokin Azpiazuk esaten duen hau eta zer pentsatu latza ekarri dit: Garrantzitsua da aldaketa sozialaren jatorria eta gakoari buruzko eztabaida dikotomikoa saihestea. Bi ideien artean dantzan ibili gara eta polarizatzeko joera izan dugu. Batetik, lelo liberala. Honen arabera, gizakiak bere borondatearen arabera edozein gauza aldatzeko gaitasuna du (zuk aldatu dezakezu nahi baduzu). Bestetik, dogma...
Read More

Iruzkin berriak