Geroa gaur
Jazzari buruzko liburu bat irakurtzen ibili naiz eta bertatik aipu batzuk hartu ditut. Jazzari buruzkoak badira ere, uste dut gurera ere (hau da, hizkuntzen biziberritzera eta, seguru, beste hainbat alorretara ere) aplikatu daitezkeela. Hor doaz batzuk: Gurea tradizioa ei dela esaten dute batzuek. Baina, nire ustez, tradizioa landu gura dugu lurralde berrietara eramateko, tradizioa berraztertuz hain zuzen ere. Eraberritze eta tradizioaren arteko marrruskadurak azeleratu edo desazeleratu dezake...
Read MoreSoziolinguistika domestikoa hostoberritzen (2018)
Soziolinguistika domestikoaren fana naizela badakizue zuok, irakurleok (baldin eta baten batek irakurtzen badit!). Ba, azken aldion soziolinguistika domestikoaren bidean hiru baliabide berriak “topatu” ditut. Batetik, Ebete zerbitzu enpresak askatu ditu irakasleekin, hezitzaileekin eta gurasoekin lantzeko eurek dituzten edukiak. Merezi du horiek guztiak aintzat hartzea hiru kolektibo horietako batekin lanean hasi behar baduzue. Bestetik, Emunek ere hitzartzen izeneko webgunea sortu du....
Read MoreBizipenak
Uztailean hiru ekimen interesgarri izan dira gurean, eta hirurek “galdutako” gaztaroa gogorarazi didate! Zer egingo diogu ba! Batetik, bigarren urtez Uemako herrietako gazteen udalekuak egin dituzte Zestoan, 15 eta 18 urte bitarteko gazteek. Udalekuetako ohiko jarduerez gain, soziolinguistikari lotutako hainbat kontu ere landu dituzte. Bigarrenik, aurten Euskarabentura espedizioa egin dute 100dik gora gaztek. Euskal Herri osoa zeharkatu dute gazteek, oinez, autobusez edo trenez. Berrian...
Read MoreBizkaia 26 geltokitan
Bere garaian Arabako biziberritzean 16 geltokiko bidaia proposatu nuen Vigoko unibertsitatean eman behar nuen berbaldi bat zela eta. Uztailean Euskarabenturako gazteei Bizkaiari buruzkoa eman behar genuen Jone Goirigolzarrik eta biok. Horretarako, Bizkaiko 26 geltokiko bidaia prestatu nuen. Azkenean, ez genuen erabili, baina tira …..eginda dagoenez, blogera ere balio du,...
Read MoreEuskara doan
Irailean gaude, euskaltegien matrikulazio sasoi nagusienean. Badira urte batzuk euskara doan ikastearen inguruko aldarrikapena nolabait agendan dagoela. Ea inoiz agendatik desagertzen den eta benetako doakotasuna lortzen den. Aldarrikapenak aldarrikapen, euskara doan irakastea-ikastea praktikan jarri duenik bada gurean. Bilboko gau-eskolek esate baterako (Uribarrin eta Bilbo Zaharrean, behinik behin) 15 urte daramate doako euskara eskolak ematen. Errekaleor auzo askean ere bigarrenez antolatu...
Read MoreZorakeria!
Uztailaren akabuan, Markinan, Euskarabentura bertatik bertara ezagutzeko aukera izan nuen. Esperientzia pertsonalak eta kolektiboak lehen planoan jartzeko ahalegin betea iruditu zitzaidan, bizi-ikaskuntza hain zuzen ere (Paulo Freireren herri-hezkuntzatik ez oso urrun, bide batez). Han galdera batzuk egin zizkiguten Jone Goirigolzarriri eta bioi. Ahalduntze pertsonalaren bidean Euskarabentura urrats bat zela erantzun nuen haietako batean. Hau da, hizkuntza ohitura euskaran erabat finkatzeko...
Read MoreDentsitateak zer eragina du kale erabileran?
Olatz Altunak Bat aldizkariaren 106. aldizkarian “Euskaldunon dentsitateak zer-nolako eragina du euskararen kale-erabileran?” artikulua eman du argitara. Ehunka datu, ehunka interpretazio egiten ditu Olatzek. Komenigarria da osorik irakurtzea, jakina, baina nik bi aipu ekarri gurako nituzke gaur blogera: Gune soziolinguistiko honetan (euskaldunak %20-%50) ondorioa da adin-talde guztietan emakumezkoek gizonezkoek baino zertxobait gehiago hitz egiten dutela euskaraz. Ezagutza altua ez denean,...
Read MoreGure kultura soziolinguistikoa (2)
Gure kultura soziolinguistikoa (1) Eta zelan astindu uste soziolinguistiko horiek? Zelan astindu uste horiek gorpuzten dituzten portaerak? Zaila da erantzutea, baina Pello Jauregiren berba eta idatzietan oinarrituko naiz horri erantzuntxo batzuk emateko. Batetik, ulertu behar dugu zelan eraikitzen diren hizkuntza-arauak eta, hortaz, hizkuntza-ohiturak. Pello Jauregiren berbetan, Harreman zirkular batean, subjektuek eraikitzen dute hizkuntza-araua, eta, atzera, hizkuntza-arauak erregulatzen ditu...
Read MoreGure kultura soziolinguistikoa (1)
Gure kultura soziolinguistikoan, hau da, gure jendartean errotuta dauden uste soziolinguistiko maioritarioetan, zer dago errotua? Oraingo honetan, batez ere, hizkuntza ohituren inguruan arituko naiz (bestelako uste soziolinguistiko asko daude hortik zehar). Horretarako, Pello Jauregik Irten armairutik liburutik atera duen taula bati egin nahiko nioke jaramon. Horrek, nire ustez, gutxi asko (hartu behar da aintzat aitortutako datuak direla eta, seguruenik, desbiazio bat izango dute datuek) gure...
Read MoreEuskara elkarteek zer lortu dute?
Gaurkoan izenburuak tranpa dakar. Ez diot inola ere erantzungo izenburu horri post honekin. Izan ere, post hau autobonboa da, autobonbo hutsa ia-ia. Izenburuko galdera horri erantzuteko doktoretza-tesia egiten ari naiz orain dela ia bi urtetik. Orain arte, batez ere alderdi teorikoa “armatu” dut, eraiki dut, liburu eta artikuluak irakurriz eta haiei entresakak eginez. Gutxi asko (beti itzuli beharko da berriro alderdi teorikora) amaituta dago eta orain hasi naiz alderdi praktikoari haginka...
Read More
Iruzkin berriak