Jarraitu eta ireki
Euskara nondik dator? Ahaiderik al du? Milaka liburu eta artikulu daude horren inguruan, milaka teoria. Baina oraindik ez dute teoria horiek adostasunik. Eztabaida biziko gaia da oraindik ere eta horrela izango dela luzaroan ematen du. Baina euskarak misterio handiagoa gordetzen du bere baitan: XXI. mendera arte bizirik irautea. Zergatik dirau bizirik euskaldunon komunitateak XXI. mendean? Hainbat erantzun egon dira: bakartze geografikoa, kasualitatea eta abar. Juan Carlos Etxegoien...
Read MoreAititearen intsumisioak
Sutondoko kontuak liburuan argitaratu zen lehendabizi. Hortik ekarri dut kopiatuta: Aititearek ogia garraiatzen lan egiten zuen, kamioiarekin gora eta behera Bilboko kaleetan barrena. 1976an greba gogorra piztu zen Bilbon. Ogia banatzen zutenek astegun bateko atsedena aldarrikatzen zuten: hau da, igandeetan ogirik ez banatzea. Greba gogorra izan zen, baina langileek irabazi zuten eta, ordutik, aititeak igandeetan familiarekin egoteko aukera irabazi zuen. Urte batzuk geroago, ordea, okindegiak...
Read MoreSaiakerak ez du zertan aseptikoa izan (Sutondoko kontuak 5)
Hitzen Uberan webgunean elkarrizketa sakon eta mamitsua egin didate “Sutondoko kontuak” liburua dela eta. Txerra Rodriguezek Sutondoko kontuak liburua plazaratu du autoedizioaren bidetik. Aurretik Garagoikoa blogeko testuak eta Sechu Senderen Made in Galiza (Txalaparta, 2012) eta Sorgin ehiztaria (Armiarma.eus, 2015) lanen itzulpenak ezagutu dizkiogu, besteak beste. Duela gutxi liburuaren aurrerapena eta lagina eskaini genizkizuen, oraingoan berriz sakoneko...
Read MoreQuilombo (Sutondoko kontuak 4)
Sutondoko kontuak liburuko beste kontu bat. Brasilen ihes egiten zituzten esklabo beltzek oihanera jo ohi zuten. Oihanean bizirauteko elkartu egiten ziren ihes egindako beste esklabo batzuekin eta komunitateak sortu. Horiek dira, hain zuzen ere, izenburuko quilomboak. Komunitateak. Komunitate autoeratuak. Ubuntu ere jatorri afrikarreko berba da, quilombo bezala. Esangura bat baino gehiago ei ditu. Baina hedatuena, antza, “ni naiz gu garelako” da. Honi lotuta pasadizoa kontatzen da....
Read MoreAeroponikoak (Sutondoko kontuak 3)
Originala Hitzen Uberan webgunean (“Sutondoko kontuak” izeneko liburuko pasarte bat). Hizkuntza ez da Balentziagaren museoko perlaz eginiko soineko bat, baizik eta egunero erabiltzen dugun kamiseta erosoa. Asisko Urmenetaren berbak dira hauek. Egunero erabilerarekin zikintzen dugun kamiseta erosoa, gehituko nuke nik. Egunero berria den kamiseta erosoa. Sechu Sendek, ordea, berba aeroponikoei buruz ohartarazten gaitu. Berba horiek dira lurrari atxikita ez daudenak, uzta aeroponikoak...
Read MoreSutondoko kontuak (2)
Hitzen Uberan webgunekoek elkarrizketa egin didate “Sutondoko kontuak” liburuari buruz. Autoedizioaren bidetik plazaratu du Txerra Rodriguezek Sutondoko kontuak lan berria. Txatalez osatutako lana da, han-hemen bildutako “kontuez” osatua, soziolinguistikak eta haren dibulgazioak lotuak datoz guztiak. Egileak berak azaldu dizkigu lanaren nondik-norakoak. (Irudia osorik barruan). Autoedizioaren bidea aukeratu du Txerra Rodriguezek Sutondoko kontuak argitaratzeko. Aurretik...
Read MoreSutondoko kontuak (1)
Nire lehen liburua da Sutondoko kontuak. Hauxe da liburuaren kontraportadarako idatzitako testua. Txatalez osatutako liburua duzu hauxe, irakurle. Sutondoetan izaten diren elkarrizketen antzera, anabasa nagusi dela ematen du orri hauetan. Hala ere, dena hari ikusezin batek lotzen du: soziolinguistikak eta haren dibulgazioak. Izan ere, soziolinguistikaren erpinetatik edan, digeritu eta zuei botatakoak dira berba hauek guztiak. Istorioak txirikordatzen dira liburuan, batzuetan umore beltzetik,...
Read MoreTesta: hizkuntza eta zu
1. Lehen aldia zelakoa izan zen? a. Ez naiz gogoratzen. b. Arraro samar sentitu nintzen. c. Oraindik ez naiz ausartu. 2. Euskara animalia izango balitz… a. Betizua. b. Boa. c. Ornitorrinkoa. 3. Zuretzat diglosia da … a. Buru gaixotasun bat. b. Heste meharrean dagoen zerbait. c. Ez dakit zer ote den. 4. Larrutan ari zara Torontotik heldu berri den zure...
Read MoreEuskara irakaslearen dekalogoa
Sechu Sendek idatzi eta nik itzuli (eta gurera ekarri) dut. Imanol Epelderentzat, bihotzez. 1. Zu pertsona zara eta zure ikasle guztiak ere pertsona dira. Beraz, pertsonak zarete. Berdinak zarete … eta ezberdinak. Zuk urte gehiago dituzu eta baliteke eurak baino liburu gehiago irakurtzea .. zu, gainera, irakaslea zara eta egiten duzunagatik kobratzen duzu. Berdinak zarete eta ezberdinak zarete, baina ikasturte honetan behintzat zerbait duzue komunean: euskara, alegia. 2. Zure helburu...
Read More
Iruzkin berriak