Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Magia da ala maitasuna?

2010-07-06  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Mutil batek neska-lagun
euskalduna ezagutu eta, zuzenean, euskara aktibatzen da. Magia bidez
edo. Maitasunaren misterioak…Martin Rezola
Tirakan

Edo hori dio behin
behin Lourdes Auzmendik. Izan ere, mutil
koitauok badakigu zer egin behar dugun hizkuntza ohiturak aldatzeko.
Neska euskaldun batekin ligatu eta berehala aktibatuko zaigu barruan
ugertuta daukagun euskara.

Ez dakit orduan zertarako egiten diren
hainbeste ikerketa, hainbeste lan eta hainbeste ekimen hizkuntza
ohiturak aldatzeko. Automatikoa da, neska euskalduna topatu eta euskaraz
egin, dena bat.

Hori
bai, gu mutilok ez dugu ezer egin behar. Euskaldunak bagara ere, guk ez
dugu ezer aktibatzen, guk ez dugu ezertarako ere balio. Joder, nik
diru-laguntzak kenduko nizkieke atoan euskara ikasten ari diren ar
guztiei. Eta denak bideratu euskara ikasten ari diren emeei, horiek dira
eta garrantzitsuenak.

No comment …..

Euskarari lotzeko balio sorta zaharberritzen

2010-07-05  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Orain hilabete batzuk esan nuen jarraituko nuela Juan Inazio Hartsuagaren liburuarekin. Eta esandakoa bete dut, Lantalanen bada ere. Baina bueno, oraingoan ere hona ekarriko dut.

Juan Inazio Hartsuagak honako liburua idatzi du orain dela gutxi: Euskararen egoerari irizten. Hango kapitulu baten izenburua da artikulu honen testua, eta kapitulu horren laburpena da artikulua.

Zer nolako ezaugarriak izan beharko lituzkete sorta horretan sartu beharreko balio eta ereduok?

  • Irekitasuna, zabaltasuna: ahalik eta jende gehienaren identifikazioa errazteko.
  • Abegikortasuna: euskararen etxetik inor kanpoan ez dela geratzen erakusteko modukoa.
  • Protagonismo banatzailea izatea: gizarteko gizabanako eta talde guztien protagonismoa eta ardura azpimarratuko duena.
  • Atzera baino, aurrera begiratzen duena izatea, atzean ez baitugu behar dugun moduko eredu soberarik.
  • Baikortasuna.
  • Benetakotasuna, errealitateari begirunea izatea, mitoetatik urruntzea.

Ezaugarri horietan oinarriturik, honatx hainbat proposamen zehatz:

  • Kito arbasoekin. Hitz egin dezagun eteten ez den kateaz. Kanpotik etorritakoak ezin ditu hemengo arbasoak izan. Areago, hemengo arbasoen kontu horrek ez du batera laguntzen haren euskararekiko identifikazioa sendotzen. Baina eteten ez den katearen maila garrantzitsua izan daiteke zorioneko arbasoak bezalaxe eta arbasoon oinordekoak bezalaxe. Edo kate maila garrantzitsuago seguru asko oinordekoek azken honetan egiten duten ume kopuruari erreparatuz gero.
  • Kito hizkuntza zaharrenaren kontuarekin. Ekaingo ehiztariek proto-euskaraz zihardutenean gainerako gizakiak ez ziren mutu. Garai hartako gizaki guztiek hitz egiten zuten. Eta gaur hitz egiten diren hizkuntza guztiak garai hartako hizkuntza batetik edo bestetik etorriak dira, eta ez geroztik asmatutakoak. Euskararen meritua ez da besteak baino zaharrago izatea (…). Euskara iraupen adibide paregabea da. Aspaldian Eurasian zabaldu eta nagusitu zen hizkuntza
    familia bateko oinordeko bakarra Europan. Hizkuntza indoeuropar hedazaleek inguraturik ia 3000 urtez bizirik irautea asmatu duen tradizio militar edo hedazalerik gabeko herri baten hizkuntza.
    (…)
  • Baserriko eredua gainetik kendu ezinik gabiltza eta hori hizkuntza politikaren porrotaren adibide garbia da. 2009an Peru Abarka eta Maisu Juanen arabera gabiltza oraindik. Tolosako ikastolan umeren batek euskara egoki eta bizi erabiltzen duenean casherito deitzen diote (…)

Dinamika ezkor honek baditu bere salbuespenak halere. Urriak eta mugatuak beharbada, baina bide erakusle izateko behar adina nabarmenak:

  • Surfaren mundua, zeharo berria, tradiziotik jaregindakoa eta euskararen ohiko girotik kanpokoa izan arren, euskalduna da gehien bat, euskarak bereganatu du.
  • Enpresa mundua: garai bateko enpresari euskalduna ezinbesteko euskaldunaren eredu zen, batere euskaltzaletasunik gabekoa. Gaur egun, enpresa munduari buruzko erreportaje eta albisteetan ohikoa bihurtu da hizkera egoki eta dotorez mintzatzen diren zuzendari, teknikari eta ikertzaileak entzutea.
  • Bertsolaritza: aurreko tradizioarekiko arbuiorik gabeko etena burutu du. Goitik behera zaharberritu da: gaiak, doinuak, neurriak, bertsolariak eta bertsozaleak. Amets bat litzateke ideologikoki gehiago zabaltzea, baina hori, bertan dagoenarena baino, bertan ez dagoenaren
    ardura da, daudenek eta ez daudenek biek lagundu beharko badute ere.
  • Ikastolak: modernotasun eta bikaintasun eredu bilakatu dira alor askotan. Euren jatorrizko helburua euskara eta euskal kultura suspertzea dela era dinamikoan ulertu dute eta hainbat arlotan hezkuntza sistemaren buru jarri dira, hala nola, kalitatearen kudeaketa, ingelesaren irakaskuntza, etab.

Izango dira aipatu gabe uzten ditudan salbuespen gehiago ere. Barka biezadate ahaztutakoek. (…)

Euskaltzaletasuna euskararen gainbeheraren pertzepzioarekin garatzen da gehienbat. Horregatik erreferente ugarienak XIX. mendetik egundainokoak eta kutsu ideologiko eta politikoz beterikoak dira. Beste eredu batzuk indartu behar ditugu. Gaur egungoak batik bat (…) Eredu berriak behar ditugu, euskaltzaletasun natural bezain militantekoak. Militantzia apal eta irribarretsu bezain tinkokoak. (…)

Zaindu dezagun euskararen estatusa. Azken 30 urteotan zalantzarik gabe huts gehien egin den alorra. Duela 40 urte euskarak ez zuen ia ezer. Izen ona eta prestigioa besterik ez. Gaur egun ia dena du, baina
bere estatusak okerrera egin duela esango nuke. (…)

Uztaila: hiru kandela

2010-07-01  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Orain dela hiru urte:

Uztaila behar den moduan, tabernetan
hasi nuen orain dela hiru urte. Filosofatzen tabernetan. Uztaila ere
beroarekin lotzen dugu. Eta orain dela hiru urte, hor ibili ginen
soziolinguistikaren gida sexualarekin gora eta behera. Hilabetea
jarraitu nuen Xirika gazte aldizkarirako idatzitako artikulu batekin.
(Gero soka ekarri zuena).

Uztaila ere ikastaroen hilabetea da.
Eta orain dela hiru urte hiru ekarri nituen blogera: UEUk antolatutako
bi (Euskararen balio-merkatua eta Hizkuntza plangintzak: teoriak eta
aplikazioak) eta Hik hasik antolatutako bat (Bigarren hizkuntzaren
irakaskuntzaren gainekoa).

Baina uztaila ere hilabete ona da
irakurtzeko. Eta kolonialismoari buruzko liburua irakurri nuen eta
blogera ekarri iruzkina. Eta, azkenik, The case of basque: past, present
and future liburua ere irakurri nuen eta blogera ekarri. Eta horrela
zarratu nituen ateak irailera arte.

  1. Tabernetako
    filosofia
     
  2. Soziolinguistikaren
    gida sexuala
  3. Normalizaziorako
    alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira
     
  4. Eskolan,
    ikasgelaren barruan zer gertatzen den ikertu behar dugu
  5. Irakurgaiak:
    Lingüística y colonialismo
  6. Saltzen,
    saltzen ….
  7. Saltzen,
    saltzen …. (II)
  8. Hizkuntza
    plangintzak: teoriak eta aplikazioak (I)
  9. Hizkuntza
    plangintzak: teoriak eta aplikazioak (II)
  10. Hizkuntza
    plangintzak: teoriak eta aplikazioak (III)
  11. Soziolinguistikaren
    gida sexuala (Ahoa bete sexu)
  12. The
    case of basque: past, present and future
  13. Zarratuta

Orain
dela bi urte:

Hilabetea hasi nuen inkesta soziolinguistikoen
gaineko kritika batekin. Artikulu zahar batekin. Gero etorri zen
dekretazoa. Orain dela gutxi, Patxi Lopezek bertan behera utzi ei ditu
dekretoak aurreikusten ez zituen isunak. Ulertezina, baina horrela da.

Eta
amaitu Zalbiderekin, Mikel Zalbiderekin. Eta berak egindako txosten batetik
ateratako artikuluekin. Aipatu behar da hiru artikulu hauek, hirurek,
erantzunak izan dituztela, ez oso gauza ohikoa Garaigoikoan.

  1. Inkestatik
    inkestara
     
  2. Dekretazoa
  3. Leidu
    Zalbidek zer dioen

Orain dela urtebete:

Hilabetea
hasi nuen udaltop-eko
materialekin (aurten arinago igo dituzte, artikulu batean igoko dut
hurrengo astean). Baserria ez galtzea aholkatzen digu Fishmanek, eta horren harira artikulu bat ekarri
nuen, Karmele Rotaetxerena. Interesgarria artikulua eta sortu zuen
eztabaidatxoa.

Gurasoei begirako webgune batekin jarraitu nuen.
Webgunea interesgarria da, nahiz eta hizkuntzaren kontua larregi ez
aipatu (momentuz behintzat, iaztik hona kolaborazio artikulu bakar bat).
Urdiaingo bizilagun batzuen testigantzekin jarraitu nuen, euskararen
historia sozial txiki baterako ekarpen egokiak izan daitezkeenak.

Matematiken
mundu miresgarrira egin nuen salto kikunberan. Soziolinguistikaren
matematiketara Gorka Azkarateren eskutik. Eta hilabetea amaitu nuen Bat
aldizkariaren 70. zenbakiarekin.

  1. Udaltop
    jardunaldien materialak eskura
  2. Baserria ez
    galdu
  3. Guraso.com
  4. Urdiaingoak
  5. Matematikak
    eta elebidunak
  6. Bat 70

The basque experience: some keys to language and identity recovery

2010-06-24  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Garabide elkarteak euskararen berreskuratze prozesuari buruzko lehen lana plazaratu du. Lan dibulgatiboa da, guztiz, oso interesgarria, eta gainera euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Bikaina benetan. Horrelako gehiago behar ditugu. Dokumentala ere plazaratu du. Zabaldu beharko da hauen lana nazioartean, ezta?

(Gainera, lizentzia librea du liburuak).

Hausnartu hirugarrenez

2010-06-17  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Soziolinguistika Klusterrak hirugarrenez Hausnartu sariak jarri ditu martxan. Soziolinguistika Sari hauen helburua euskal soziolinguistika
teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza
indartzea
da.

Informazio gehiago hemen.

Hiznetek 10 urte

2010-06-14  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Hiznetek 10 urte egingo ditu aurton. Neuk ere bere garaian Hiznet egin nuen eta oso gustora aritu nintzen langintza horretan.

Eta webgunea berritu dute, itxura aldatu behintzat. Eta tarte berri bat (neuretzat bai behintzat) ireki dute: irakurgaiak. Soziolinguistikarekin harremana duten hainbat irakurgai daude hor, atalka banatuta. Formazioa hasteko edo sakontzeko aproposa.

Irakurgaiak: Bat 74

2010-06-10  //  Irakurgaiak  //  Iruzkinik ez

Hausnartu sarien gaineko aldizkaria izan da azken hau. Lehen saria
blogean komentatu genuen aurrekoan, beraz ez dut aipatuko. Bigarren
saria Jose M. Zendoiarena izan da. Ekonomia eta hizkuntzalaritza batzeko
ahalegina egin du, nahiz eta niri urrun samar geratu.

Hirugarrena
Urtzi Barrenetxearen lana izan da: Hizkuntza-plangintzekiko
erresistentziak organizazioetan. Lan mardula da Urtzirena, baina nire
ustez Bat bezalako aldizkari baterako lar luzea. Hala ere, interesgarria
da eta ikuspuntu berriak eman ditzake egunero-egunero organizazioetan
hizkuntza plangintzak aplikatu gura dugunontzat.

Aldizkaria
amaitu egiten da Hizbegia ikerketarekin. Gipuzkoarren hizkuntza
pertzepzioen gaineko inkesta. Inkesta oso interesgarria, baina ni
ondorioekin geratuko naiz. Hona hemen, labur-labur:

– Euskararen
aldeko elkarteek oso balorazio ona jaso dute. Horrek elkarteen eta
administrazioen arteko elkarlana areagotu behar dela iradokitzen du.

–
Euskararen alde orain arte egindakoek balorazio ona jaso dute oro har.

–
15 ta 30 urteko gipuzkoar gehienek euskaraz dakite, baina ez dute
erabiltzen neurri berean.

– Arnasguneak trinkotzen ari dira.

–
Etorkizuneko hizkuntza politikak hartu behar du kontuan ingelesa.

Horiekin
guztiekin ados nago. Baina arnasguneak benetan ari dira trinkotzen?
Nire zalantzak ditut ….(eta saiatuko naiz aurrerantzean argitzen).

Ein eingou

2010-06-08  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Asteburu honetan Uema eguna izango da Mallabian. Eta hori dela eta, arnasguneen inguruko azken aldion ikusi eta aditutako hainbat ekimen ekarri nahi ditut hona:

– Uema bera, mankomunitatea bera. Ekimenik potoloena eta sakonena.

– Aurrekoan aipatu nuen Tximintxekoen ekimentxoa.

– Iaz ere aipatutako Zerain herriaren adibidea.

– Asteburu honetan ere Altzon eskola txikien festa. Biba zuek!

– Topaguneak eta EHNEk abiatutako mintzapraktika proiektu berria (ahaztu barik Egonaldiak familia euskaldunetan klasikoa).

– Besterik bururatzen zaizue?

Ekaina: hiru kandela

2010-06-01  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Orain dela hiru urte

Hilabetea mintza egunarekin hasi nintzen (aurtengoa domeka honetan Arrasaten). Eta orain hiru urte esandakoek indarra dute oraindik orain. Gero formazioa aipatu nuen: Hiznet eta beste zenbait ikastaro aipatu nituen. Eta linguanet amaitu berriaren balorazioa egin ere. Eta UEUk antolatutako jardunaldi baten berri eman. Eta Labayruk Derion antolatutako ikastaro baten berri eman.

Irakurle fidel bati ere antropologia eta soziolinguistikaren arteko erreferentzia bibliografiko zenbait eman nizkion. Eta Mikel Zalbideri gorazarre egin nion hilabetea amaitu orduko.



  1. Mintza eguna

  2. Hiznet graduondokoan izena emateko epea hasi da

  3. Zenbait ikastaro …

  4. Linguanet: balorazioa

  5. Euskararen balio merkatua jardunaldia

  6. Irakurle fidel bati

  7. Hizkuntza marketina

  8. Mikel Zalbide, maisu

  9. Euskera teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa

Orain dela bi urte

Hilabetea orain dela bi urte Pako Aristiren dekalogoarekin hasi nuen (kontradekalogoa ere eduki zuen). Joxe Manuel Odriozola izan zen hurrengoan aipatu nuena. Herrira itzulia egin nuen gero, Deriora. Eta gazteen erabilerari buruz Topaguneak, Urtxintxak eta Klusterrak Iñaki Eizmendiri enkargatutako txostena ekarri nuen blogera.

Kibutz euskaldunak izan zen hurrengoa. No comment. Euskara21eko blogetik atera nuen gero iritzi bat, Barandiaran izeneko batek idatzia. Blog berriak lantzean behin deskubritzen ditut, nahiz eta gero gehienek denbora gutxi iraun. Oraingoan Allartean bloga. Bat aldizkariak klasiko dira blog honetan eta ezin falta.

Eta aipuekin jarraitu nuen, material propioaren faltan. Inkesta soziolinguistikoari buruzko iritziak (unibertsitateko irakasleenak) eta Mikel Irizarrenak tribua dela eta ez dela. Eta amaitzeko, Klusterrak egindako formazio premien azterketa.



  1. Euskara “salbatzeko” dekalogoa

  2. Joxe Manuel Odriozola

  3. Derioztarrak bost kontinenteetan

  4. Gazte gara gazte …….

  5. Kibutz euskalduna

  6. Euskararen noranahikotasuna zalantzan

  7. Allartean blog berria

  8. Irakurgaiak: Bat 66

  9. Lokartzeko motiborik ez

  10. Tribua eta tribukideak

  11. Soziolinguistika arloko teknikariak: prestatuta al gaude? Zein formazio premia daude?


Orain urtebete

Iaz, berriz, hilabetea hasi nuen Hausnartu sarien berri emanez. Klusterreko produktuekin jarraitu nuen: Bat 69 aldizkaria (bete bako beste agindu batekin, jakina) eta gero ikerketa baten gaineko bi artikulurekin. Ikerketa txukuna da, erabilgarria, baina ez dakit behar beste zuku atera zaionik. Eta hilabetea amaitu aurretik, Soziolinguistikaz aldizkariko beste ale bat.

Hizkuntzaren ekologia behin eta berriz agertu eta desagertzen da blog honetan, Errobi ibaia moduan. Eta iaz ere agertu behar. Ondoren, inkestei buruzko artikulua atera nuen. Ez dakit ondo ulertu zen artikuluaren helburua. Seinale idazle ez oso ona naizela. Baina helburua kritikatzea zen, azken aldion, inkesta eta ikerketa asko egiten dela, baina gero horien aplikazio praktikoa ez. Hau da, diagnostiko asko eta horiek aldatzeko ganorazko plangintza gutxi. Ez dut uste lortu nuenik. Eta hilabetea amaitu nuen lapurreta eginez. Paula Kaseresek egindako artikulua kopiatu eta itsatsi nuen blogean.



  1. Hausnartu sarien II. deialdia

  2. Irakurgaiak: Bat 69

  3. Bikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu?

  4. Hasarratzen garenien ….. erderaz

  5. Ekolinguistika, edo hizkuntzaren ekologia, 

  6. Inkestak eta inkestak

  7. Soziolinguistikaz berripapera: 25. zenbakia

  8. Hizkuntzaren oroimen historikoa

Euskararen herriak ezagutu

2010-05-28  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Tximintx euskara elkarteak bere
blogean kanal berria zabaldu du. Euskararen herriak ezagutuz izena du.
Bertan UEMAren
barruan dauden herri guztien berri emateko asmoa dute: zer bisitatu
daitekeen, zer egin, zer bizitza kulturala duen, non lo egin eta abar
aipatuta.
 
Arnasguneak deitu izan zaizkie herri hauei, Fishmanen
terminologiari jarraituz. Eta euskararen aldeko eragile guztiek
arnasgune hauek zaindu eta sendotzeko beharraz egiten dute berba.
Tximintxen ekimen hau ere bide horretan doa. Ekimen xumea da, apala,
baina orain arte inork landu gabekoa.
 
Beraz, badakizue, euskararen
herriak ezagutu eta ezagutzera eman. Momentuz hiru herri hauek igo
dituzte webgunera derioztarrek:
 
– Aduna
 
– Gatika
 
– Leitza
107 / 140«Aurrekoa102030106107108109120130140Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA