Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Kultura transmitituz (eta zertxobait gehiago ere)

2009-02-16  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Euskal Kulturaren Transmisioa
HUHEZIk antolatutako graduondoko bat da. Webgunea egin dute eta hainbat
artikulu interesgarri daude zintzilik, horietako askotxo
soziolinguistikarekin (edo hizkuntzaren soziologiarekin) harremana
dutenak:

– Gure puebloko nezesidadeak : euskañolari buruzko artikulua.

– Euskalkiak minorizazioaren altxorrak : artikulua oso interesgarria eta erantzunak ere interes handikoak.

– Mikel Irizar, HP21 eta tribua : Mikel Irizarrek emandako hitzaldiaren inguruko artikulua. Mamitsua.

– Transmisioa definituz: Jone Miren Hernandezek transmisioari buruz emandako hitzaldiaren inguruko artikulua.

– Nobela ala best-sellerak: euskarazko kulturak zer behar du Nobel saridunak ala best-seller-ak?

Diglosia atxikigarria

2009-02-10  //  Sailkatu gabea  //  4 iruzkin

Gaur irakurri egin
dut Martin Rezolak Euskara 21 txostenari buruz esandakoak. Porzierto,
artikulua oso ona eta oso gomendagarria.

Eta hor berak aipatzen du diglosia atxikigarria (gaztelaniaz
sostenible-edo). Eta berak ez duela kontzeptua inoiz entzun aipatzen
du. Eta interneten non topatu duen. Eta amaitzeko esaten du oximorona
iruditzen zaiola. Hau da, berez diglosia eta atxikigarritasuna
(tumatxa) ezin direla ezkondu. Ba, ez nago ados. Baina kontzeptua niri
ere ez zait gustatzen.

Izan ere, Charles Fergusonen definizio klasikoan diglosia berez
atxikigarria zen, diglosia egoera egonkor eta estankatu bat definitzeko
erabiltzen zen, hizkuntza beraren funtzioak oso ondo definituta eta oso
ondo barneratuta zeuden bere diglosian. Gerora zabaldu diren adieretan
hori ez da horren argia, baina hasierakoan argi eta garbia zen.

Dena den, gaur egun gurean diglosia atxikigarriaz berba egitea
hodeietan ibiltzea da nire ustez. Hemen eta orain diglosia ez da
inondik inora atxikigarria, ezta gutxiago ere. Ez Bilbon, ez Aulestin,
ez Ataunen, ezta Iruñean ere. Ez da, eta oso zail ikusten dut nik
diglosia atxikigarria inoiz herri honetan ikustea (nik ikustea behinik
behin). Eta are gutxiago gaur egun gizarteak daraman abiadurarekin.
Baina tira …..

II Euskal Soziolinguistika Jardunaldia

2009-02-06  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Jardunaldia otsailaren 20an izango da Donostiako Miramonen.

Egitaraua:

EGUNERAKETA: Jardunaldiaren materialak hemen.

Dardo sari bat emon dostie

2009-02-03  //  Sailkatu gabea  //  4 iruzkin

Atzo Sechu Sende lagunak dardo bat bialdu doste, eta ni flipeta lotu naz. Baie lagunen opariek eta sariek hartu egin behar direz ezta?



Dardo sariarekin blogariak transmititzen dituen balore kultural, etiko, literario, pertsonalak-eta saritzen dira. Sormenaren erakusgarri dira balore hauek, haren letretan eta hitzetan dabilen pentsamendu biziaren fruitu. Sariok blogarien arteko adiskidetasuna sustatzeko asmoarekin sortu ziren, adiskidetasun hori  eta Web-ari balioa eransten duen lana aitortzearren.


Sariak arau hauek ditu:



  1. Sariaren irudia erakustea.

  2. Saria eman digun blogari lotura jartzea.

  3. Dardo  Saria emateko beste blog batzuk aukeratzea-

«Com o Prémio Dardos reconhecem-se os valores que cada blogger, emprega ao transmitir os mesmos por culturais, éticos, literários, pessoais, etc., que, em suma, demonstram sua criatividade através do pensamento vivo que está e permanece intacto entre suas letras, entre suas palavras. Esses selos foram criados com a intenção de promover a confraternização entre os bloggers, uma forma de demonstrar carinho e reconhecimento por um trabalho que agregue valor à Web.

Este Prémio obedece a algumas regras:
1) Exibir a imagem do selo;
2) Linkar o blog pelo qual se recebeu a indicação;
3) Escolher outros blogs a quem entregar o Prémio Dardos.»

Neure dardoak bi hauei:

– Benitori bere Karrajua ikaragarriagaitik (eta hortik ziher sortu dauzan beste milaka blog, sare soziala eta abarrengaitik)

– Eta Noeri Martinezena blog txukunagaitik ……

Ni alpertute nau, baten batek hartzen badau euskarara ekarteko beharra eskertuko neuke. Eskerrik asko Benito, betiko moduen fin-fin.

Gaur Mezularian

2009-01-29  //  Sailkatu gabea  //  5 iruzkin

Gaur lanetik etxera nentorrela entzun dut Maite Artolak Patxi Baztarrikari egin dion elkarrizketa, amaitu duten Euskara 21 prozesuari buruz.

Kazetariak nabarmendu du prozesu horrek eman dituen 14 puntuetako bat. Holan dio gutxi gorabehera: lortu behar da eskolan euskaldundu diren horiek etxean euskara ere transmititzea. Horren inguruan ibili dira berbetan biak.

Gero nabarmendu du beste puntu bat: euskararen prestigioa goratzearena. Eta hor galdera bat bota du Maite Artolak: eta hori zelan egiten da?

Niri harrigarria egin zait puntu horretan galdera hori botatzea eta ez aurrekoan. Niri askoz zailagoa egiten zait lortzea eskolan nola edo hala euskaldundu diren horiek euskara transmititzea etxean euskararen prestigioa goratzea baino. Lehenengoa esparru intimoa da, norberarena, hor sustatze lana egin daiteke baina askoz gehiago ez. Edo gurasoek joera hori hartzen dute edo ez dago zeregiterik. Bestea, berriz, askoz egingarriagoa iruditzen zait, behintzat administrazioaren ikuspegitik eta hizkuntza politikaren ikuspegitik.

Irakurgaiak: Bat 68

2009-01-26  //  Irakurgaiak  //  Iruzkinik ez

Eta beste behin ere Bat aldizkaria, oraingo honetan 68. zenbakia. Artikuluen laburpena irakurri gura duenak hemen du aukera.
Nik oraingoan beste zerbait egingo dut. Zenbait artikulutik ateratako
esaldi garrantzitsuenak (niretzat, jakina) plazaratu, besterik ez.

Iñigo Fernandez Ostolaza. “Euskarazko hedabideak eta publizitatea” (artikulu osoa dago sarean
):
“Zer hedabide, formatu, gehigarri, saio, … asmatu dugu? Izan al
gara zer edo zertan originalak, berritzaileak? Askotan? Ahal eta behar
genukeen neurrian erabili al dugu sormena? Publizistek soilik
erabiltzeko al da sormena?”

Jose Inazio Basterretxea. “Arto
gutxitan, kalabaza jaki”:
“Batzuen ustez, erdaldunak izango du gure eri
guztien kulpa. Edo Administrazioek izango dute kulpa hori. Edo
gizarteak. Edo eguraldiak … Bestek azken finean. Baina, euskaraz
jarduteko orduan atzera egiten baldin badugu euskaldunok, guk geuk,
euskarazko medioak kontsumitzeko unean atzera egiten baldin badugu
euskaldunok, kontuak ez du aterabiderik.”

“Euskarazko hedabideen sarea izan daitekeena, zirkuitu-laburrez eta kontraesanez betea dago.”

Iban Arantzabal. “Tokiko hedabideek etorkizun handia dute”.
“Gure erronkak izan behar du gaur baino autofinantzatuagoa izatea bihar.”

“Eduki ekologiagatik ere sortu beharko lirateke enpresa sendoak.”

“Afektiboa efektiboa da.”

Erabilera planak herri-administrazioetan jardunaldiak

2009-01-20  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Martinezena blogean ikusia.

Jardunaldiak Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dira, urtarrilaren 27an eta 28an, Eusko Jaurlaritzak antolatuta.

1. eguna (2009-01-27 asteartea)
09:00-09:30 Harrera – Materiala banatzea
09:30-09:45 Aurkezpen-ekitaldia – Patxi Baztarrika , Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
09:45-10:00 IRATIren aurkezpena – Joseba Lozano, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko
zuzendaria
10:00-10:30 Garraio eta Herri Lan Saileko erabilera-plana – Pilar Bilbao, Garraio Saileko euskara-teknikaria
10:30-11:00 Euskararen erabilera UPV-EHUko administrazio zerbitzuetan– Arrate Atxa, EHUko teknikaria
11:00-11:30 Legebiltzarreko erabilera-plana – Iñaki Friera, Legebiltzarreko normalkuntza-teknikari ohia
11:30-11:45 Galderak
11:45-12:15 Atsedenaldia – Kafea
12:15-12:45 Euskara nola saldu udaletik – Iñigo Fernandez, Publis publizitate-agentziako Bezeroarentzako Zerbitzuen zuzendaria
12:45-13:15 Nola ekin langileen azterketa komunikatiboari – Jose Mari Arakama, HPSko normalkuntza-teknikaria
13:15-13:45 Administrazioko norbanakoen hizkuntza-prestakuntza eta trebakuntza – Juan Isasi Urdangarin, IVAPeko euskarako zuzendariordea
13:45-14:00 Galderak

2. eguna (2009-01-28 asteazkena)
09:00-09:30 Bizkaiko Garraio Partzuergoko erabilera-plana  – Imanol Bilbao Eizagirre, Bizkaiko Garraio Partzuergoko idazkari nagusia
09:30-10:00 Administrazioa euskalduntzen Bizkaiko Meatzaldearen bihotzean: Abanto-Zierbenako erabilera-plana – Sonia Rodriguez, Abanto-Zierbenako euskara-teknikaria
10:00-10:30 Euskararen erabilera Gipuzkoako Foru Aldundian – Josean Amundarain, Gipuzkoako Foru Aldundiko normalizazio programetako atalburua
10:30-11:00 Hernaniko Udala: Jokaleku berri baten bila  – Malores Etxeberria,  Hernaniko Udaleko euskara-teknikaria
11:00-11:15 Galderak
11:15-11:45 Atsedenaldia – Kafea
11:45-12:15 Euskararen erabilera Herrizaingo Sailean – Iñaki Gurtubai, Herrizaingo Saileko Zerbitzu-zuzendaria
12:15-12:45 Administrazioko idazkiak berritu eta estandarizatzeko teknikak – Aitor Gorostiza, Justizia saileko normalkuntza-teknikaria
12:45-13:30 Korredakzioa: itzulpenaz haratago – Oskar Arana,  IZOko itzultzailea,
– Zelai Nikolas, Lehendakariordetzako legelaria
13:30-13:45 Galderak

Esku era jardunaldiak

2009-01-14  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Topaguneak antolatuta, hilaren 23 eta 24an Esku era jardunaldiak izango dira Bilbon.

Euren webgunean begiratuta, honako hau da egitaraua:

Urtarrilaren 23a, ostirala

 9,00.- Harrera eta materialaren
banaketa

 9,30.- Jardunaldien irekiera

 9,45.- Sentitu, pentsatu, egin

Karmen Irizar
(Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko lehendakaria)

 10,30.- Egin eta eragin

Julen
Arexolaleiba
(MUko Huhezi fakultateko irakaslea)

 11,30.-
Atsedenaldia

 12,00.- Euskara elkarteak,
komunitatea mugimenduan

Andoni Eizagirre
(MUko Huhezi fakultateko irakaslea)

 13,30.- Bazkaria

 15,30.- Sorkuntzaz

garaion egitasmoko kideak

 16,00.- Aukerak eta
esperientziak

Funky Projects

Iñaki Dorronsoro

Gorka Julio
(Elurnet)

 17,30.- Gure elkarte sortzailea
eraikitzen

garaion egitasmoko kideak

18,15.- Lehen egunaren bukaera

 

Urtarrilaren 24a, larunbata

10,00.- Sormen biziz kultura (mahai ingurua)

Gidaria: Koldo
Tapia

Jone Miren
Hernandez
(EHUko Gizarte antropologiako ikertzailea)

Josu Landa (idazlea)

Xabier Monasterio (Hizkuntzalaria. Zenbat Gara elkarteko kidea)

11,30.- Atsedenaldia

12,00.- Sortu, jaso, zabal zazu. Kulturgintzaz

Gotzon
Barandiaran
(idazlea)

Igor Elortza
(bertsolaria)

13,30.- Amaiera ekitaldia

Udalblog

2009-01-12  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Blog berria deskubritu dugu gaurkoan, udalblog izenekoa. Eta zer demontre da? Ba, eurek esatea hobe, jarraitu beharrekoa beste bat:

Euskararen normalizazioan udaletako jarduna oso zabala da. Hainbat
herrietan gurasoei, gazteei, merkatariei eta bestelako hiritarrei
zuzenduriko egitasmoak bultzatzen dira. Euskararen normalizazioan
ondorengoetaratzea, erabilera eta elikadura indartzeko.

Esperientzien arteko elkarlanak bultzatu ahal izateko, herrietan lantzen diren proiektuak jasotzea da Udalblogen helburua.

iametza interaktiboa enpresa arduratzen da sistema elikatzeaz eta egokitzeaz.

 

Soziolinguistika domestikoa

2009-01-08  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Aurrekoan irakurri nion Asier Sarasuari
soziolinguistika domestikoa izeneko esamoldea (porzierto, berari
emandako erantzun batzuk oso interesgarriak). Eta egun berean irakurri
nuen Jurtzixabi eta Ricardo Gomezen arteko eztabaida Filoblogia blogean euskararen historiari buruzko dibulgazioaz.

Eta
biak lotu nituen azkar asko. Soziolinguistika domestikorako dibulgazioa
behar dugu ere, egunerokoan azaltzen zaizkigun milaka arazo
soziolinguistikoei konponbidea emateko. Horretan ari gara gure herrian
ere, azken aldi honetan. Eta horretan sakondu behar dugu, gure
garaiekin horren bat datozen eskuliburu merkeak eginda.

Bi adibide:

* Nola lagundu nire seme-alabei euskaraz bizi daitezen? edo bideoan No hablamos euskera ¿Cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas a ser bilingües?

* Etxeak du giltza eskuliburuak

118 / 140«Aurrekoa102030117118119120130140Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA