Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Ekologiaz blai

2012-06-11  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

Gaur goizean artikulu honekin gosaldu dut: Nori inporta zaio hizkuntza bat hiltzen bada? Hizkuntza ekologia etorri zait burura, noiz eta allartean-ek ere aipatu duen (Ekologiatik ekologismora). Gasteizko udalak ere hizkuntza ekologiari buruzko jardunaldia antolatu du eta Ekogunea telebista programan ere Belen Urangak hizkuntza ekologia zer den azaldu du.

Eta sorosoro webgunean hizkuntza aniztasunaren gainean sentiberatzeko Felice Duboisen lau testu aurkitu ditut:

– Los sin lengua
– Soy el último de los míos
– De los Dogones hasta los Ch’tis
– Qué significa hablar

Ekologismoa ala ekologia?

Dinamizatu hizkuntza

2012-06-07  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

Edo akaso zehatzago, dinamizatu hiztunak.

Ni hizkuntza teknikaria naiz, hizkuntza normalizaziorako teknikaria. Galizian, aldiz, hizkuntza dinamizazioan egingo nuke lan. Han guk egiten dugun lanari hizkuntza dinamizazioa deitzen baitiote.

Izena ezberdina izan arren, izana berdintsua da. Bestela, hartu Isabel Vaquerok idatzi duen Traballarmos en dinamización lingüística eskuliburua eta zuk zeuk egiaztatu.

(Portzierto: oso interesgarriak dira Carballon egingo dituzten jardunaldiak, Nel Vidal-en hitzetan: É incoherente defender a lingua e ser machista)

Liburua
aipatu dudala … txukuna da oso. Gauza berri askorik ez badakar ere
(hizkuntza dinamizazioan lan egiten hasi behar dutenentzako gidaliburua
da), noizean behin zure lanaren oinarriak zeintzuk diren, kudeaketa
tresna nagusiak, kontzeptu orokorrak eta abar errepasatzea ondo dator.
Gainera, freskotasunez (izan ere, hango literatura grisari ez diot
oraindik nazka puntua hartu).

Empowerment: troinuak desegiten

2012-06-06  //  Sailkatu gabea  //  5 iruzkin

Aurreko batean empowerment kontzeptuari buruz aritu nintzen eta terminoen nahas-mahasa demasekoa zen: ahalmendu (ahaldundu), jabetu eta boteretu agertzen ziren. Allartean-ek ere ahalmendu eta boteretu aipatu zituen. Baina … gauzak zer diren: Maider Zilbetik eta Eva Gonzalezek guk baino arinago hiru kontzeptuak landu zituzten ezinbestekoa den artikulu batean: Emakumeen boteretzea: saiakerak eta zailtasunak.

Hona egile bi hauek egiten dituzten definizioak:

Ahalduntzea banakoaren mailan aurrera eramaten den trebakuntza izango litzateke. Baina bestetik, ez dakar, halabeharrez, maila kolektiboan edo komunitate mailan aritzeko tresnarik edo trebakuntzarik.

Jabekuntzak banakoaren mailan aurrera eramaten den kontzientziazioarekin bat egiten du. Ez dira komunitateak jabetzen, baizik eta banaka aurrera eramaten den barne-eraldaketa da jabekuntza. Bestetik, ez da argi geratzen banakoarengan aurrera eramaten den eraldaketa honek ekintza kolektiborako espaziorik uzten duen ala ez.

Boteretzeari dagokionez, banakoaren mailan eta maila kolektiboan aurrera eramaten den barne-eraldaketarako eta kanpo-aldaketarako proiekzioa dauka. Emakumeen boteretzeak adierazten du emakumeek jendarte honetan bizi duten menderakuntza-egoeratik ateratzeko asmoa eta potentziala. Hiru kontzeptuetatik zabalena izanik, botere-egiturak eraldatzeko ideia argien adierazten duena da.

Euskalgintza alorrean empowerment aipatzen dugunean, hauetako zeini egiten diogu erreferentzia?

Maite zaitut

2012-06-01  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez


Séchu Senderen poema euskaratua, behean originala.

Ehun aldiz idazten dut gaur Maite zaitut
ehun aldiz idazten dut Maite zaitut maite zaitudalako
eta Maite zaitut idazten dut barruan sentitzen zaitudalako
eta hitzetatik kanpora eta isiltasunean ere.

Nire hizkuntzan idazten dut Maite zaitut
zure hizkuntzan, gurean.
Esku ahurrean idazten dut Maite zaitut
eta zure lepoan idazten dut Maite zaitut lo zauden bitartean
eta gaur eramaten duzun arropetako
etiketetan idazten ditut Maite zaitut txikiak.

Eta Maite zaitut idazten dudanean iragana denez,
gaur ere idazten dut Maite zaitut etorkizunean,
eta kaleetan espraiarekin idazten dut Maite zaitut,
pasatzen zaren eta inoiz pasatzen ez zaren kaleetan,
eta Maite zaitut idazten dut zure itzalaren barruan
eta zure zapatetan eta zure txorietan.

Maite zaitut idazten dizut morse kodean
zuk eskatzen didazun lekuan mihiaren puntarekin
— .- .. – . –.. .- .. – ..- –

Maite zaitut mamut bat bezain handi,
hamaika letrako konstelazioa bezain txiki,
bi haranen arteko arroa bezain luze,
eta, inperfekzioa bezala, perfektua.

Maite zaitut idazten dut nire hizkuntza maitalean
batzuetan errealite bihurtzen diren
ametsetan miazkatu zaitzaten.
Eta idazten dut Maite zaitut ez naizelako beldur,
eta mundua aldatzeko idazten dut Maite zaitut.

Maite zaitut idazten dut leku komunetan
eta sekretuetan.
Maite zaitut ere idazten dut
ahosabaiarekin.

Maite zaitut idazten dut zure aterki morean,
eta Maite zaitut idazten dudan lekuan jaiotzen da ortzadarra.
Erosketa zerrendan idazten dut Maite zaitut
hitz laranja eta hitz artazien artean
eta idazten dut Maite zaitut botila baten barruan.

Pertsona asko gara gaur
Maite zaitut idazten dugunak Maite zaitut-en herrian,
mila Maite zaitut gure hizkuntzan,
larruan, zuhaitzetan edo hormetan idatziak.

Nire hizkuntzan inork idazten duen
Maite zaitut bakoitzean
dago nire Maite zaitut,
dagoen lekuan dagoela.

Maite zaitut-ek distira egiten du,
horregatik idazten dut Maite zaitut,
nik beste pertsona askorekin batera
gaur ere idazten ditugu
miloika Maite zaitut lurreko bost mila hizkuntzetan egunero.

…

…

QUERO-TE

Escrevo Quero-te cem vezes hoje
cem vezes escrevo Quero-te porque te quero
e escrevo Quero-te porque te sinto dentro
e fora das palavras e no siléncio.

Na minha língua escrevo Quero-te
na tua língua, nossa.
Na palma de minha mao escrevo Quero-te
e escrevo Quero-te no teu ombro quando dormes
e Quero-tes pequenos nas etiquetas
da roupa que levas hoje.

E porque quando escrevo Quero-te já é passado
hoje escrevo tamém Quero-te no futuro,
e escrevo Quero-te com sprays nas ruas
polas que passas sempre ou nom passas nunca,
e escrevo Quero-te dentro da tua sombra
e dos teus zapatos e dos teus paxaros.

Escrevo Quero-te em código morse
com a ponta da língua onde me pidas
-.- . .-. —- – .

Um quero-te como um mamut de grande,
pequeno como umha constelaçom de sete letras,
longo como um arró entre dous vales
e, como a imperfecçom, perfecto.

Escrevo Quero-te na minha língua amante
que te lambe nos sonhos
que ás vezes se volvem realidade.
E escrevo Quero-te porque nom tenho medo,
e para cambiar o mundo escrevo Quero-te

Escrevo Quero-te nos lugares comuns
e nos segredos.
E escrevo Quero-che tamém
palatalmente.

Escrevo Quero-te no teu paráguas violeta,
e onde escrevo Quero-te nace o arco da velha.
Na lista da compra escrevo Quero-te
entre a palavra laranjas e a palavra tesoiras,
e escrevo Quero-te dentro dumha botelha.

Somos muita gente hoje
a escrever Quero-tes no país dos Quero-tes,
milheiros de Quero-tes na nossa língua
escritos na pel, nas árvores ou nas paredes.

Em cada Quero-te
que escreve alguém na minha língua
está o meu Quero-te
alá onde esteja.

E porque um Quero-te é umha palavra que brilha
escrevo Quero-te,
tamém eu com toda a gente
que hoje escrevemos
milhons de Quero-tes nas cinco mil línguas do planeta cada dia.

Azatzak 39: Etxegiroan + Xerezade

2012-05-31  //  Azatzak  //  Iruzkinik ez

Gero eta gehiago entzuten da literatura. Gero eta gehiago. Gurean ere literatura entzuteko ekimenak jarri dira martxan. Eta horietako biri dagokie 39. azatza.

Etxegiroan.com-ekoek narrazio laburrak, ipuinak, poemak, liburuen pasarteak eta abar grabatzen dituzte eta sarean jarri edonork entzuteko moduan. Helduentzako eta gazte eta haurrentzako atalak dituzte. 100dik gora grabazio batu dituzte dagoeneko.

Xerezade ere antzeko proiektua da. Bilbo Hiria irratian grabatzen dute astean behin podcast-a eta gero sarean eskegi euren blogean. Munduko eta bertako literatura euskaraz grabatu eta entzuteko moduan jartzen dute.

Segi dezagun bada literatura entzuten.

Transmisiotik sozializaziora

2012-05-29  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Gurean hizkuntza transmisioa aztertu denean, salbuespenak salbuespen, familia transmisioa hartu da kontuan (baita transmisioaren ibilbide kulturala, Txepetxen adieran). Transmisioa, oro har, goitik beherako prozesutzat hartu da: gurasoengandik seme-alabengana (baten batek amama eta aititeak ere hartu izan ditu kontuan).

Paula Kasaresek (ez dago sarean oraindik Hausnartu saria irabazteko idatzi duen testua), ordea, hizkuntza sozializazio kontzeptuari heldu dio. Sozializazio prozesu hau dinamikoa da, elkarreragilea (gurasoengandik seme-alabengana eta alderantziz), bizitza osoan barnakoa eta inguruneari lotuta. Bere hitzetan,

Hizkuntza sozializazioaren izaera elkarreragileak transfer edo transmissio ideia, hau da ohiko kontzeptu horien baitan dagoen goitik behetiko eta norabide bakarreko prozesua izatearen adiera gainditzen du.

Nire ustez, ohiko transmisio kontzeptua baino sakonagoa da. Eta zentzu batean interbenitzeko moduak errazten ditu (inguruneari lotuta dagoen heinean). Gainera, Fishman-en eskala ospetsuaren seigarren puntuari lotzen zaio indartsu (gogoratu eskala horretan seigarren puntua funtsezkoena dela): belaunaldi arteko ahozkotasun informala, kontzentrazio demografikoa eta sustapen instituzionala lortzea.

Gogoeta bitxiak

2012-05-24  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Pasa den astean Bilbon izan zen hizkuntza gutxituak eta internet inguruko jardunaldia. Jardunaldi hartan jasotako ideia batzuk botako ditut blausta artikulu honetan (kronika hobea egin dute Ahotsak programakoek):

– Hizkuntza handiak eskolan baino, eskolatik kanpo ikasten dira: kalean, komunikabideetan, interneten, …

– Internetek zertan lagun dezake belaunaldiz belaunaldiko transmisioan?


Argazkia: Inguma

– Batek baino gehiagok aipatu zuen hizkuntzari lotutako imaginarioa. Hori zer da? Euskarari lotutako imaginarioa zein da?

–
“Diglosia digitala” kontzeptua ere entzun zen: gurean oso ohikoa den
fenomenoari deitzeko erabiltzen dute galestarrek. Webgune elebidunetan
menua bi hizkuntzatan egotea eta edukietan, ordea, ingelesez galeseraz baino gehiago egotea.

–
Mexikon indigenei hezkuntza arrotza zaie, euren hizkuntzan bada ere.
Izan ere, hezkuntza hori itzulitako hezkuntza da. Eurek, euren hizkuntzan behar dute
hezkuntza propioa.

– Asturiasen antza hizkuntzaren aldeko mugimenduei hizkuntza leialtasun mugimendu deitzen zaie. Bitxia.

– Twitter-en memeak sortzen dituen komunitatea, bizirik dago interneten.

– Twitter ikerketa soziolinguistikoa egiteko berebiziko eremua da.

(erdi)Gunea

2012-05-22  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Pasa den larunbatean Topaguneak antolatu zuen Gunea eguna Azkoitian. Bertan hainbat elkartek 23 ideia aurkeztu zituzten (tartean Tximintxekoa Eider eta biok aurkeztu genuen).

Aurkezpen guztietan ezin egon (bi frontoitan batera ari ziren egiten), baina haietako askotan bai izan nintzen.

Elkarteek denetarik egiten dute: kulturgintza auzolanean (Tximintxeko Herria martxan martxa herrian, Garaion-eko egitasmoa, Berbaizukoen Müllerenea, Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketa), lehiaketak (Galtzakomik), hausnarketa saioak (Batu sutondora, Pil-pilean elkartekoa), familia transmisioan eragiteko proiektuak (Sendi, Getxo), aisialdi egitasmo berritzaileak (Jarduneko udaleku ibiltariak, Txatxilipurdiko Eguzkilaru, Goienak ondutako Kantari egitasmoa), komunibakide berritzaileak (aiaraldea.com), etorkinekin lan egiteko programak (Auzoko) edo euskarazko produktuak saltzen dituen denda (Karridenda, Iruñea).

Ikaragarrizkoa.
Ikaragarrizkoa. Auzolana eta imajinazioa bat eginik. Originaltasuna.
Asko ikasi nuen. Ea hurrengo urteetan honen modukoak egiten jarraitzen
duen Topaguneak.

Azatzak 38: Kantuz

2012-05-14  //  Azatzak  //  Iruzkin bat

Orain dela 15 urte hasi ziren Baionan Kantuz izeneko ekimena. Ordutik asko hedatu da euren ekimena herririk herri. Bilbo, Donostia, Iruñea, Laudio, Antsoain, Tafalla, Bermeo, Gernika, Zamudio, … (kantuz taldekoen zerrenda).

Ermuko taldekoek esaten duten bezala, kantuak hizkuntzaren transmisiorako egokiak izan daitezke. Horrez gain, herri askotan euskararen aldeko jendaurreko jardun bakarrenetakoa izan daiteke kantu taldea. Euskarazko kultura ikusgarri egiteko ekimen polita.

Informazio gehiago: Aizu aldizkarikoek egindako erreportajea.

500 ziri

2012-05-07  //  Sailkatu gabea  //  2 iruzkin

500
ziri, 500 ziztadatxo, 500 azatz txiki bidean, 500 pentsamendu kritika
gogoeta pasadizo, 500 post edo artikulu edo barruntatze.

500 asko da. Edo gutxi. Euskal soziolinguistikaren dibulgazioaren bidean.

500 horietatik 50 artikulu aukeratu ditut, nire ustez oinarrizkoenak edo direnak:

–Txorierri: Merkataritza euskalduntzeko plangintza

– Euskara jendea

– Txokotik zabalera

– Mintza eguna

– Normalizaziorako alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira

– Soziolinguistikaren gida sexuala

– Gazteok eta euskara

– Eskolaren mugak euskararen normalizazioan

– Txeieneak eta txireneak

– Euskaraz hitz egiten hasteko instrukzioak

– Bertan Bilbo

– Tribua eta tribukideak

– Dekretazoa

– Autozentramendua

– Diglosia atxikigarria

– Saskibaloia ala futbola?

– Bikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu?

– Baserria ez galdu

– Konpasaren teoria

– Soziolinguistika domestikorako gida osatugabea

– Susedidoak

– Euskarari lotzeko balio sorta zaharberritzen

– Irabazi ala galdu?

– Soziolinguistikaren top-tena (2010ean)

– First we take Manhattan

– Zer dira arnasguneak?

– Kulturgintzaren gakoak

– Praktikak-gaitasunak-emozioak

– Euskara erdigunean jartzeak beste kultur politikak eskatzen ditu

– Soziolinguistikari buruzko hitzapasa

– Oinarrizko bibliografia soziolinguistikoa euskaraz

– Transmisioa: osoa ala ez?

– Egitetik eragitera bizipozez

– Dibulgatzen

– Jabetu gaitezen

– Txepetx: euskara gero eta gehiago erabiltzen da gero eta gutxiago esateko

– 136. metroan dago galiziera

– Ertzetik erdigunera

– Kosmobisioa

– Txepetxekin berbetan (1)

– Txepetxekin berbetan (2)

– Izan linguistikoki iraunkor

– 25 azatz euskarazko kulturgintzaren soloan

– Subsidiarietatea

– Hegemonia

– Empowerment edo boteretzea

– Diglosiaren labirintoan barrena (1)

– Diglosiaren labirintoan barrena (2)

– Hedabide diglosikoak

– Basqueness

90 / 140«Aurrekoa10203089909192100110120Hurrengoa»

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA