Arnasgune funtzionalak
2013an euskalgintzako berba aukeratu beharko banu, seguruenik arnasgunea berbak irabaziko luke. Horien gaineko hausnarketa martxan da, baita ekimenak ere. Orain gutxi, Donostian egin da lurraldea eta hizkuntza harremanetan jartzen duen lehen jardunaldia. Eta gogoeta mamitsuak izan dira han. Ez da gai berria arnasguneena. Zalbidek gurera kontzeptua ekarri zuenetik, urte mordoxka pasa dira. Hala ere, euskalgintzako agendan azken bi urteotan sartu da indartsu. Lurralde mailako arnasguneak beti...
Read MoreArnasguneak ahultzen ari dira
Xabier Bengoetxeak irabazi du 2012ko bigarren Hausnartu saria. Bertan aztertu ditu Gipuzkoako hainbat herri, euskararen arnasguneak direnak: Tolosaldeko hainbat herri txiki, hain zuzen ere (Aduna, Albiztur, Asteasu, Berastegi, Amezketa eta beste batzuk). Aztertutako arnasgune guztietan euskarazko nagusitasun-moldaerak beheranzko norabidea du. Adibide esanguratsua da ama hizkuntza euskara dutenen kopuruak behera egin duela nabarmen. Herri hauetan dislokazio demografikoa...
Read MoreIgeldoko igela
Igeldoko igela babestuta dago, eta herri txiki euskaldunak? Arnasguneak babestu, arnasguneak defendatu, arnasguneak zaindu, arnasguneak garatu, … Azken urteotan euskalgintzak (eta erakunde zenbaitek) behin eta berriro aipatu dituzte honako esamoldeak. Baina, baina … gero aurrera eramateko orduan, zailtasunak badira. Arnasguneak babestea nahiko abstraktua ei da eta kosta egiten zaigu errealitatean zelan izan daitekeen aurreikusi eta aurrera eramatea. Dena den, Imanol Haroren artikulu...
Read MoreGoierri orain dela 20 urte
Egiten ari naizen lan baterako irakurri behar izan dut “Hizkuntz ordezkapenaren nondik-norakoak Goierrin” liburua, orain dela 20 urteko liburua. Joxe Manuel Odriozolak egindako galdetegi baten gainean Goierriko hainbat herriren hizkuntza diagnostikoa egiten dute hainbat egilek. Eta gauza askotan oraindik orain diagnostiko horrek balio du. Argazkia: Atauri Adibidez, hedabide erdaldunen kontsumoa, alfabetatzearen beharra, gazteen hizkuntza ohiturak, … Beste kontu askotan, ordea,...
Read MoreHerri euskaldunak eta eskola txikiak
Gipuzkoaeuskara webgunean Paula Kasaresek honako artikulu hau idatzi du. Eta horri lotuta blog honen lotura batzuk: eskola txikiak, Zeraingoak (1 eta 2) eta abar. Euskararen berreskuratze sozialaren prozesuak hizkuntzaren hiritartzea ekarri du. Azken mendean euskara hiritik baztertuta egon da eta bereziki landa eremuetako mintzaira izatetik, nekazalgo eta arrantzuaren bizimolde tradizionalei lotuta egotetik, modernitateari eta hirietako bizimoduari egokitu zaio gutxi-asko....
Read MoreBiotopoak eta autopoiesia
Aurrekoan Udaltopekoa izan zen eta oraingoan, ostera, Uemak egindako jardunaldietatik iruzkin bat egin gura dut. Iñaki Markok ponentzia aurkeztu zuen (bideoa ere badago), arnasguneen gainekoa. Kontzeptuaren errepasoa egiten du hasieran: non sortu zen, zer esan nahi duen, zer adierazi gura duen, zelan indartu beharko liratekeen, … Ondoren, biotopoa zer den azaltzen du eta esaten du Uema izan behar duela arnasguneen biotopoa. Eta, azkenik, autopoiesia esplikatzen du: sistema batek bere buruz...
Read MoreUemaratu
Hauteskundeak izan dira Hego Euskal Herrian. Udal hauteskundeak, besteak beste. Eta euskararen gaia oraingo honetan ez da agendaren lehen lerroan izan. Nahiz eta udaleko hizkuntza politika garrantzia handikoa izan. Bilduk emaitza ikaragarriak izan ditu, batez ere euskararen arnasguneak diren herrietan. Herri askotan gehiengo osoa izan du. Eta kanpainan zehar, Bildukoei entzun diegu Uema indartzeko asmoa. Ea hala den. Bizkaian hainbat herritan dute horretarako aukera (Bermeo, Dima, Ea,...
Read MoreZerain dezagun (II)
Orain dela pare bat urte, Zeraini buruz idatzi nuen artikulua. Atzo hitzaldia izan zen Zerainen, Jacqueline Urlak emanda: Euskararen transmisioa eta herrigintza. Horren laburpena egin du Arantzazu Muñoak twitterren. Horrez gain, bideo bat eman dute argitara Argiakoek eta Jacqueline Urlak berak ere txostena du ingelesez Zerainen kasuari buruz. Baina arnasguneak modan daude: Uemak bi aste barru antolatuko du horren gaineko jardunaldia Azpeitian. Orion ere orain dela gutxi egin ziren horien...
Read MoreZer dira arnasguneak?
Lagun batek aurrekoan galdetu zidan ea zer ziren blogean hainbeste aldiz aipatutako arnasguneak. Nik honako erantzuna eman nion: Arnasguneak da soziolinguistikan erabiltzen den kontzeptu bat. Horren bidez adierazi gura da herri batean (izan daiteke gune bat ere, adibidez ikastola bat edo lantegi bat) hizkuntza horrek lasai hartzen duela arnas, hau da, erabilera arrunteko hizkuntza dela bai kale bizitzan, bai auzoan, bai familian bai lagunartean eta baita lan munduan ere (lan mundu...
Read MoreLurrama
Behin baino gehiagotan egin dut berba blog honetan arnasguneei buruz (adibide bat eta bi). Eta gaurkoan ere matraka berarekin nator. Asteburu honetan Lurrama azoka izan da Baionan. Eta hantxe izan gara, bisitan. Argazkia: garaigoikoa. Askotan arnasguneak altxor moduan aipatzen dira. Bultzatu beharreko guneak bezala. Baina ia beti hizkuntzaren ikuspegitik. Eta hizkuntzarekin baina ezin da jan (bueno batzuk bai, baina gutxienekoak). Eta bertako ekonomia, tokikoa sustatu behar da. Eta horixe du...
Read More

Iruzkin berriak