Balaztak
Gure soziolinguistikaren baratzea gero eta oparoagoa da, gero eta zehatzagoa, gero eta xeheagoa. Baina, nire ustez, asko kostatzen zaigu xehe eta zehaztasun horiek jendarteratzea, asko. Josune Zabalaren “Ahozko komunikazioa irakastea” liburu dibulgatibo zoragarria irakurtzen ari nintzela, ahozkotasunaren inguruan dauden 11 balazta jaso nituen (11 balazta edo 11 aurreiritzi), eta berriro ere, zer gutxi aurreratu dugun aurreiritzi oinarrizko batzuk deuseztatzen. Eta, ekarpen txiki bat egite...
Read MorePatologiak
Orain dela gutxi irakurri dut Ainize Madariagaren Komunitatea hats-bahiturik liburua. Bertan, hizkuntza patologia zuen pertsona baten ibilbidea berregin zuen egileak (zeharo interesgarria Kanaldudek grabatutako bideo hau). Bateratsu irakurri nuen Argia aldizkarian Marie Pourquieri egindako elkarrizketa antzeko gai baten inguruan … Eta akordura etorri zait orain dela urte batzuk nigana heldu zen kasu bat: ume baten kasua. Kontua da umeak berba egiteko zailtasunak zituela eta, orduan, gurasoek...
Read MoreEstereotipo batzuek ez dute laguntzen
Aurrekoan Leioatik web telebistako atal bat ikusi nuen, euskarari buruzkoa. Gazte unibertsitarioek euskararen inguruan zer duten esateko bultzatu ninduen eta muturra sartu eta bideoa ikusi nuen … Lehen minututik aztoratu nintzen. Eguraldia eman zuten, Euskal Herriko mapa jarri Espainiako banderez josita Hegoan (Bizkaian, Araban eta Nafarroan), eta Frantziako banderak Ipar Euskal Herriko “mikrokliman” (euren berbak dira). Baina … hura sorpesa: Goierrin antizikloia dago...
Read MoreAurre egiten aurreiritziei
Manuel Singala galiziarra da, soziolinguista, Compostelako unibertsitateko hizkuntza normalizazioko zerbitzuburua eta idazlea. Eta, batez ere, aurreiritzien kontrako borrokalaria. Eta horren lagin eta proba honako berbaldi labur hau:
Read MoreNathual
Mexikon bizi dira nathualak. Aspalditxo egin zuten ikerketa antropologiko (soziolinguistiko) bat hango hiztunekin. Bi jarrera nagusi antzeman zituzten hiztun horien artean: 1. Nostalgiaren diskurtsoa deitutakoa: batez ere, adineko gizonezkoek darabilte, klase sozial ertain-altukoak. Haien iritziz, oraingo hizkuntza nahasi egin da, ez da purua. Eskolarekin aurreratu da, espainieraren ezagutza handitu da, baina oraingo (orduko) gazteek errespetua galdu dutela uste dute. 2....
Read MoreAurreiritziak
Behin baino gehiagotan ekarri ditut blog honetara aurreiritziak. Esate baterako, erruleta izeneko artikulu sorta honetan. Baina inoiz ekarri barik nuen definizio zehatza. Eta iberolingua.com-en aurkitu dut eta hona dakart itzulpena: Aurreiritzia aldez aurreko joera kategorikoa da. Horren bidez, pertsona bat onartu edo batzertzen da bere ezaugarri sozial erreal edo imaginarioengatik. Pertsonok berezkoa dugu aurreiritzia. Honako hauek dira aurreiritziek dituzten osagai...
Read MoreAurreiritziei egurra
Irakaskuntza alorrean euskarari buruzko jarrerak lantzeko ezinbesteko webgunea da Motibazioa Sustatzeko Baliabideak izenekoa. DBHko ikasleen motibazio baikorra sustatu nahi dute eta oso ekimen interesgarriak batu dituzte (eta jarraituko dute batzen). Galizia aldean ere bada motibazio baikorra sustatzeko ekimenik. Kasu honetan, aurreiritziei aurre egiteko baliabideak batu dituzte, hauek ere ikasleei zuzenduak. Esan bezala, aurreiritziei aurre egiteko baliabideak batu...
Read MoreErruleta: aurreiritzien kontrako argudioak
Motibazioa sustatzeko blogetik zortzi artikulu “lapurtu” ditut. Euskararen imaginarioaren inguruan dauden zortzi aurreiritziei aurre egin nahi diete bertan botatako argudioek. Euskaldunok “armatu” behar dugu geure burua, argudioz jantzi behar ditugu gure diskurtsoak, argudioak izan baditugulako. Beraz, hona hemen zortzi aurreiritzi hauen kontrako argudioak: – Erruleta 1: Euskara hizkuntza txikia da – Erruleta 2: Euskara hizkuntza zaharra...
Read MoreErruleta 8: Euskara oso hizkuntza kutsatua da
Motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko blog-etik zortzigarren aurreiritzia. Kutsadura ez da hizkuntzen arteko harremana adierazteko termino egokia, besteak beste, oso konnotazio txarra duelako, eta zenbaitetan oso normalak, ohikoak eta ezinbestekoak diren fenomenoak azaltzen ditugulako hitz horrekin. Hizkuntzen artean hitzak trukatzea eta mailegatzea gertaera guztiz arrunta da, saihestezina, eta ohikoa. Munduko hizkuntza guztiek, batzuek gehiago eta beste batzuek gutxiago, beste...
Read MoreErruleta 7: euskara hizkuntza pobrea eta sinplea da
Motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko blog-etik zazpigarren aurreiritzia. Batzuek uste dute, baita esan ere, hizkuntza batzuk primitiboagoak eta sinpleagoak direla. Jakina, gogoan dituztenak Afrikako, Amazonaseko edo Australiako tribuen hizkuntzak dira. Uste dute ez direla hain hizkuntza eboluzionatuak, sinpleagoak direla, ez hain zehatzak… Hori guztia aurreiritzien eta ezjakintasunaren ondorioa da. Hizkuntza horiek aztertu eta ezagutu dituzten hizkuntzalariek garbi esan eta...
Read More

Iruzkin berriak