Pulamentu gutxi
Bat aldizkariaren 81. zenbakia irakurtzen ari naiz: hizkuntza-ekologiari buruzko monografikoa da. Baina gaurkoak ez du zerikusirik hizkuntza ekologiarekin. Bi aipu dira: “Uste dut azken hamarkada hauetan hizkuntzaren gaia kudeatzeko fundamentu eskas xamarra ibili dugula gure herrian, oro har” (Jon Sarasua) “Kataluniak hanka-sartze historikoak eta egi handiak eman zituen, eta horiek kendu ezinik gabiltza, biak, asmatzeak eta hanka sartzeak ere bai” Zer pentsatua eman didate biek ala...
Read MoreDiglosiaren labirintoan barrena (eta 3): hedabide diglosikoak
Aurreko bi artikuluetan (1 eta 2) aipatu bezala, Mikel Zalbidek luze eta zabal jardun du diglosiaren gainean. Hauxe izango da momentuz hirugarren artikulua, baina ez dut baztertzen beste inoiz Zalbideren artikulura jotzea, oso mamitsua baita. Besteak beste, Zalbidek honakoa esan zuen: hedabide bat ezin da inola ere diglosikoa izan. Diglosia jendarteari baino ezin zaiola aplikatu, ez hedabide bati (ezta pertsona bati ere). Irakurri ostean, zalantzak sortu zitzaizkidan. Nik terminoa erabili dut...
Read MoreDiglosiaren labirintoan barrena (2)
Diglosiaren kontzeptuaren gainean adostasun zabala lortu dute aurreko postean aipatu bezala. Baita Euskal Herriko gaurko egoera diglosikoa ez dela aipatzean ere. Bestelako kontu batzuetan, ordea, ez dira horren bat etorri adituok. Batez ere, etorkizunari aurre egiteari buruz izan dira desadostasunik nabarmenenak, nire ustez (bestelakoak ere egon badira). Desadostasunak desadostasun, gauza batzuetan ere bat datoz. Zalbidek hiru agertoki posible ikusten ditu: euskara gailentzea,...
Read MoreDiglosiaren labirintoan barrena (1)
Azken Bat aldizkarian Mikel Zalbidek diglosiaren gaineko monografikoa idatzi du. Eta horri erantzunez, gaur eta hemen euskal soziolinguistikan zeresan handiena duten zazpi adituk hartu dute parte. Oso ariketa interesgarria irakurleontzat eta euskal soziolinguistikan interesa duen ororentzat. Ea Batekoek gehiagotan lantzen duten bide hau. Hasi aurretik oso gomendagarria da Belen Urangak idatzi duen hitzaurrea irakurtzea. Errepaso ederra egin du Zalbidek diglosiaren terminoaren inguruan: munduko...
Read MoreIrakurgaiak: Bat 78
Bat 78: III. hausnartu sarien gaineko izan da aldizkaria. Gazteak, musika eta euskara: Luis Azpiazu. Lehengoan komentatu nuen zerbait blogean. Lana interesgarria da, batez ere aurreiritziei erreparatzeko. Dena den, neuk artikuluaren tesi nagusiarekin ez dut bat egiten: musika edozein hizkuntzatan entzun dezakezu eta euskaraz egin. Baina tira, ez gara hasiko kritika merkeekin. Sugea dantzan: Galder Unzalu. Antropologiatik egindako ekarpena da Galderrena. Hurreratzeko modu bitxia izan da...
Read MoreIrakurgaiak: Bat 77
Aurrekoan bezala, zenbaki honek ere Bat aldizkariaren XX. urteurrena ospatu gura du. Eta horien gaineko artikulu batzuk izan badira. Imanol Esnaolak artikulu interesgarria dakar Bat aldizkariari berari buruz. 20 urte hauetan izandako garapena eta aurrera begira dituen erronkak eta zailtasunak. Mikel Zalbidek euskal soziolinguistikak azken 20 urte hauetan zertan izan den azaltzen digu. Urte hauetan gure soziolinguistikak izan dituen irabaziak aipatzen ditu, besteak beste. Haren berbetan,...
Read MoreIrakurgaiak: Bat 76
Bat bikoitza heldu zen aurreko hilean: Bat 76 eta Bat 77. Biak 20 urte bete dituen aldizkariaren omenez. Lehenengoa irakurri dut eta horrekin gatoz gaur. Bat aldizkariak 20 urte bete ditu. Eta horri lotutako aleak dira biak ala biak. Hasi aurretik, zorionak jakina. Eta beste 20 betetzea opa diot. Jakina. Mari Jose Azurmendik Bat aldizkariaren 20 urteak aletzen ditu, ale batzuetako edukiak aztertuz. Iñaki Martinez de Lunak ere artikulu interesgarria dakar framing-ari buruz. Helburua argi du:...
Read MoreIrakurgaiak: Bat 75
Aspaldi iritsi zen azken Bat aldizkaria. Eta aspaldi irakurri nuen, baina orain arte ez dut horren gaineko komentariorik idatzi. Eta gaur da eguna. Bat aldizkariaren 75. aleak euskararen presentzia unibertsitateetan aztertzen du: EHUn, Deustun, NUPen, Mondragonen, Ipar Euskal Herrian, Galesen eta Katalunian. Horren ostean, hizkuntza ekologiari buruzko artikulua dakar aldizkariak. Yakio Tsudaren eskema bat handik lapurtua: 1. paradigma: Ingelesaren zabalkundearen ezaugarriak:–...
Read MoreIrakurgaiak: Bat 74
Hausnartu sarien gaineko aldizkaria izan da azken hau. Lehen saria blogean komentatu genuen aurrekoan, beraz ez dut aipatuko. Bigarren saria Jose M. Zendoiarena izan da. Ekonomia eta hizkuntzalaritza batzeko ahalegina egin du, nahiz eta niri urrun samar geratu. Hirugarrena Urtzi Barrenetxearen lana izan da: Hizkuntza-plangintzekiko erresistentziak organizazioetan. Lan mardula da Urtzirena, baina nire ustez Bat bezalako aldizkari baterako lar luzea. Hala ere, interesgarria da eta ikuspuntu...
Read MoreBat 73: Euskara lan munduan …. lanean
Azken Bat aldizkaria euskara lan munduan txertatzeko ahaleginei buruzkoa da. Gaia hurbila neuretzat, horri ekiten baitiot egunero 8 ordu. Aldizkariko edukiak udan UEUn antolatu zen ikastaro baten zenbait ponentzia dira. Ikastaro horretan erabilitako aurkezpen guztiak sarean daude dagoeneko (eta baita haren gaineko kronika ere). Artikuluen artean, bat nabarmendu gurako nuke, berritasun mailagatik: Marifer Gorostizak idatzitakoa, Lasarteko egoerari buruz. Bertan aipatzen ditu zeintzuk izan...
Read More

Iruzkin berriak