Linguanet 2008
Linguanet-ekoek hauxe bidali digute blogean ateratzeko, eta guk baietz, jakina. Asmoz Fundazioak, bosgarren urtez jarraian, Linguanet antolatu du, lan munduko euskara planen inguruko ikastaroa alegia. Euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoak ugalduz doaz azken urteotan eta euskara erabiltzen diren esparruak zabalduz joan daitezen gero eta gehiago dira euskara planetan murgildu diren enpresak. Planen kopurua haunditzeak ekarri du, besteak beste, erabiltzen den metodologia sendotzen, hornitzen...
Read More2007ko sakontze egitasmoak (I)
2007an hainbat izan dira hiznet-en aurkeztu diren sakontze egitasmoak. Horregatik, post bakarrean denak komentatu beharrean, hainbat postatan komentatuko ditut, behintzat interesgarrienak iruditu zaizkidanak. Astean behin, saiatuko naiz sakontze egitasmoen gaineko artikulua hona ekartzen. Bueno, gaurkoz lehen uzta. Nagore Ferreira: “Emakumea eta transmisioa, Euskal Herrian. Hizkuntza eta baloreak”. Ikerketa honek aztertzen du orokorrean emakumeak zein paper bete duen euskararen...
Read MoreBat 64: Kale erabileraren neurketa
Kale erabilera neurtu egin dute Euskal Herrian, eta bada bosgarren aldia. Eta neurtu egin dute behaketa bidez. Mundu mailan hizkuntzaren erabilera behaketa bidez aztertzen duen soziolinguistika ikerketa bakarra da. Eta sarritan ez dugu behar bezala baloratzen. Bego, beraz, nire errekonozimendua ikerketa hau posible egiten duten guztiei, batez ere kalez kale neurtzen duten horiei. Neurtu ondoren, emaitzak publiko egin behar, emaitzak karrikara atera behar, dudarik gabe. Prentsak jaso ditu...
Read MoreSoziolinguistika lantzeko filmak
Pere Mayans Kataluniako soziolinguistak bloga du. Eta blog horretan sail berri bat hasi du: soziolinguistika lantzeko filmak. Momentuz, hiru film aipatu ditu. Bakoitzean filmaren gaineko fitxa teknikoa, laburpena, iruzkina, bereziki landu beharreko eszenak eta gehiago jakiteko bibliografia ematen du. Esperimentu berezia eta erakargarria. Adi jarraituko dugu.1. Windtalkers filma.2. Rabbit Proof-fence (Belaunaldi galdua)3. The wind that shakes the barley (Garagarra astintzen duen haizea) 4....
Read MoreEuskara mintzagai bilduma
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak jarri du martxan Euskara mintzagai izeneko liburu bilduma. Liburu hauek dibulgaziozkoak izan nahi dute, euskararen inguruko gaietakoak, soziolinguistika barne, jakina. Lehen bi aleak daude eskuragai webgune honetan. Aipatzekoa da HPSkoek ematen duten aukera: liburuak erosi, edo webgunetik jaitsi pdfan edo bertsio elektronikoan. Bejondeiela, ea jakintza partekatzeko bide gehiago irekitzen...
Read MoreBai Euskarari Akordioa: puntu indartsuak eta ahulak (hiznet)
Zein dira Bai Euskarari Akordioaren prozesu honi, bere osotasunean hartuta, ikusi dizkiozun puntu indartsuak edo ahulak; zer azpimarratuko zenuke positibo edo negatiboki. Gutxienez bi mailatan erantzun ezazu galdera: a) gizartean eragiteko eredu bat izan nahi duen aldetik, b) maila metodologikoan. Gehienez bi orrialde guztira. INDARGUNEAK: – Gizarte eragileei inplikazioa eskatzen zaie eta, hortaz, litekeena da gizarte eragile horiek...
Read MoreHizkuntza normalizazioa udaletatik
Azaroko Larrunen udaletako euskara teknikariek egindako 8 iritzi artikulu agertu ziren. Aspaldi irakurri banituen ere, ez dut astirik hartu horiek komentatzeko. Lehenik eta behin, aipatu behar da iritzi aniztasuna bermatuta dagoela. Herrialde guztietako teknikariak, herri erdaldun eta oso euskaldunekoak, hiriburu eta herri txikietakoak, … Txalotzekoa da ahalegina. Artikulu guztiak gomendagarriak badira ere, nik bi nabarmendu nahiko nituzke: “Jokaleku berri baterako proposamenak...
Read MoreIrakurgaiak: Euskara planak: nondik gatoz, non gauden eta nora goaz
Elhuyar aholkularitzak idatzi du liburutxo hau. Oso interesgarria iruditu zait, benetan. Soziolinguistika Klusterrak ere bide bera hartu duela ematen du, bejondeigula. Liburu honetan Elhuyarrek euren euskara planak aztertzen dituzte Elkargiko esperientzia aintzat hartuta. Hortik abiatuta, etorkizuneko erronkak aipatzen dituzte, balizko hobekuntzak eta aurrera begirakoak. Gainera, liburua doan lortzeko aukera badago, Elhuyar aholkularitzan bertan...
Read MoreEskolaren mugak euskararen normalizazioan
Orain dela urte batzuk, askok uste zuten eskolak salbatuko zuela euskara, euskara eskoletan sartuta salbu ikusiko genuela. Denbora aurrera joan ahala, gero eta gutxiago dira hori uste dutenak, gero eta gutxiago hori sinesten dutenak. Izan ere, eskolak muga nabarmenak ditu hizkuntza bat normalizatzeko (edo biziberritzeko edo salbatzeko); eskola barik, ezinezkoa izango da, baina eskolarekin bakarrik ere ezinezkoa da. Hizkuntza bat normalizatzeko aldaketak jendartean gertatu behar dira, jendarteak...
Read MoreLos limites de la escuela en la normalizacion del euskera
Hace algunos años, muchos pensaban que iba a ser la escuela la que salvaría el euskera, que si lográbamos introducir el euskera en las escuelas, conseguiríamos salvarlo. Pero con el paso del tiempo, cada vez son menos los que opinan así, son menos los que se creen eso. De hecho, la escuela tiene importantes limitaciones para conseguir normalizar una lengua (o revivirla o salvarla); sin la escuela, es imposible, pero también lo es sólo mediante la escuela. Para...
Read More

Iruzkin berriak