Estetika
Egun batzuetan Lorea Agirre itzartu eta esaten dut: euskara feminista izango da edo ez da izango. Hurrengoan, ostera, Fermin Etxegoien itzartu eta: euskara putakumeena izango da edo ez da izango. Ai ama! Eskerrak Kuraia taldeak aspaldi esan zuela: “Ni ere jaio eta hilko naiz nire kontraesanekin”. Eta horra hor, non topo egiten dudan Dabid Anautekin eta bere eklektizismoarekin: Euskara normalizatzeko edo berreskuratzeko formulen edo proposamenen artean, askotariko...
Read MoreAzatzak 87: Klasikoen irakurtaldia
Badira urte batzuk Bilbo Zaharra euskaltegiak Klasikoen Irakurtaldia antolatzen duela Bilbon, jakina. Arriaga plazan, zehatzago esateko. Aurten Gabriel Arestiren Harri eta herri klasikoa irakurri du hainbat jendek kalean, ozenki, Bilboko erdigunean, gure “metropoliaren” erdigunean. Euskara (eta euskal literatura) kalera ateratzeko modu erraz eta eraginkorra. Maiatzaren 22a da egun handia, baina karpa jarriko dute Arriagan maiatzaren 20tik 23ra. Eta dozenaka ekitaldi antolatu dituzte...
Read MoreEuskara Jendeari buruz
Martxo eta apirilean, sei astetan Bilbon, Zirika gunean, Euskara Jendea dokumentalak ikusi eta haien gaineko solasaldiak izan dira. Iritzi mordo bat, zalantzak ere zientoka, kontraesanak eta kontrako iritziak ere. Laburtu beharko banitu sei eguazten horietako parrapladak, bi galderatan laburtuko nituzke: – Zer hari mehe, fin eta hauskorrak ekarri gaitu gaur arte? Zergatik iraun dugu? Zerk ekarri gaitu XXI. menderaino? – Eta aurrera begira zer? Zer indartu behar dugu...
Read MoreAuto-gorrotoa
Jendartea ikertzen duten zientziatan kontzeptu ezaguna da hauxe, soziologian zein antropologian esaterako. Genero eta arrazari buruzko ikerketan ere asko maseatutako kontzeptua izan da. Eta, zelan ez, soziolinguistikan ere erabili izan da. Katalanek kontzeptua gure arlora hurbildu zuten aspalditxo. Eta zer da ba? Auto-gorrotoa deitzen zaio talde menperatzailearekin identifikatzeari. Hau da, menpekoen artean norbanako batzuek talde hegemonikoen irizpideak, lehentasunak, … bere egin...
Read MoreAzatzak 86: Zu-bi
Batzea beti da ona. Eta kasu honetan euskal antzerki-sorkuntzaren inguruko 8 egitura batu egin dira, proiektu honetarako. Eta zertarako batu dira egitura hauek guztiak? Elkarrekin proiektu bat martxan jartzeko: antzerki obra berri bat ekoitzi, euskaraz eta 8 lekuetan emateko, gutxienez. Eta lehiaketa moduan. Hori guztia. Eta lehen emaitza eman duena: Konpota. Maiatzaren 16an amaitzen da izena emateko epea. Ordura arte ekarpenak egiteko astia dago. Zu-bi egin behar,...
Read MoreInplikazioa normalizazioa da
Elkarlana, Iñaki Arrutiren berbetan, “erantzukizunaren artikulazioa da”. Tumatxa! Gure komunitatearen geroa komunitate hori osatzen dugunon esku dago, beste berba batzuekin esanda. Elkar ulertzera kondenatuta gaude. Bere berbekin jarraitzeko, “hizkuntza komunitateak euskara normalizatzeko duen erantzukizuna artikulatu behar du eta, horretarako, euskaltzaleek hizkuntza normalizaziorako periferia dena albo batera utzi eta mamia hartu behar dute euskararen aldeko...
Read MoreAukera berdinak
Aurrekoan Uxue Alberdi etorri zen gurera eta bertsolaritza antioju feministekin begiratzeko gonbitea egin zigun. Berbaldi oso interesgarria (eta ziztatzailea) izan zen. Baina etor nadin neurera, txiri-txiri. Aukera-berdintasuna eta posizio-berdintasuna bereiztu zituen berak. Printzipioz, neskek zein mutilek aukera berdinak dituzte bertsolaritzan. Baina emaitzetan ez da inolaz ere islatzen hori eta bideo hau da horren erakusle: Izan ere, aukera berdinak izan arren, posizioak ez dira berdinak....
Read MoreAzatzak 85: Xiru jaialdia
Allartean blogariak proposatu zidan iaz Xiru jaialdiari leku egiteko azatzetan. Eta ni esanekoa naiz. Gainera, Allartean blogariak berak azken artikuluan Zuberoako herri kulturari buruz jardun du eta Xiru jaialdia horretan sartzen da bete-betean. Altzain eta Gotaine-Iribarnen izango da Xiru jaialdia. Made in Heben izena du jaialdiak eta herri kulturaren hainbat adierazpide batzen ditu. Egitarau ederra du jaialdiak (pena joan ezin izatea, katxis!). Merezi du bertaratzea apirilaren 10etik...
Read MoreMedeak
Genero-ariketak liburua irakurtzen ari naiz. Mamitsu dator eta niretzat berritzaile. Irakurtzen ari nintzela Medeak taldeak idatzitako testu honekin egin dut topo. Eta euskalgintzarekin oroitu egin naiz (eta ez dakit zergatik!): (…) Mugimendu Feminista, 80. hamarkadan sortutako talde eta eragileen baturatzat hartzen da. Oro har, talde horiek asanblada-egitura batekin funtzionatzen dute. Uste da, edo pentsatzen da, mugimendu hori instituzioetako feminismotik at dagoela, eta izaera ematen...
Read MoreKZJaia 1
Urtarriletik martxora #KZJaia egin izan da. Jaitxo horren helburua euskarazko dibulgazio zientifikoari hauspoa ematea izan da. Nik sei artikulu idatzi ditut dibulgazio-festa horretarako. Artikuluok blogean agertzen direnak baino apur bat landuagoak izan dira, zientifikoagoak, akademikoagoak. Horregatik, batu nahi izan ditut post batean eta zuei helarazi. Merezi du zinez jaira batu diren 120 artikuluetan muturra sartzea. Hona hemen neure seiak: – Community fostering: gurean gutxitan...
Read More

Iruzkin berriak