Azatzak 66: Zapato azule
Ekainaren 29an Ondarrun, Zapato azule izango da. Auiminyulinbluuu! Radixu Irrati libreak antolatuta. Egun osoko egitaraua: Dinamartxi, kamiseta azoka, eta urtero legez, sorpresak. Eta sorpresak. Asko egiten dugu berba arnasguneei buruz. Asko egiten dugu berba auzolanari buruz. Asko egiten dugu berba autoantolakuntzari buruz. Asko egiten dugu berba euskara eta ludikotasunari buruz. Ezta? Gili-gilixak etxestazuz hatzamartxukin ulin … EGUNERAKETA: bideoklipa egin dute ondarrutarrek....
Read MoreGizarte sariak
Iñaki Martinez de Lunaren framing berriaren proposamena irakurtzen ari naiz. Eta aspalditxo gurean aditu gabeko kontzeptua irakurri dut berriro ere: gizarte sariak (edo jendarte sariak, ingelesez social rewards, Mikel Zalbidek gizartekotze-sariak deitutakoak). Hauxe dio Zalbidek honen gainean: a1) social rewards edo gizartekotze-sariak. Hau da, hizkuntza hori jakin eta egiteari eskerrak gizarte horretako kide izan zaitezkeenekoak: familiako kide izatea (cf. “gure...
Read MoreIzkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (IV)
Gustatuko litzaidake niri honen moduko artikuluak idaztea, bai horixe. Hilabete honetan ere artikulu oso interesgarriak jaso ditut han-hemenka: – Allartean blog ezin interesgarriagoan, parte-hartzea soziala hizkuntza politikan. – Paula Kasaresi Lizarbeibar blogean egin dioten elkarrizketa mamitsua. – Xabi Paya fin beste behin ere: Lorgarria da. – Asisko Urmeneta kontrakulturaz. – Kike Amonarrizek twitterreko...
Read MoreHizkuntza legeak
Egunotan berrirakurri dut William F. Mackey aspalditxo Bat aldizkari batean argitaratu zuen artikulu bat: Hizkuntza jokaera-aldaketa legeen bidez. Entresaka apur bat egin dut. Hona nik azpimarratutako berbak: Hizkuntza-legeek ez dute beren helburua lortu, hau da, hizkuntza jokaerak aldatzea. Hizkuntza-legeak eraginkorrak dira sustatu nahi den hizkuntzari atxekita dauden beste alorretako nagusitasunak ematen direnean: nagusitasun kulturala, ekonomikoa, demografikoa, e.a. Lortu al dute debeku...
Read MoreAzatzak 65: Oarsoaldeko Irrien Lagunak
Azatzetan proiektu txiki, berri eta samurrei eskaini ohi diet arreta. Oraingo honetan Oarsoalderaino egingo dugu bidaia. Eta proiektu berezia aurkitu. Oarsoaldeko Irrien Lagunak, gure pailazo ezagunenek eta Huheziko kideek elkarlanean ernaldutako proiektua. Eta zer da? Umeentzako aisialdi proiektu hezitzaile euskaldun eta parte-hartzailea. Baina eurek sakonago azaltzen dute. Oinarriak eta helburuak ere dokumentu luze samar batean azaltzen dituzte zehatz-mehatz. Baina askotan berbek baino...
Read MoreBorrando a G
Valentina Formosok liburu mardula idatzi du: Do estigma á estima. Galizierazko arnasguneetako gazteen gaineko analisi zorrotza egiten du eta, gainera, aurrera begirako proposamenak egiten ditu. Ezberdintasunak badaude ere, antzekotasun dezente daude gure egoerarekin. Gazteek agertzen dituzten aurreiritziak hemengoen oso antzekoak dira (eredu estandarrekiko urruntasuna, hirietan hizkuntza aldatzea, ezezagunekin gaztelaniaz aritzea, …). Beste batzuk, ordea, hemen antza gaindituta daude:...
Read MoreArgazki-haikuak
Ez naiz oso kanpaina zale. Ekimen sendoagoak ditut gogokoago. Baina lantzean behin kanpaina xumeak erakargarri suertatzen zaizkit. Eta, kasu honetan, horrela izan da. Lehiaketa xumea, lau sosekin eginda, baina polita, indartsua. Gentalha do Pichel zentroan mamitu da ideia. Haikuak egitea argazkien bidez. Eta emaitzak ikusgarriak. Hona hemen hiru...
Read MoreAzatzak 64: DBH
Euskaldunon ahotan beti agertzen da ETB kritikagai. Ni ez naiz izango ETBren programazioa defendatuko duena. Baina lantzean behin poz txiki batzuk ematen dizkigu telebistak. Nahiz eta nire ustez behar beste baloratuak ez izan. DBH telesailari dagokio 64. azatza. Umorezko telesaila da, institutu batean girotua. Irakasle xelebreak batzen dira. Aktore apartak ditu telesailak nire ustez. Eta, gainera, erreferentzia autozentratuak ere. Saioetako batzuk mundialak dira. Adibidez hau...
Read MoreArnasguneak ahultzen ari dira
Xabier Bengoetxeak irabazi du 2012ko bigarren Hausnartu saria. Bertan aztertu ditu Gipuzkoako hainbat herri, euskararen arnasguneak direnak: Tolosaldeko hainbat herri txiki, hain zuzen ere (Aduna, Albiztur, Asteasu, Berastegi, Amezketa eta beste batzuk). Aztertutako arnasgune guztietan euskarazko nagusitasun-moldaerak beheranzko norabidea du. Adibide esanguratsua da ama hizkuntza euskara dutenen kopuruak behera egin duela nabarmen. Herri hauetan dislokazio demografikoa...
Read MoreNon baixes da beirarrúa
Conta Ferrán Suay unha historia do tío Enric que se chama “A boa educación dos/as bahameños/as”. Nunha ocasión foi de vacacións ás illas Bahamas o tío Enric. Estaba alucinando coa xente de alí: homes e mulleres espectaculares, con grandes ollos e moitos con ollos verdes. Cando ían andando pola beirarrúa, se te vían vir, baixaban dela. Era todo alucinante. Nun principio, pensou que era...
Read More

Iruzkin berriak