Motibazioa-ezagutza-erabilera
Jone Miren Hernandezek proposatu du ezagutza, erabilera eta motibazioaren kontzeptuak, Txepetxen kontzeptuak, aldatzea. Eta gaitasunak, praktikak eta emozioak erabiltzea. Berak ondo azaldu ditu azaldu beharrekoak Baina gu ere gazteak izan ginen! artikuluan. Hona laburpena: Ezagutza: Ezagutzan erreparatzea baino gaitasunean jarriko nuke nik arreta. Azken finean zer da ezagutza? Ezagutza gaitasun batzuk bereganatzean lortzen dugu; ezagutza bide bat da, prozesu bat eta ibilbide...
Read MoreIzkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (III)
Nireak (ez horiek idazteko gaitasunagatik, jakina) ere izan zitezkeen artikulu batzuk ere hilabete honetan: – Paula Kasares transmisioari eta sozializazioari buruz: http://www.etakitto.com/berriak/elkarrizketak/paula-kasares-soziolinguista-eta-nupko-irakaslea-seme-alabei-hizkuntza-transmititzeko-moduak-euskararen-geroa-baldintzatuko-du.html – Kike Amonarriz ere beti bezain fin:...
Read MoreAzatzak 63: Izparringia
Euskarazko edukigintzan umorea ez da izaten oso ohikoa. Badaude salbuespenak (beranduegi saioa, wazemank eta enparauak, Oilategia Euskadi Irratian, frankotiratzaile batzuk hor nonbait eta abar). Horregatik, berri pozgarria da izparringia bezalako komunikabide bat sortu izana. Are gehiago, izparringiak duen umore beltz eta transgresore horrekin. Orain dela gutxi sortu bada ere, etorkizun itzela duela uste dut. Bejondeizuela! (Izparringiako albiste aukeratu batzuk): – Euskara ez dator...
Read MoreHizkuntza gutxituen eraginkortasuna pertsuasio prozesuetan (II)
Aurrekoan aztertu nituen ikerketa horren emaitza nagusiak. Eta oraingoan eragindako inpresioez hitz egin nahi dut. Enpresetan euskara planak egiten gabiltzanon artean ikerketaren emaitzak ez dira harrigarriak izan. Jakin bagenikizkien. Hala ere, mesede handia da ikerketa sakon eta mamitsu batean agertzea. Orain bakarrik falta da ikerketa horren itzulpena, behintzat gaztelaniara eta ingelesera (aupa Iñigo! Esfortzua merezi du-eta!). Hori bai, ikerketa honi zerbait falta zaio...
Read MoreHizkuntza gutxituen eraginkortasuna pertsuasio prozesuetan (I)
2012ko hausnartu saria irabazi zuen Iñigo Fernandezek lan honekin. Labur-labur jasoko ditut ikerketaren emaitzak. Eta hurrengo artikulu batean eragindako inpresioak plausta botako ditut. Hizkuntzak pertsuasio prozesuetan izan dezakeen eragin zuzena aztertzeko ikerketa ahalegin gutxi edo oso gutxi egin direla esaten du Iñigo Fernandezek. Eta berak horren inguruko azterketa egin gura izan du. Luzatu barik, ondorioetara joko dut zuzenean. Edo hobeto esanda...
Read MoreArrueri aurre
Eskolaren bizkar utzi genuen zama, baina konturatu gara gehiegizko pisua dela. Bestelako estrategia batzuk landu behar dira. Mikeldi Zeberiok esaten zuen honakoa: Zuzentasuna erraietaraino sartuta daukagu. Zuzentasunaren mesedetan bizitasunaren sakrifizioari kaleko egoera diglosikoa gehituta, espresiobide propioak eta berritzaileak sortzeko baliabide nahikorik gabe daude euskal gazteak. Horri aurre egiteko Kike Amonarrizek euskañola aldarrikatzen du. Edo, hobe esanda,...
Read MoreAzatzak 62: The arlotes
Aurrekoan irakurri nuen praza agerkariko artikulu bat galizierazko webseriei buruz. Eta galdetu nuen twitterren ea gurean horrelakorik dagoen. Erantzunik jaso ez badut ere, euskarazko webserie txukun eta barregarria aurkitu dut: The arlotes. Animaziozko webseriea da, nagusientzat, eta 90. hamarkadan girotua Gasteizen. The arlotes izeneko musika talde baten aitzakian, umorezko hainbat egoera plazaratzen ditu, baita garai haietako giroa bikain deskribatu ere. Hemen dituzue lehen lau...
Read MoreSoziolinguistika domestikoa (revisited)
Barreiatzen artikulu sortan behin baino gehiagotan esan izan da euskaldunok armatu behar dugula. Egunerokoan gertatzen zaizkigunak tenteago eta harroxeago kudeatu behar ditugula. Horretarako, soziolinguistikak balio dezake, soziolinguistika domestikoa hain zuzen ere. Blog honetan hainbatetan eman dugu arma horien berri. Batu ditzagun denak batean beste behin. Hizkuntza ohiturak aldatzeko gomendio orokorrak: Zer egin liburuxka, aritu.eu webgunea, gureaz blai irratsaioak, Telp...
Read MoreSoziolinguistikaren dibulgazioa gaur eta hemen: barreiatzen egitasmoa
Euskal Herrian soziolinguistikaren dibulgazioak zein bide hartuko beharko luke epe labur-ertainean? Galdera hau hamabost laguni pasatu nien. Horietatik hamahiruk erantzun egin dute. Eta erantzun guztiak Garaigoikoa blogean jaso ditut. Denetariko proposamenak egon dira, ausartak, berriak, freskoak, … Adostasunak, desadostasunak, eta abar. Ondorio bakarra ateratzen dut nik: dibulgazioa ezinbestekoa da eta erantzun duten guztiek ere gauza bera uste dute. Goazen ba dibulgazioa egitera,...
Read MoreZaratatsuegiak museoetarako
Amaitu da badubada erakusketa. Momentuz. Oso interesgarria izan da oro. Birritan ekarri dut blogera (badu eta bada, han batutako aipu batzuk), baina hirugarrenez ekartzeko modukoa dela iruditzen zait. Bisita gidatuak egin dituzte erakusketan. Eta horiek guztiak bideoz grabatu eta guztion eskura jarri dituzte. Merezi du denboratxoa hartzea eta horiek ikusten joatea apurka-apurka. Maiatzaren 19ra arte Baionan izango da erakusketaren zati bat. Merezi du bueltatxo bat ematea...
Read More

Iruzkin berriak