Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (II)
Hilabete honetan ere aurkitu ditut nireak izan zitezkeen artikuluak han eta hemen: – Jone Miren Hernandezi elkarrizketa: Gazteek ekarpen garrantzitsua egin dezakete euskararen arloan. – Txio edo pío: euskarak twiter-en duen presentziaz (politikarien artean). – Mikel Zalbideri egindako elkarrizketa: Adin batetik aurrera, eskolatik kanpora, ingurumen-baldintzetan dago ikasleen euskara-erabileraren giltzarria. – Bidea marraztera goaz...
Read MoreBat 84: Euskararen Kale Erabilera
Azken Bat aldizkaria kale-erabilerari buruzko monografikoa izan da. Aldizkaritik 12 aipu atera ditut, niri deigarriak, garrantzitsuak edo ezinbestekoak iruditu zitzaizkidanak: 1. Euskararen familia bidezko transmisioan aldaketarik handiena bikote mistoen artean gertatu da. Lehen gehienek ez zuten euskararik transmititzen eta orain herena dira transmititzen ez dutenak EAEn eta Nafarroan, eta %44 Iparraldean. 2. Gaur egun galera gehienak 50 urtetik gorakoenak dira. 3. Euskararen...
Read MoreAzatzak 61: Bularretik mintzora
Bularretik mintzora kanpaina dugu azatzen artean 61.a. Eta zer da Bularretik mintzora? Euren berbetan, Egitasmo hau kanpaina sistematizatu bat izateko bokazioz jaio zen 2007ko abenduan. Haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago eta bere helburu nagusia da 0-6 adin tarteko haurrengan irakurketa ohiturak sustatzea gurasoekin eta haien hezitzaileekin, beren ingurune naturalean: etxean, eskolan eta liburutegian, hain zuzen. Literaturaren transmisioa, euskararekin gozatu, formazioa...
Read More21 egun galizierarekin
Ekimen interesgarria egin dute Galizia aldean, beste behin ere: 21 egun galizierarekin. Institutuko gaztetxoei begira egindako ekimena da. 21 egunetan aritu dira galizierarekin olgetan, berbetan eta lardaskan. Horretarako, gainera, hainbat ospetsuren laguntza izan dute (idazle, musikari, margolari, aktore eta abar). Interbentzioaren oinarria lehen egunetik galizieraz berbetan hasteko gonbitea da. Eta helburua amaieran egun osoz galizieraz egitea da. Lortuko ote zuten?...
Read MoreIdle no more
Horrelako lelo hori darabilte Kanadako indigenek egiten ari diren kanpainan. Desobedientziarako deia da hangoena. Gurean ere horrelako aipuak entzu(te)n dira: Fermin Muguruzak oihukatutako Aizkorak zorroztu hura, EHEkoen Ez zaitez espaloitik jaitsi, eta abar (Telp tailerrak ere ez al dira desobedientzia modu bat?). Kontxita Beitiak ere Berrian honakoa zioen: Lehen ikastoletako gurasoak intsumiso ikaragarriak ziren. Desobedientzia ez al da XXI. mendean euskaraz bizi gura...
Read MoreAmetsen produkzio soziala
Sechu Senderen poematxo bat. Oinak lurrean ibiltzen da nire itzala. Badakizu, errealitateak fikzioa gainditzen du. Esaten dute Galizian behe-lainotik zehar begiratu ahal dugula, eta ostadarrari dei egiten badakigula. Berba egiten dut zurekin, eta zurekin, eta olerki honetatik pasatzen denari agur egiten diot. Etorkizuneko fonotekan gordetzen ditut ametsen soinuak: hitzak, adierazpenak eta haizea. Gertatzen ari dena irudikatzea ezinezkoa zen, esan genuen. Hau irudikatzea ezinezkoa zen, esango...
Read MoreBarreiatzen 13: Olga Patiño Abeixón
Barreiatzen egitasmoko azken ekarpena duzue gaurkoa. Bidaia luzea egin dugu Galiziaraino eta hango bati ere galdetu diogu dibulgazioaz, interesgarria izango zelakoan. Olga Patiño soziolinguista eta irakaslea dugu, eta teknologia berrietan aritua. Como cres que se deben divulgar nun futuro os temas máis incitantes da sociolingüística galega? Son moitas as persoas que poderían dar resposta a esta pregunta tan xeral que desde Euskal Herria me formula...
Read MoreAzatzak 60: Korrika
Korrika betean gaude. Korrika aroan. Eta 60. azatza Korrikarako. Eta oraingoan nire hitzekin ez, Uribe Kostako blogetik “lapurtutako hitzekin”. Korrika gure herrietara hurbiltzen da. Duela bi urte hemen bertan Korrikari buruzko artikulu bat idatzi nuen. Berriro irakurri dut, eta, egun, berbera sina nezake. Beraz, ez dut idatziko kulturako ekimen nazionala nagusia denik. Ez dut esango Iparralde, Nafarroa eta Erkidegoa batzen dituenik. Ez dut esango sakabanaketako indarrek Korrikan...
Read MoreBarreiatzen 12: Ainize Madariaga Muthular
Barreiatzen egitasmo xumeak aurrera darrai, txiri-txiri. Gaurkoan gurekin Ainize Madariaga dugu, Euskal Ikasketen masterraren ikaslea. Bazterreko elkarte moderno, ideki, aurrerakoi, berritzaile, anarkista eta ez-ohiko batean sartu nintzen kontent ideia eta pozez gainezka. Orotariko adin, genero, kolore eta kulturetako jendea biltzen zen bertan. Poztekoa zinez. Tamalez, okupaturiko lekuak hustarazi zizkiguten poliziaren bidez, aski usaiakoa herri honetan bestalde. Elkartea, toki finkorik...
Read MoreAzatzak 59: Sopelako esaera zaharren txapelketa
Sopelan orain dela 20 urtetik egiten dute esaera zaharren txapelketa. Sopelako AEKk orain dela 20 urtetik egiten du esaera zaharren txapelketa. Zorionak antolatzaileei, jakina! Bertsoak eta errefrauak elkartzea eta primeran pasatzea da ekitaldiaren oinarria. Esaera zaharren zerrenda bat ikasi behar dute parte hartzaileek (100 esaera zahar) eta bertsolariek botatzen dituzten bertsoekin harremanetan jarri. Berbekin olgetan ibiltzeko aukera aparta, aurten apirilaren 27an. Informazio...
Read More

Iruzkin berriak