10 pauso galiziera biziberritzeko
Galiziera jartzen duen tokian euskara jarri daiteke lasai asko, nire uste harroxkoan behinik behin.
Read MoreHizkuntza ohiturak aldatzeko metodorik onena
Parte hartzeari buruzko masterra egiten ari naiz. Gauza interesgarriak izan ditugu (aldeak alde, normala den moduan). Egunetako batean Tomas R. Villasante irakaslea izan genuen klasean. Metodologia parte-hartzaileen ikuspegi berriei buruz egin zuen berba, lau orduko klase magistralean. Eta hark esandako esaldi bat apuntatu nuen koadernoan: “Subjektuen arteko harremanak aldatuz gero, subjektuak eurak aldatu egiten dira”. Orduan, hizkuntza ohituren alorrera egin zuen...
Read MoreAeroponikoak (Sutondoko kontuak 3)
Originala Hitzen Uberan webgunean (“Sutondoko kontuak” izeneko liburuko pasarte bat). Hizkuntza ez da Balentziagaren museoko perlaz eginiko soineko bat, baizik eta egunero erabiltzen dugun kamiseta erosoa. Asisko Urmenetaren berbak dira hauek. Egunero erabilerarekin zikintzen dugun kamiseta erosoa, gehituko nuke nik. Egunero berria den kamiseta erosoa. Sechu Sendek, ordea, berba aeroponikoei buruz ohartarazten gaitu. Berba horiek dira lurrari atxikita ez daudenak, uzta aeroponikoak...
Read MoreKatalizatzaileak
Bizitzan badira momentuak hizkuntza bat erabiltzen hasteko. Gurea moduko kasuetan, gainera, batetik bestera aldatu den jende asko dago. Eta horiek guztiek jendartean nagusi den korronte baten kontra igeri egiten hastea erabaki egin dute. Erabaki horrek arrazoi sendoak behar ditu (edo ez), erabaki horrek determinazio sendoa behar du (edo ez). Baina, zer izan da hori eragin duen katalizatzailea? Zeintzuk dira gehien errepikatzen diren katalizatzaileak? Zelan eragin katalizatzaile horiek...
Read MoreEuskal kultura kontserbadorea ote?
Beñat Sarasolak berriki egindako elkarrizketa batean, esaten zuen “euskal kultura fase kontserbadore nabarmenean dagoela”. Azken Jakin aldizkarian (Jakin 209) Josu Larrinagak euskal musikari buruz honako hau esaten du: “Euskal musikak borrokari oso loturik segituko du, (…) talde handi askok (…) kanta bikainak egingo dituzte presoen inguruan, hildakoen omenez, borroka segitu beharrari buruzkoak. Euren emaitzak onak izan dira, eta zintzoak, baina euren...
Read MoreOperatiboa
Berriki ikasi dut politika publikoek hiru dimentsio dutela: sinbolikoa, substantiboa eta operatiboa. Ikus dezagun adibide batekin hobeto. Udalerri batek onartzen badu euskararen ordenantza bat, dimentsio sinbolikoari dagokion lana egiten ari da. Ordenantza horrek, esate baterako, Aholku Batzorde bat aurreikusten badu eta sortzen bada, dimentsio substantiboan arituko ginateke. Azkenik, operatiboak Aholku Batzorde horren eskumenak, funtzionamendua, dinamika eta abar aztertzen ditu. Beraz, itauna...
Read MoreSutondoko kontuak (2)
Hitzen Uberan webgunekoek elkarrizketa egin didate “Sutondoko kontuak” liburuari buruz. Autoedizioaren bidetik plazaratu du Txerra Rodriguezek Sutondoko kontuak lan berria. Txatalez osatutako lana da, han-hemen bildutako “kontuez” osatua, soziolinguistikak eta haren dibulgazioak lotuak datoz guztiak. Egileak berak azaldu dizkigu lanaren nondik-norakoak. (Irudia osorik barruan). Autoedizioaren bidea aukeratu du Txerra Rodriguezek Sutondoko kontuak argitaratzeko. Aurretik...
Read MoreRocka eta euskara
Moskuko urrea liburua irakurtzen ari naiz. Irun aldean 1983-1993 urteen artean protagonista izan ziren askori elkarrizketa egiten die Juanma Sarasola egileak. Horien artean Karlos Osinaga “Txap”. Eta berak esan zituenak azpimarratu egin nituen irakurtzerakoan. Ea ba: “Batzuk ez ginen euskaldunak, eta euskaldunberri bihurtu ginen, eta horretara iristeko erabat inportantea izan zen musikak emandako bultzada eta musikak irakatsitakoa. Ez dut uste kasu bakarra izango denik, eta...
Read MoreSutondoko kontuak (1)
Nire lehen liburua da Sutondoko kontuak. Hauxe da liburuaren kontraportadarako idatzitako testua. Txatalez osatutako liburua duzu hauxe, irakurle. Sutondoetan izaten diren elkarrizketen antzera, anabasa nagusi dela ematen du orri hauetan. Hala ere, dena hari ikusezin batek lotzen du: soziolinguistikak eta haren dibulgazioak. Izan ere, soziolinguistikaren erpinetatik edan, digeritu eta zuei botatakoak dira berba hauek guztiak. Istorioak txirikordatzen dira liburuan, batzuetan umore beltzetik,...
Read MoreAipu batzuk
Eta bakoitzak atera ditzala bere ondorioak: Bere burua satelizatua, mediatizatua eta beste giza komunitate baten ikusmiratik ulertua izan den giza komunitatea bere perspektiba propio jakinetik ikusten denean autozentratua dagoela esan dezakegu. Bernat Joan i Mari Funtsean, gizataldeetako kideen arteko harreman gozoen eremuan sortu zen hizkuntza eta horri atxikirik darraio egun, milioika urte geroago. Pello Jauregi “Hiztun natiboa” eta “ama hizkuntza” dira, beraz,...
Read More

Iruzkin berriak