500 ziri
500 ziri, 500 ziztadatxo, 500 azatz txiki bidean, 500 pentsamendu kritika gogoeta pasadizo, 500 post edo artikulu edo barruntatze. 500 asko da. Edo gutxi. Euskal soziolinguistikaren dibulgazioaren bidean. 500 horietatik 50 artikulu aukeratu ditut, nire ustez oinarrizkoenak edo direnak: –Txorierri: Merkataritza euskalduntzeko plangintza – Euskara jendea – Txokotik zabalera – Mintza eguna – Normalizaziorako alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira –...
Read MoreKomunitate bi
Gurean bi komunitate ei daude. Mila aldiz entzun eta irakurri dugu. Azkena Joseba Kamiori #sarekohizkuntzak jardunaldian. Eta bai, egia da, komunitate bi daude gurean, baina ai ai ai zeintzuk dira komunitate horien mugak? Zeren inguruan ardazten dira ba? Hizkuntzak definitzen ditu komunitate biak? Hizkuntzak ala beste zerbaitek? Nire ustez, hizkuntzak ez ditu definitzen komunitateak gurean: batzuontzako akaso bai, baina gehienentzako ez. Izan ere, zein dago zugandik hurbilen: euskaraz egiten...
Read MoreAzatzak 37: EKE
37. azatza bortuz gaindi ez da joango. Euskal Kultur Erakundeari buruzkoa izango baita 37.a. Euskal Kultur Erakundea euskal kulturaren Ipar Euskal Herriko irabazteko asmorik gabeko erakundea da. Erakunde honek berezitasun bat du: bertan hartzen dute parte administrazioek (herriek, herri elkargoek, Akitaniako eskualdeak, departamenduak, …) eta herri-elkarteek (185 elkarte momentu honetan). Antolaketa eredugarria, nire ustez. Eta zer egiten du erakunde honek? Elkarteei laguntza ematen die....
Read MoreUltra-komunikatzen
Hedabideek hiztunon biziberritzean itzelezko garrantzia dute, batez ere trinkotzean eta imaginario komunaren eraikuntzan. Baina hori nik baino hobeto esaten dute Garabidekoek bideo honetan: Baita Maria Gonzalez Gorosarrik honako honetan ere: Euskarazko komunikazioaren lorpenak. Hau guztia kanta hau eta berri hau buruan nahastetik etorri da. Erlazionatutako artikulua: – Komunikabide...
Read MoreEnpresek sarean zelan?
Pasa den astean enpresen sareko estrategia linguistikoari buruzko jardunaldiak izan ziren Arrasaten. Bertan hartu nuen parte Joseba Kamio eta Maite Goñirekin. Ez nuen prestatu ez aurkezpenik, ez ponentziarik. Baina egindako sarrera laburtu nahi dut. Esandakoen laburpena bideo honetan jaso dute lantalanekoek. Azterketa labur bezain azientifikoa egin nuen hasi orduko. Euskal Herriko 20 enpresa hartu nituen (irizpiderik gabe, nik aukeratu nituen) eta euren jarduna sare sozialetan aztertu....
Read MoreA memoria da lingua
A memoria da lingua dokumentala da; 20 elkarrizketek osatzen dute, galizieraren memoria historikoari hurbilpen bat egiteko asmoz. Ikuspegi argia dakar lan honek: galizierak bizi zuen eta bizi duen errepresio egoera gogoraraztea. Elkarrizketatuen bizitza historiaren bidez, galizieraren garapen soziala eta hiztunek garapen horrekiko duten eta izan dute pertzepzioa jasotzen du dokumentalak. Gainera, Aroa Huarteri esker, euskarazko azpitituluekin ere gozatu...
Read MoreAzatzak 36: Artedrama (ADEL)
Badira zenbait urte jada. Aste santuaren bueltan izaten da beti. Non eta Aulestin. Artedramaren topaketak. Azatzik azatz, 36.a. Aurten ere egin da, urtero legez. Arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dutenen topagunea: aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale. Profesional zein ikasleentzako bideratuta dago aurtengo edizioa, beti ere Euskal Herriko arte eszenikoetan dabiltzanen arteko eztabaidak eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin. Ikastaroez aparte, Aulestin hainbat emanaldi eta...
Read MoreSoziolinguistikaz berripaperaren 36. alea
36. zenbakia / 2012ko apirila Word dokumentua/Pdf dokumentua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA EUSKARAREN ERABILERARI BURUZKO IKERKETEN EMAITZAK AURKEZTU ETA AZTERTUKO DIRA EHUREN UDA IKASTAROETAN Soziolinguistika Klusterrak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzaz, EUSKARAREN ERABILERAREN BILAKAERA, EGOERA ETA NORABIDEA DATUEN ARGITAN ikastaroa antolatu du EHUko XXXI. Uda Ikastaroetan. Euskarak bere lurralde osoan une...
Read MoreAberastasuna ala ahulezia?
Koldo Zuazo dugu euskalkietan maisu. Hainbat ikerketa egin ditu horien inguruan, baita hainbat sailkapen berri proposatu ere. Euskalki horien balizko jatorriaz ere egin du berba behin baino gehiagotan. Azkena orain gutxi argitaratu duen liburu baten karira. Koldo Zuazoren ustez, horrenbeste euskalki izatea ez da aberastasun iturri, ez da izan aberatsak izan garenik, ahulak izan garelako baizik. Hau da, hizkuntza komunitate menostua, zatitua eta menperatua izan da gurea bere ustez eta...
Read MoreAzatzak 35: EiTB nahieran
2012ko Sareko Argia saria irabazi du EiTB nahieran-ek. Eta orain bigarren “saria” jasoko du: 35. azatz izatea. 2011n jarri dute martxan eta dagoeneko arrakasta dezente lortu du EiTB nahieran webguneak. Euskaraz sarean dagoen ikus-entzunezko biltegirik handiena da inolako zalantza barik. Telebista eta irrati publikoetan euskaraz egindako hainbat eta hainbat programa, emanaldi, erreportaje, telesail eta abar biltzen ditu. Eta oraindik hasieran baino ez dagoelakoan nago. Bere ahalmen guztiak...
Read More

Iruzkin berriak