Manjonenak
Aurrekoan aipatu nuen Roberto Manjonen artikulua. Eta esan nuen aurrerago komentatuko nuela. Aurreratu egin zaizkit Tirakakoak. Artikulua ederto laburtu dute eta merezi du kuku bat egitea. Roberto Manjonen artikulua: 1 eta 2. Euskara planei buruz ari da artikulua. Administrazioko eta enpresetako euskara planei buruz. Eta kritika latza egiten die. Latza....
Read MoreSoziolinguistika hezkuntzan
Aisia blogetik hartutako berria. Soziolinguistika Klusterrak otsailen antolatutako III. Jardunaldietan Jordi Sole i Camardons gure artean izan genuen. Hik hasi aldizkariak elkarrizketa egin zion eta maiatzeko alean argitaratu dute. Besteak beste, hiru proposamen egiten ditu hezkuntzaren eremuan soziolinguistika lantzeko: 1. Hezkuntzaren soziolinguistika Soziolinguistikaren presentzia, Bigarren Hezkuntzan ez ezik, unibertsitatera ere zabalduko nuke. (…). Lehen Hezkuntzan garrantzitsuena...
Read MoreHizkuntza ekologiaren etika
Atzo aipatu nuen Lapiko kritikoa eta gaurkoan horrekin nator berriro ere. Hizkuntza ekologiaren etikari buruzko eztabaida piztu gura izan dute (apiriletik ez da erantzunik, baina tira). Eta, horretarako, Jon Sarasuak aspaldi egin zuen hitzaldi baten transkripzio luzea ekarri dute blogera. Oso luzea da, baina merezi du, mila gauza interesgarri aipatzen ditu, amaren suari buruz, golde aroari buruz eta abarri buruz. Patxadaz eta sakon leitu eta aztertu...
Read MoreTxepetxen lapikoa
Mila aldiz aipatua izan da. Eta oso gutxi irakurri da. Txepetx bai. Eta bere liburu nagusia: Geroa gure iraganerako. Eta horren beste froga bat gaurkoan. Lapiko kritikoa webgunean Txepetxi buruzko eztabaida sutsua dabil. Eztabaida oso interesgarria (aukeran, teoriko-filosofiko samarra). Kukutxo bat egitea merezi du (luzea da gero eta batzuetan ulertzeko zaila, baina tira). Ni ez naiz ausartu ekarpena egiten, baina hari erreferentzia egiten...
Read MoreIrakurgaiak: Bat 78
Bat 78: III. hausnartu sarien gaineko izan da aldizkaria. Gazteak, musika eta euskara: Luis Azpiazu. Lehengoan komentatu nuen zerbait blogean. Lana interesgarria da, batez ere aurreiritziei erreparatzeko. Dena den, neuk artikuluaren tesi nagusiarekin ez dut bat egiten: musika edozein hizkuntzatan entzun dezakezu eta euskaraz egin. Baina tira, ez gara hasiko kritika merkeekin. Sugea dantzan: Galder Unzalu. Antropologiatik egindako ekarpena da Galderrena. Hurreratzeko modu bitxia izan da...
Read MoreUdan bada zer ikasia
Aisia blogeko lagunek aurrea hartu eta udarako soziolinguistikaren inguruan momentuz dauden ikastaro aukerak eraman dituzte euren blogera. Honako hauek dira: – Hizkuntza ekologia, teoriatik praktikara – UEUk antolatutakoak – Hik Hasik...
Read MoreAzatzak 9: Irakurri, gozatu eta oparitu
Azatzekin jarraitzen dut, oraingoan bederatzigarrena, eta literatur arlokoa oraingo hau. Topaguneak orain dela bost urte jarri zuen martxan Irakurri, gozatu eta oparitu ekimena. Eta erraza da: liburu bat irakurri (liburutegi batean), gozatu liburuarekin eta beste bati oparitu (deskontutxo batekin). Erraza eta eraginkorra, eta hori esaten dute eurek behintzat. Badakizue, zuen herrietan egiten bada ekimena, gozatu eta irakurri. Aurreko azatzak: – Azatzak 1: 111 akademia – Azatzak 2:...
Read MoreAzatzak 8: ekaitzaldia badok
Oparoa izan da musikagintza euskalduna azken hamarkadetan. Oparoa taldetan, oparoa kantetan, oparoa kontzertuetan, oparoa estilotan. Eta hori guztia batzeko asmoz, badok.info webgunea jarri zuen martxan iaz Berria egunkariak. Taldeak, musikariak, kontzertuak, berriak, … Hala ere, musika gutxi dago, testu asko eta musika gutxi. Horretarako, aproposa izan daiteke ekaitzaldi blog famatua. Han testu gutxi eta musika asko dago. Musikagintzaren transmisioa egiteko tresna biak ezinbestekoak...
Read MoreAurreiritzi-saltsa
Irakurri berri dut Hausnartu saria irabazi duen lana: Gazteak, musika eta euskara, Luis Azpiazurena. Lanean Arrasateko gazteek musikarekin eta euskarazko musikarekin duten harremana aztertzen da. Eta … benetan harrituta utzi naute. Gazteek esaten dutena ikaragarria da. Aurreiritziak bata bestearen atzetik. Euskarak ez duela balio drogei buruz kantatzeko, euskarak ez duela balio iraintzeko, ez duela balio punk musika egiteko, gaztelania gogorragoa dela, zuzenagoa dela, bortitzagoa, eta abar....
Read MoreEskolarekin bueltaka, beste behin ere
Mikel Zalbidek liburua idatzi berri du. Ez dut oraindik betarik izan irakurtzeko. Baina Soziolinguistika Klusterrekoek liburuaren azken kapituluan entresaka egin dute. Eta nik entresakaren entresaka egin dut. Eta nik idatzitako artikulu batekin gogoratu naiz. “Lagunarte eta familia euskaldunak sortzea, euskaldun-jende horrek lan-esparruan (partez bederen) euskarazko harreman-sareak eratu eta haietan txertatzea, mila aldiz garrantzi handiagokoa da, Errioxako edo ez dakit nongo A ereduko...
Read More

Iruzkin berriak