Azatzak 2: Eztena fanzinea
Literaturatik salto handirik egin gabe, arte eszenikoetara egingo dugu bigarren azatza honetan. Eta horretarako Eztena teatro fanzinea ekarriko dut lerrootara. Euskara hutsez antzerkigintzari buruz egiten den agerkari bakarra da Eztena (nik dakidala behintzat). Euskal Herriko antzerki mugimenduari egiten dio kasu, ez bakarrik euskarazkoa, baina euskara hutsezkoa da agerkaria. Era berean, merkatutik kanpo dagoen teatroari ere egiten dio...
Read MoreIrakurgaiak: Autopsiarako frogak (Koldo Izagirre)
Idazle batek printzipioz berari ez dagokion errekan sartu du hanka, eta nire ustez freskura ekarri du. Pentsaraztea lortzen du liburuak eta ez da meritu makala. Ados nago berak esaten dituen gauza askorekin. Baina guztiekin ez. Kritika latzak egiten ditu, ezker zein eskuma: abertzaletasunari, inperialismo linguistikoari, hizkuntza politikei eta abarri. Euskaltasuna babesten du, oso ondo azaldu barik zer den (lerro artean ulertzen da ondo). Eta autodeterminazio linguistikoa aldarrikatzen du....
Read MoreKlusterraren 31. berripapera
31. zenbakia / 2010eko abendua Word dokumentua/Pdf dokumentua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAREN ETA MINTZOLA FUNDAZIOAREN ARTEKO HITZARMENA Soziolinguistika Klusterrak eta Mintzola Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute Donostian.. Hitzarmenak bi erakundeen arteko lankidetza bultzatzea du helburu, hizkuntzen erabileraren inguruko ikerketan, ezagutzan, dibulgazioan eta abar....
Read MoreOsasun faktoreak
Unescoren arabera hauxek dira hizkuntza baten osasun faktoreak: Transmisioa. Hizkuntzaren transmisioa belaunaldi batetik bestera. Hiztun kopurua. Zenbat hiztun dituen hizkuntza batek. Portzentajea. Komunitate baten populazio osoan hizkuntza batean mintzo direnek osatzen duten batez besteko pertsonen kopurua. Ikasmaterialak. Hizkuntza bat ikasteko eta irakasteko dauden materialak eta herritarrek haiek eskuratzeko duten erraztasuna. Teknologia berriak. Teknologia berrietan eta hedabideetan...
Read MoreAzatzak 1: 111 akademia
Gaurtik aurrera eta hilean birritan kulturari lotutako azatzak aipatu gura ditut blogean: euskarazko kulturgintzaren lagina izan gura dute azatz hauek. Eta zer dira azatzak? Hiztegian begiratuta, azatzak dira haziak non bota diren gogoratzeko jartzen diren seinaletxoak. Eta hauek hori izan gure dute: seinale txikiak, euskarazko kulturgintzak haziak non bota dituen adierazteko seinaletxoak. Lehendabizikoa beraz gaur. Literaturari buruzkoa da lehena: 111 akademia. Irakurleek eratutako akademia da...
Read MoreAktiboa izan nahi?
Iaz ibili nintzen bueltaka soziolinguistika domestikoarekin eta aurten ere matraka eman dut gai berarekin top ten famatuan.Buruntzaldeko euskara zerbitzuek zelanbait horri oratu eta aktiboa izan nahi? izeneko orria paratu dute euren webgunean.Herritar euskaldun aktiboa izateko beharrezkoa den informazioa helarazi gura du webguneak: zer egin daitekeen euskaraz jaso nahi du. Gainera, iradokizunak espero dituzte. Nik batutako gomendioak ere jaso dituzte eta eskertzekoa da. Aurrera...
Read MoreKatuajeak
Aspaldion gabiltza kulturgintzarekin gora eta behera. Eta oraingo honetan katuajeekin gatoz. Lorea Agirrek astean behin Berrian idazten ditu katuajeak. Gehienetan kulturgintzari buruzkoak. Azken aldiko haize berria eta freskoa dakar astero, kritika sotilak eta latzak plazaratuz. Artikulu batzuk antologikoak dira nire ustez. Hona hemen nire zerrendatxoa: – Baskotasunaz: euskal kulturaren eta kultur baskoaren arteko harremanez ari da artikulu honetan. – Funtzioa: moldez ala artez, gai...
Read MoreLanak egingo gaitu libre
Edo hori esaten zuten batzuek behintzat. Argi dago, hala ere, hizkuntza batean edo batzuetan sozializatzen garela lanean. Lana euskalduntzeko ahalegin eta ekimen asko egiten ditugu Euskal Herrian. Eta kontua da horietako batzuk pilatu zaizkidala eta artikulu bakar batean ekarriko ditut hona. Lehenik, Klusterrekoek normalizazio kasu aurreratu berri bi ekarri dituzte. Oraingo honetan irakaskuntza mundukoak: Txingudi ikastola eta Lizarra ikastola. Bide polita ari dira egiten eredugarriak izan...
Read MoreEuskara erdigunean jartzeak beste kultur politikak behar ditu
Kulturgintzari buruz azken aldion artikulu batzuk idatzi ditut, eta hauxe izango da azkena momentuz. Irakurle batek esan dit jarraitzeko kulturgintzako gaiekin, baina pildora moduan edo. Eta ari naiz horri buelta pare bat ematen.Sorguneak-ek egindako txostenak dioenez, euskara erdigunean jartzeak eskatzen ditu bestelako kultur politikak:– Euskararen premiei erantzun beharrak hizkuntzaren egoera soziolinguistikoa kontutan izatea dakar.– Euskararen egoera ez normalizatuak profesional...
Read MoreEuskara erdigunean kulturgintzan
Pasa den astean, aipatu nuen euskara erdigunearen garrantzia kulturgintzan eta Bizkaiko zerrenda bat egin nuen (erantzunak eta kritikak gura nituen, baina jaso ez). Eta oraingoan beste zerrenda bat dator, oraingo honetan Euskal Herri mailakoa. Eta zerrenda honetan ez da agertzen gurebook atari berria. – Sorguneak – Mintzola – Gaztezulo aldizkaria – Bertsozale elkartea – EHZ – Kultur aldizkariak: Erlea, Entzun, Luma, Nabarra, Jakin … Internetekoak ere:...
Read More

Iruzkin berriak