First we take Manhattan?
Petra Elserrek artikulu interesgarria plazaratu du aste honetan sustatun. Euskaldunon bizi-mailaz eta abar mintzatzen zen artikulua. Interesgarria da gai honi oratzea. Berak esaten zuenaren arabera euskal hiztunen elkartea ekonomikoki aberatsa da eta ikasketa mailan ondo prestatua. Gainera, euskal elite berri-berria dugu, aurrekoarekin zerikusirik ez duena: laikoa, sexuen parekotasunean orekatua, ipar-mendebaldeko balioetan hezia (Manhattanera edo Berlinera begiratzen duena, Madrilera baino...
Read MoreFamilia, belaunaldien arteko zubia
Orain hilabete batzuk plazaratu zuen Garabidek euskararen berreskuratzea izeneko liburua. Soziolinguistikaren oinarrizko gai batzuk lantzen ditu liburuak. Eta gure sen dibulgatiboari jarraituz, ba horietako batzuk hona ekartzea otu zait. Gainera, lizentzia librea dutenez, ez naiz “deliturik” egiten ari, beste batzuetan ez bezala. Lehenengoa, gaur, familiaren garrantziari buruz. Familia: belaunaldien arteko zubia Sarritan hezkuntza sistemari egotzi izan zaio hizkuntza baten...
Read MoreTop ten (2010ean)
Orain dela hiru urte soziolinguista batek (horrelakorik esistitzen bada behinik behin) galdu ezin dituen webguneen zerrenda egin nuen. Orduan guztiz subjektiboa zen eta oraingo honetan ere berdintsu. Hiru urte gauza batzuetarako ez da ezer, baina internet-eko mugimenduetan ikaragarria da. Hori dela eta, 2010eko top tena berritua:1. www.soziolinguistika.org: Bat aldizkaria osorik agertzen da, baita soziolinguistikaz agerkari elektronikoa, baita soziolinguistikari lotutako azken berriak ere....
Read MoreEuskara eta erdaren arteko bizikidetza iraunkorra antolatu
Aspaldi aipatu nuen blogean hegemoniaren gaia, eta diglosi orekatuaren gaia. Eta gaurkoan beste behin ere, gai bera agertu da, polemika eta guzti. Mattin Bachoren blogeko artikulua, kopiatu eta itsatsi egingo dut hemen. Polemikatxoa loturan. Euskara gai, eremu edo egoera jakin batzuetarat mugatzea joera aski arrunta da Iparraldeko euskaldunen artean. Behin baino gehiagotan zer pentsatua eman daut. Elgar agurtzeko edo aroaz bi ele trukatzeko euskara baliatzen duten eta gaineratekoaz...
Read MoreUdaltopari zukua ateratzen
2010eko apirilaren 21ean izan ziren bigarrenez Udaltop jardunaldiak. Iaz bezala, aurten ere publiko egin dute euren material guztia: ponentziak, bideoak, argazkiak, material osagarria, … Aurreko mendean jaio garenez, idatzizko materiala aholkatzen dugu, patxadagatik. Hona hemen ponentzia guztiak: “Esku hartzeko hainbat ildo, hurbilketa sistemikotik begiratuta” (Pello Jauregi) “Euskararekiko motibazioan eragin: nerabeentzako kontsumo masiboko egitasmoak” (Aritza...
Read MoreMagia da ala maitasuna?
Mutil batek neska-lagun euskalduna ezagutu eta, zuzenean, euskara aktibatzen da. Magia bidez edo. Maitasunaren misterioak…Martin Rezola Tirakan Edo hori dio behin behin Lourdes Auzmendik. Izan ere, mutil koitauok badakigu zer egin behar dugun hizkuntza ohiturak aldatzeko. Neska euskaldun batekin ligatu eta berehala aktibatuko zaigu barruan ugertuta daukagun euskara. Ez dakit orduan zertarako egiten diren hainbeste ikerketa, hainbeste lan eta hainbeste ekimen hizkuntza ohiturak aldatzeko....
Read MoreKaixo maitia
Askotan aipatu dut blog honetan transmisioa. Azken aldian egin diren ikerketetan bikotearen hizkuntzari garrantzi berezia eman izan zaio. Eta jakin badakigu ere oso zaila dela bikotearen hizkuntza ohiturak aldatzea. Hori dela eta, bikotea zer hizkuntzatan ezagutu den itzelezko garrantzia du. Kalean dauden aukerak hortxe daude. Baina interneten ere badaude ligatzeko aukerak. Gehienak erdaretan, baina baten bat ere euskaraz dago. Eta horien artean Kaixomaitia. Transmisiorako tresna ona izan...
Read MoreMaiatza: hiru kandela
Orain dela hiru urte Errepaso ederra eman nion orain dela hiru urte portfolioari. Hilabete berean 7 artikulu horren gainean. Bonbardaketa galanta. Baina beste gauza batzuei ere egin nien tartea orain dela hiru urteko maiatzean. Jardunaldi batzuen berri eman nuen blogean: euskara.dat izenekoak, euskara nola landu astialdian izenekoak, Hik hasikoen udako ikastaroak eta UEUko udako ikastaroetako bat. Horrez gain, nire alderik punkiena atera nuen Se habla español izeneko kantua hona ekarrita...
Read MoreErdaldunak eta euskara
Martinezena blogak gaur hiru urte egin ditu. Eta hiru urtetan hainbat artikulu interesgarri. Eta azken aldian ere bost artikulu oso interesgarri plazaratu ditu. Erdaldunak eta euskara izeneko liburutik hartutako aipuak. 1.- Erdaldunek gehiegizko konfiantza dute hezkuntzan eta seme-alabengan, euskararen etorkizunari dagokionez. Gehiegizko baikortasun hori ez jakitearen ondorioa da Erdaldunen gehiegizko baikortasunak oso oinarri ahula du. Esaterako, Bizkaiko Ezkerraldeko erdaldun batek...
Read MoreNor-Nori-Nork
Uda gerturatzen ari da eta horrekin batera udako lehen ikastaroen berri hasi zaigu heltzen. Soziolinguistika Klusterrak EHUko udako ikastaroetan “Euskara komunikatu? Nor-Nori-Nork” ikastaroa paratuko du. Hona hemen egitaraua: Ekainak 22 9:00etan Dokumentazio banaketa 9:15etan Euskararen inguruko kanpainen gabezia historikoak PILAR KALTZADA. Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia. Zamudio. 10:30etan ...
Read More

Iruzkin berriak