Hasarratzen garenien ….. erderaz
Atzoko ildoari jarraituz, txosten beretik ateratako beste kontu bat. Zergaitik haserrealdietan gaztelaniaz? Klusterrekoek hiru arrazoi posible aipatzen dituzte: – Berehalakotasuna: haserrealdi batean denbora mugatua da, ez dago nahi beste denbora pentsatzeko. – Ez gaude lasai: beraz, seguraski zailagoa da hizkuntzaren txipa izatea. – Segurtasun beharra: gutxiago menperatzen duzun hizkuntza batean norbera gutxiago dela hautematea ohikoa dela...
Read MoreBikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu?
Soziolinguistika Klusterrak ikerketa aparta egin du bikoteen hizkuntza ohiturak aldatzeari buruz. Ikerketa berria, berritzailea eta oso-oso interesgarria. Txostenaren laburpen bat da hemen ekarritakoa, laburpen subjektiboa jakina. Txosten osoa euren webgunean dago eta merezi du osorik irakurtzea. Zein izan da ikergaia?Bikoteen arteko hizkuntza ohituren aldaketa. Hau da, bikote batzuk hartu dira lehen erdaraz egiten zutenak eta orain gehien bat euskaraz egiten dutenak. Aldaketa gauzatu duten...
Read MoreSaskibaloia ala futbola?
Euskal Kulturaren Transmisioko webguneak jarraitzen du eduki interesgarriak plazaratzen. Oraingo honetan ekarriko dugu hona Julen Altubek erantzun batean plazaratutakoa. Testuinguru barik ondo ulertzen da, baina badaezpada hona testuingurua. Badute baloia, badute saskia (bi gainera) baina nekez elkartzen dira ordu berean, toki berean…ari dira…aritzen dira jaurtiketa libreak eginez, bakoitza bere aldetik, binaka, hirunaka inoiz… baina oso mugatuta daude…ase ezinik...
Read MoreUdaltop
Atzo bertan esaten nuen hainbat jardunaldi interesgarri izan(go) direla eta horiek zer oihartzun gutxi daukatela interneten. Ba gaur hitzak jan behar ditut nolabait. Udaltop jarduanldiak izan ziren pasa den astean eta bertako laburpen ederra egin digute Lantalan-ekoek. Eta baita argiakoek ere (ponentzia batena). Jarraian Lanatalekoen artikulu osoa: Maiatzaren 7 eta 8an ospatu ziren Udaletako euskara-zerbitzuen l. topaketak. Oso emankorra izan da, bai partaideen -emaile zein...
Read MoreHizkuntzen institutua
Gaurkoan ez dakart ezer, edo akaso bai. Berritxo bat besterik ez (gure artean uste dut inork ez duela aipatu): hainbat unibertsitateko soziolinguistek sortu dute Iberiar Penintsulako hizkuntzen institutua, eta haren egoitza Benasquen izango da.
Read MoreDiglosia atxikigarria
Gaur irakurri egin dut Martin Rezolak Euskara 21 txostenari buruz esandakoak. Porzierto, artikulua oso ona eta oso gomendagarria. Eta hor berak aipatzen du diglosia atxikigarria (gaztelaniaz sostenible-edo). Eta berak ez duela kontzeptua inoiz entzun aipatzen du. Eta interneten non topatu duen. Eta amaitzeko esaten du oximorona iruditzen zaiola. Hau da, berez diglosia eta atxikigarritasuna (tumatxa) ezin direla ezkondu. Ba, ez nago ados. Baina kontzeptua niri ere ez zait gustatzen. Izan ere,...
Read MoreGaur Mezularian
Gaur lanetik etxera nentorrela entzun dut Maite Artolak Patxi Baztarrikari egin dion elkarrizketa, amaitu duten Euskara 21 prozesuari buruz. Kazetariak nabarmendu du prozesu horrek eman dituen 14 puntuetako bat. Holan dio gutxi gorabehera: lortu behar da eskolan euskaldundu diren horiek etxean euskara ere transmititzea. Horren inguruan ibili dira berbetan biak. Gero nabarmendu du beste puntu bat: euskararen prestigioa goratzearena. Eta hor galdera bat bota du Maite Artolak: eta hori zelan...
Read MoreAtrévete a-usar-tu euskara
Euskara21ekoek eslogan lehiaketa egin dute, 21. mendeko hizkuntza politikari egokituko zaion eslogana ari dira bilatzen. Eta 300dik gora aurkeztu dira, eta, hara, denon eskura jarri dituzte (artikulu honen izenburua daramana barne). Asko daude, eta askotarikoak. 300. Honekin ere tesi mardulak egin litezke, tesi sakonak. Dozena bat ekarri dut hona, denetarik apur bat. “Euskara bizi berriz, bizikide egarriz / El euskara revive siempre que convive” “Euskara, amaigabeko gozamena...
Read MoreEuskara amablea (II)
Gaur Berrian Anjel Lertxundik hobeto esan ditu nik esan beharrekoak. Badoaz, beraz, bere berbak, nireak baino dezente hobeak. Euskara txit amablean Tesi luzeak idatz daitezke Bilboko udalak abian jarri duen “El euskara amable. Orain bai. Horrela bai”, kanpainaren gainean. Euskara amablea, beraz. Eta orain, bai. Atzo arte, ez, nonbait. Horrela, bai, bai baitaude —ulertzen da— amableak ez diren moduak. Baina batzuen gehiegikeriak ez gaitu hiztun guztiok berdintzen. Eta nahiz euskararen...
Read MoreEuskara amablea
Azken egun hauetan Bilboko kaleak El euskera amable izeneko kartelez josita ikusi ditut. Orain arte gutxik komentatu dute kartelek atzean daramaten karga. Izan ere, euskara amablea (maitakorra?) izango da hemendik aurrera, antza. Eta orain arte nire mingainean zegoena zer zen ba, euskara ez amablea? Ez zuten esaten ba euskarak ez zuela irainik ala? Txantxak alde batera utzita, kezkagarria iruditzen zait azken aldi honetan zabaltzen diren zenbait mezu: el euskera amable, euskara...
Read More

Iruzkin berriak