Sabela
Aurton ezagutu dut 16 urteko neska galiziar bat, Sabela deituko diodana bere izena ez izan arren. Kokatze aldera, ez da euskalduna, ez du inolako zerikusirik Euskal Herriarekin. Santiago egunean berarekin egon nintzen, Compostelan eta aipatu nion orain dela urte batzuk (berak nitaz gogoratu ez arren) bere etxean izan nintzela, norekin eta Porrotx eta Marimototsekin. Hori esanda, istorio hau kontatu zidan. Kontua da Sabela, ume bat zela, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen DVD bat eskuratu zuela...
Read MoreKontzientzia kritikoa
Equiling ikerketa taldeak amaitu du bere ibilbidea. Hala ere, utzi ditu zenbait lan han eta hemen. Haien artean, “Euskaldun aktibo eta kontzienteak hezten” izeneko gida. Gida horretan gazteen aktibazioa lortzeko dinamizatzaileentzako oharrak datoz. Eta, horretarako, kontzientzia kritikoa lantzea dute helburu. Baina zer da kontzientzia? Askotan galdetu izan diot neure buruari kontzientzia, kontzientziazioa, sasoi batean motibazioa zer den. Erantzun borobil bat zirriborratzeko elementuak...
Read MoreAlgoritmoa asaldatu
Hamaika lerroko manifestu herren bat, abenduaren 3ak eragiten didan nagi infinituaren aurrean: Espainoltasun eta frantsestasun toxikoaren sasoietan bizi garen honetan, etengabe des-zentratzera behartuta gaude, geure burua linguistikoki autodeterminatu gura badugu. Galizian esaten duten modura, algoritmoa asaldatu edo aztoratu behar dugu egunero. Azken finean, eurek nahi dutena izateari uko egin behar diogu, minutuero, segunduero, beti. Hormigoiari espazioa kendu behar diogula eta eukaliptoari,...
Read MoreIrakurgaiak: No hablaras
Galesetik abiatzen du kazetari honek bidaia eta geldialdi nagusiak Hawain eta Hong Kongen egiten ditu. Hego Afrika, Tibet, Israel eta Yucatanen ere egiten ditu geldialditxoak. Horietan guztietan zapalkuntza istorioak kontatzen dizkigu James Griffiths egileak kazetaritza testu hauetan. Zapalkuntzak han eta hor, antzekoak, bakoitzak bere xehetasunekin eta bere barne-gatazkekin. Baina ez da hor geratzen. Zapalkuntzak bai, baina baita erresistentziak ere. Batzuetan erresistentzia armatuak, beste...
Read MoreFora da aula
Nel Vidalek, galiziar soziolinguistak, orain gutxi argitara eman du Fora da aula izeneko artikulua Nos egunkarian. Artikulu gomendagarri horretan, lehen pertsonan bere kontzientziatze linguistikoaren berri ematen digu egileak. Eta, artikuluaren izenburutik bertatik ondorioztatu daitekeenez, kontzientziazio linguistiko hori ikasgelatik kanpo gertatu zitzaion Neli. Azken urteotan, geletan kontzientziazio linguistikoa lantzeko bideak jorratu izan ditu euskal soziolinguistikak (adibidez, Bat...
Read More“Hiztun” osoak
Txepetxek hiztun komunitatearen erdigunean kokatzen zituen hiztun osoak (AB eta BA deitutakoak), funtzio informal eta formal desberdinak euskaraz egoki egiteko gai direnak. Ordutik ia 40 urte pasa dira eta gaur egun gutxi aipatzen da hiztun osoaren kontzeptua (ikastolek bai erabiltzen dute kontzeptua). Gutxi aipatzen bada ere, praktikan bai erabiltzen da kontzeptua. Azken finean, horren atzean dagoena lau gaitasunetan trebe den pertsona baita: ulertu, berba egin, irakurri eta idatzi (bide...
Read MoreGramatika ikasgaia
Poema soziolinguistiko bat, Berta Piñan Asturiaseko idazleak idatzia eta Gerardo Markuletak euskaratuta. Nola esaten da woloferaz “muga”hitza, “aberri” hitza? Eta soninkeraz, nola esaten diozue babesgabeziari? Berbereraz esan nahi baduzue, adibidez, “nik etxe bat izan nuen Rabateko aldiri batean”, ordena horretan ematen duzue esaldia? Nola jokatzen dira banbareraz ipar aldera daramaten aditzak; zein adjektibo dagozkio “itsaso” hitzari, “heriotza” hitzari? Alde egin...
Read MoreBurua deskolonizatzen: Ngugi wa Thiongo
Orain dela gutxi irakurri nuen Urtzi Urrutikoetxeak Ngugi wa Thiongo idazle handiari buruz egindako erreportajea Gaur 8 aldizkarian. Horrek bultzatuta, berriro irakurri dut Ngugiren “Descolonizando a mente” liburua, bere portugesezko bertsioan (eskerrik asko Sechuri opariagatik). Gomendagarriak dira ere bere literatur lanak, bere saiakerak eta bere memoriak (euskaraturik dagoen “Gerra garaiko ametsak” zoragarria, kasurako). Ikusi dut blogean ez dudala inoiz berbarik egin Ngugiri buruz...
Read MoreHizkuntza autodeterminazioa
Genero autodeterminazioa da norberak erabakitzea zer den bat, edo emakumezkoa, edo gizonezkoa, edo ez bata ez bestea. Genero autodeterminazioa da izenordain maskulino, femenino edo neutroak erabiltzea zeure buruarekin. Nork bere larrua asmatzea, azken finean (eta, ahal dela, narratiba ofizialetik kanpora, emakume edo gizon izatearen narratiba horietatik aparte). Baina, horrez gain, norberaren erabakia ofizialtzeko lege aukera ere bada genero autodeterminazioa. Hau da, disforia gainditzeko bide...
Read MoreMitoaroa 11 galdera
Azken asteotan, agian ez da beste gairik zenbait forotan. Mitoaroa. Bai, eta Pello Reparaz. Eta bere egoa, eta euskarak behar duena, eta mitologia, eta kaskoak, eta San Mames beteko duela behin edo birritan, bere marka-irudia, eta abar. Gustatu ala ez, ausarta denik ezin uka. Gustatu ala ez, kalitatezkoa denik ezin uka. Gustatu ala ez, esperimentala denik ezin uka. Gustatu ala ez, zeharo profesionala eta detaile guztiak zainduta egin denik ezin uka. Gustatu ala ez, kapitalismoaren trikimailu...
Read More

Iruzkin berriak