Egin nahi ez dutenak
Orain dela 5 urte Garan argitaratu zen artikulu batekin egin dut topo gaur. Iruñerriko egoerari buruz ari da hizketan, baina berak ere aitortzen du Euskal Herri osorako baliagarria dela berak esandakoa. Artikulua oso mamitsua da eta askotan gure artean dagoen tabu bati buruzkoa da: egin nahi ez duten euskaldunak egon badaude. Ñabardura asko egin behar zaizkio baieztapen potolo honi, baina sinple eta zuzena da, eta askotan horiek ere balio dute. Hona artikulua: LOS HABLANTES DE EUSKERA QUE...
Read MoreMintzatzen hasteko gomendioak
Artikulu honekin sorta bat hasi gura dut. Han-hemenka badaude sakabanatuta hizkuntza ohiturak aldatzeko hainbat gomendio eta aholku, eta apurka blog honetara ekarri nahiko ditut. Lehenik eta behin, euskaraz mintzatzen hasteko gomendio batzuk ekarriko ditut hona. AEK-k landutako ataza baten parte dira aipatutako aholkuak. Aholku hauek batez ere euskara ikasten hasi eta erabiltzeko jauzia eman nahi dutenei begirakoak dira. Hala ere, horietako batzuek beste askori ere on egingo liekete. 1. Ez...
Read MoreGaztelania ohetik bota duten bikoteak
Aspaldi idatzi nuen Klusterrak egindako ikerketa baten harira. Ba, oraingoan Argiakoek ere gai berari heldu diote eta hizkuntza aldatu duten bi bikoteri elkarrizketa egin diete. Gaztelaniatik euskararako abenturaZestoan beharrean Murillon biziko bagina euskaraz egingo al genuke?Sekula ez dugu hitzartu zein hizkuntzatan egin behar dugun Hona hemen: «Zestoan beharrean Murillon biziko bagina euskaraz egingo al genuke?» Nagore Olazabalek (1978) eta Alfonso Ayesak (1976) umetatik ezagutzen dute...
Read MoreIrailean gaude …. ezta?
Irailean gaude … eta soziolinguistikan ere irailean egon bagaude. Horren froga gaurko bi berri: – Hizkuntza plangintza graduondokoan (Hiznet) izena emateko deialdia, bideoa eta guzti. – Eta Hausnartu sarien bigarren...
Read MoreArnasa lasai hartzeko guneak
Ni ere gero zalbidezaleagoa naiz, Martin Rezola bezala. Eta horregatik berak egin duen entresaka bera egingo dut nik hemen nire blogean. Hori da beraz euskalgintzaren zinezko oinarria. Ingurumen hori da, izan, adar-adaska biziak eman ditzakeen enbor naturala. Hizkuntza ahula indarberritu nahi duen erakunde, elkarte edo mugimendu orok berariaz ahalegindu behar du, beste hitzetan esanik, bere jendearentzako arnasgune horiek mantentzen edo sortzen. Mantentzea ez da aski: sortu ere egin behar da...
Read MoreZerAIN DEZAGUN
Gaur baten batek ere egin du berba arnasguneei buruz, nik ere egin nahi dut baina beste hari bati loturik. Igandean izan nintzen Zerainen, Goierri aldean. Herri txikia da Zerain, 300 biztanle baino gutxiago dituena. Baina bere txikian aberatsa ere bada. Euskaratik eta euskaldun izatetik abiatua, herria parke kultural bihurtu dute, herria bizirik mantentzea lortzen ari dira. Herriak dituen berezitasunak ustiatu, eta bizi-kalitate handiko herria bihurtu da Zerain. Sarritan egin dut berba blog...
Read MoreUdan be leidu bida
Abuztuan ordenagailua piztu barik izan naiz. Mendi puntetan ez dago oraindik wifia eta fakturatu barik bidaiatzen duzunean behar-beharrezkoa baino ez duzu eraman behar. Beraz, bueltan miloika mezu eta artikulu izan ditut irakurtzeko. Horietatik batzuk hona ekarri nahi ditut: – Euskaldunon normalizazioa eta honi lotuta beste hau. – Euskara etxekotzen – Euskal ekosistema – Bacalhau gure irla mitikoa On egin irakurketak eta irailean geixau eta...
Read MoreBat 70
Azken Bat aldizkariak batu ditu Euskararen legeak izeneko ikastaroan emandako hitzaldiak. Bide polita da hori, sortzen den ezagutza partekatzearena. Eta, gainera, badirudi segida izango duela. Edukiei dagokienez, abokatu ikasketak egin ditugunontzat nahiko gai ezagunak dira. Betikoak. Dena den, nabarmenduko nuke betiko gai bati (Nafarroako zonifikazioari) Julen Urbiolak eman dion enfoke berria. Oso adierazkorra izan da, ezberdina eta dibulgatiboa. Paul Bilbaok ere enfoke berria...
Read MoreMatematikak eta elebidunak
Txillardegik aspaldi egin zuen soziolinguistika matematikoaren kontzeptuaren azalpena. Eta era horretan soziolinguistika matematikekin erlazionatu egin zuen. Ba, bide horretan Gorka Azkaratek ere egin du hausnarketa. Ze hizkuntza erabiltzen dute Bilboko elebidunek haien artean? Ze proportziotan? Zergatik? Matematika kontu txiki batzuk ezagututa hobeto ulertuko dugu Bilbon zergatik egiten den hain euskara gutxi. Datu zehatzak jakitea zaila da baina batzuen ustez Bilbon oraindik...
Read MoreUrdiaingoak
Aspaldi Gaur8 aldizkarian agertu zen Urdiaingo zenbait euskaldunei buruzko erreportajea. Aspaldi ere banuen gogoa blogeratzeko han esandako batzuk, baina gauza bategatik edo bestegatik, orain arte ez dut hartu astirik lan hori egiteko. Oraingoan bai. Ea zer diote urdiaindarrek. Elvira Goikoetxea, 82 urte. “Urteak dira lotsarik ez dudala. Askotan txarki pentsatu izan dut, ‘eta nire umeei euskara batere ez badiet erakusten?’. Guri burla asko egin izan digute eta horregatik pentsatu izan...
Read More

Iruzkin berriak